143. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Aldaketa, Olabeko Udal Planeko 3. poligonoko 6. lurzatian. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2025eko martxoaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzailea Olabeko Udal Planeko 3. poligonoko 6. lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Olaben, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, M.ª Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2509001