143. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1830/2025 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 1423/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basogintzako ingeniari teknikoen lau plaza oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen eta oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia zehaztu ziren.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 1423/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basogintzako ingeniari teknikoen lau plaza oposizio bidez betetzeko deialdian, eta oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia zehaztu ziren. Ebazpena 2025eko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23koan.

Akats bat atzeman da oposizioko lehenengo proba egiteko asteko egunean, eta, beraz, zuzendu behar da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Funtzio Publikoko zuzendariaren maiatzaren 26ko 1423/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen haren bidez onetsi zen onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basogintzako ingeniari teknikoen lau plaza oposizio bidez betetzeko deialdian, eta oposizioaren lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia zehaztu ziren. Beraz:

Honako hau dioen tokian:

"2. Adieraztea oposizioaren lehenengo proba 2025eko irailaren 18an eginen dela, asteartearekin, 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian".

Honela behar du:

"2. Adieraztea oposizioaren lehenengo proba 2025eko irailaren 18an eginen dela, ostegunarekin, 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian".

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, kalifikazio-epaimahaietako idazkariei eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

Iruñean, 2025eko ekainaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

Iragarkiaren kodea: F2509176