143. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Aditzera ematen da ezen Larragako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren ekainaren 26ko 58/2025 Ebazpenaren bidez, Antonio Lamberto Urquijo Larragako Udaleko zinegotziari eskuordetu diola ezkontza zibil bat egiteko eskumena, udaletxe honetan 2025eko uztailaren 6an egitekoa. Aurreko guztia, bete dadin xedaturik dagoena urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Larragan, 2025eko uztailaren 3an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2509479