1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 28ko 100/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez programazio didaktikoa aurkeztu ez zuten izangaiak baztertu ziren honako hautapen prozesu hauetan: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko plazetara sartzeko hautapen prozesuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruaren barruan.
Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Lara Filgueira Caldasek eta Jon Soler Irigoyenek gora jotzeko errekurtso bana jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 28ko 100/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez baztertu baitziren programazio didaktikoa aurkeztu ez zuten izangaiak honako hautapen prozesu hauetan: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko plazetara sartzeko hautapen prozesuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruaren barruan.
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.
Iruñean, 2025eko ekainaren 19an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2508931