143. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Leatxeko Udalak, 2025eko martxoaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa. Hura argitaratu zen 2025eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 9an, eta ez da alegaziorik aurkeztu ezarritako epean.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Leatxen, 2025eko uztailaren 2an.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Idazkari/kontu-hartzaile bat, Oibar-Leatxeko Udalen Batasunekoa. Maila: A. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %9,88. Hutsik.

Administrazio-araubideko langileak.

Beñat Ripodas Beroiz: idazkari/kontu-hartzailea. Egoera: jardunean. 2018-05-07tik aitortutako zerbitzuak. Gradua: 1.

Iragarkiaren kodea: L2509347