143. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, merezimenduen behin betiko balorazioaren aurka, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan erizainen 296 plaza huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian, zeina onetsi baitzen Osasuneko kontseilariaren azaroaren 11ko 350E/2024 Foru Aginduaren bidez.

Epaimahaiak merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitza argitaratu du, 2025eko maiatzaren 29an, honako deialdi honen fitxan: Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan erizainen 296 plaza huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia (Osasuneko kontseilariaren azaroaren 11ko 350E/2024 Foru Agindua; 2024ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 21ekoa).

Iragartzen da gora jotzeko errekurtso bat jarri dela epaimahaiaren behin betiko egintza horren aurka; hartara, interesdun guztiei aditzera ematen zaie ezen, hamar eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezten ahalko dituztela urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako moduan (Administrazio Publikoen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Jarritako errekurtsoaren kopia lortzeko, interesdunek Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez eskatu beharko dute (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Eskaera hona bideratuko dute: Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia, Araubide Juridikoaren Atala. Eskaerarekin batera helbide elektroniko bat emanen dute, errekurtsoaren kopia helbide horretara bidal dakien.

Iruñean, 2025eko ekainaren 25ean.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Itziar Albizu Uriguen.

Iragarkiaren kodea: F2509077