143. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

266E/2025 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 136E/2025 Ebazpenaren "Ebazten dut" ataleko 4. puntuko bigarren marratxoko testua. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 828104.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren bidez arauak ezartzen dira Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei (NPEren plan estrategikoak) laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen baita, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dira. Bada, haren 73. eta 74. artikuluetan, inbertsioetarako laguntzak jasotzen dira.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 136E/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen, Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027ko Programa Estrategikoaren barnean, nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen 2025eko deialdia.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an, eta bertan adierazten zen deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko zela laguntza eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak aurkezteko epea 60 egun natural zen. Epe hori oporraldiarekin bat datorrenez, onuradunek zailtasunak izaten ahal dituzte eskaerak aurkezteko.

Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak proposatu du eskaerak aurkezteko epea luzatzea; hain zuzen ere, 2025eko irailaren 1era arte.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Landa Garapeneko zuzendariaren apirilaren 22ko 136E/2025 Ebazpenaren "Ebazten dut" ataleko 4. puntuko bigarren marratxoko testua. Ebazpen haren bidez onetsi zen, Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027ko Programa Estrategikoaren barnean, nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen 2025eko deialdia. Honela geratuko da idatzita:

"Eskaerak aurkezteko epea 2025eko irailaren 1ean bukatuko da".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko ekainaren 17an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2508693