143. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

"Ziraukiko (Nafarroa) edateko uraren araztegiko biltegi nagusia" proiektua. Jendaurrean jartzea

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko ekainaren 17an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Onestea "Ziraukiko (Nafarroa) edateko uraren araztegiko biltegi nagusia" izeneko proiektua.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. I. eranskinean ageri da.

Hirugarrena.–Proiektuaren onura publikoa aitortu eta deklaratzea, bai eta proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak okupatu beharra ere, nahitaez desjabetzeko, onespenak hori baitakar inplizituki berarekin; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Laugarrena.–Jendaurrean jartzea proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, 15 egun baliodunean, interesdunek aukera izan dezaten egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egiteko, eta idatziz aurkezteko zerrendan argitaratutako okerrak; horretarako, eskura izanen dituzte proiektua eta lurzatien planoak, Ziraukiko udaletxean eta Izarbeibarko Mankomunitateko egoitzan (Mendigorriko errep. 4, behea - 31100 Gares - Nafarroa). Hori dena, jarraikiz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatuari.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta, era berean, paratzea Ziraukiko Udalaren eta Izarbeibarko Mankomunitatearen iragarki-taulan. Orobat, iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

Seigarrena.–Erabaki hau ukitutakoei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Garesen, 2025eko ekainaren 17an.–Mankomunitateko burua, Steven Leiper Ocariz.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

FINKAREN KODEA

TITULARRA/K

UKIPENAK

KATASTROA

OHARRAK

Behin
betiko
okupazioa

Aldi
baterako
okupazioa

Pol.

Lurz.

Deskripzioa

m²

m²

Udalerria: Zirauki

CIR-01

M.ª Mercedes Ruiz Casanellas

5.104,59

-

2

916

Lehorreko alorra

M.ª Isabel Aranguren Ruiz

CIR-01BIS

Jesús M.ª Ortigosa Laita (laboraria)

-

-

2

916

Lehorreko alorra

CIR-02

María Arraiza Sanz

29,88

163,31

2

913

Mahastia/larreak

Jesús Apesteguia Echeverría

CIR-03

Ziraukiko Udala

191,08

-

-

-

Bidea

Bidearen zuzenketa

Iragarkiaren kodea: L2509013