143. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Akats zuzenketa, peoia izateko (E mailakoa) deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendan

2025eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 3an, honako izenburu hau zuen iragarki bat argitaratu zen: "Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat bete dadin oposizio-lehiaketaren bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda".

Eta honela zioen lehen paragrafoan: "Alesbesko Udaleko Gobernu Batzarrak hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, administrariaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez, Alesbesko Udalean."

Argitaratutako iragarkiak, baina, ez zuen izan behar administrariaren lanpostu bat betetzeko deialdiari buruzkoa, baizik eta peoia izateko (E mailakoa) deialdiari buruzkoa, bat etorririk 2025eko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24an, argitaratu zen deialdiarekin.

Izangai onartu eta baztertuen zerrenda zuzena da, eta beste epe bat irekitzen da, hamar egun baliodunekoa, zuzenketa hau argitaratzen denetik hasita, baztertutako izangaiak alegazioak aurkez ditzan edo akatsak zuzen ditzan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Alesbesen, 2025eko uztailaren 3an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2509455