143. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Alkatetzari eskuordetza ematea, Esteban Pérez Tafalla kalea egokitzeko eta bertako irisgarritasuna hobetzeko obraren kontraturako

Udalak, 2025eko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki du Alkatetzari behar diren eskudantziak eskuordetzea honako obra-kontratu hau adjudikatzearen eta gauzatzearen gaineko edozein erabaki har dezan: "Muruzabalgo (Nafarroa) Esteban Pérez Tafalla kalea egokitzea eta bertako irisgarritasuna hobetzea".

Eskuordetze horren helburua da administrazio-izapideak arintzea, horrela bermatzeko efizientzia eta eraginkortasuna, aurreikusitako obrak egitean, betiere jarraikiz indarrean dagoen araudiari, eta bermatuz prozesu guztien gardentasuna eta legezkotasuna.

Muruzabalen, 2025eko uztailaren 3an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2509413