2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Ultzama udalerria Iruñerriko Mankomunitatetik bereiztea taxiaren zerbitzuari dagokionez. Jendaurrean jartzea
Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2025eko ekainaren 30ean egin zuen saioan, akordio hau hartu zuen:
1.–Aldeko txostena ematea Ultzama udalerria Iruñerriko Mankomunitatetik bereizteari, taxiaren zerbitzuari dagokionez.
2.–Espedientea jendaurrean jartzea 15 laneguneko eperako.
3.–Behin Mankomunitatetik bereizteko izapidea ebatzita, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko Departamentuari eskatzea has ditzala Ultzama udalerria Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremutik bereizteko beharrezkoak diren izapideak.
4.–Akordio honen berri ematea, Ultzamako Udalaren eskaerarekin eta Mankomunitateak egindako txostenekin batera, Ultzamako Udalari eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko Departamentuari, egokiak diren eraginetarako.
Iruñean, 2025eko ekainaren 30ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2509348