182. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 31

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2692/2023 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez amaiera ematen baitzaio oposizio-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako osasun publikoko ikuskatzailearen lanpostu bat gehienez ere betetzeko sarrera-prozedurari, eta xedatzen baita bidezkoa dela Javier Martínez Luis jauna kontratatzea.

1720/2023 EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesu baterako deia egiten da ikertzaileen lan kontratazioa egiteko AN Taldearen Katedrari lotutako jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez.

1721/2023 EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "P01–8899. Maiztasun domeinuan kontrolagailuak diseinatzeko zehaztapenak aerosorgailuetan kargak murrizteko".

1722/2023 EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "ENVENA (ERREF.: 0011-1411-2022-000049)".

1723/2023 EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "HYBPLANT".

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

133E/2023 FORU AGINDUA, abuztuaren 8koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena aldaketa egituratzaile bat Baztango Udal Planean, Zaldubia poligonoan garbigunea paratzeari dagokionez, Baztango Udalak sustatuta.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

35/2023 FORU AGINDUA, abuztuaren 9koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez sari honetarako deialdia egiten baita: "Nafarroa Koloretan 2023".

77E/2023 FORU AGINDUA, uztailaren 13koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita dirulaguntzak emateko norgehiagokako araubidean Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei, hain zuzen, 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko liga ofizialetan parte hartzen duten taldeengatik, liga horiek oso-osorik Nafarroan jokatzen ez direnean. DDBN identifikazioa: 709995.

562E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, "Enpresa nazioartekotze-plana gauzatuko duten pertsonen kontrataziorako ETEentzako laguntzak" izeneko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena 2023rako. DDBN identifikazioa: 712293.

548/2023 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten duena 2023. urtean lagun egiteko animalien babeserako jarduketak egin ditzaten Nafarroan. DDBN identifikazioa: 711512.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

153C/2023 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana; honen bidez erabakitzen da Martzillako Udaleko funtzionario, langile administrazio-kontratudun eta langile lan-kontratudunei buruzko Akordio edo Itun Mistoa erregistratu, gordailatu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

1.7. BESTELAKOAK

550/2023 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Betizu behi-arrazaren hazkuntza-programa onesten duena, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 8ko 2016/1012 (EB) Erregelamenduarekin eta eta otsailaren 8ko 45/2019 Errege Dekretuarekin.

278E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, Cadreitako udal mugartean barazki kontserbak fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa funtsezkoa baimentzen duena. Instalazioaren titularra Conservas Ángel Ría SA da.

280E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezko eta ez-nabarmen bat dela Pitillasko udal mugartean zerriak gizentzeko dagoen instalazio baten aldaketa-proiektua, helburua duena 1. nabearen eta 2. nabearen artean zamalanetarako nasan gasolio-galdara bat instalatzea eta sorgailu elektrikoa kentzea. Instalazioaren titularra Granja Navica SL da.

289E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita automoziorako balazta-osagaiak diseinatu, garatu eta fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Instalazio horren titularra Frenos Iruña SAL da eta Galarko udal mugartean dago.

290E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita Murillo el Cuendeko udal mugartean dagoen umetarako zerramen zerri-ustiategi batean aurrerako abereendako nabea lekuz aldatzeko aldaketa-proiektua aldaketa ez-funtsezko eta ez-nabarmen bat dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 23/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Agropecuaria San Fermín SLU da.

760E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Añorbeko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, helburu duena hiri lurzorua handitzea, kirol ekipamendu gisa erabiltzeko. Sustatzailea Añorbeko Udala da.

762E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten baita Tebas-Muru Artederretan kareharritik abiatuta karea ekoizteko instalazio baten jarduera aldatzeko proiektuari buruz, helburua duena Warmestellem labea ordeztea eta produktu bukatuaren siloa handitzea. Proiektuaren sustatzailea Cal Industrial SL da.

763E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen adierazpen estrategikoa egiten baita Xulapaingo Udalaren hirigintza-planari buruz, Xulapaingo Udalak sustaturik.

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Otsagabiko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa (SAT11490 espedientea).

JENDAURREKO INFORMAZIOA: Cárnicas Iruña SAk sustatutako ingurumen-baimen integratuaren aldaketa funtsezkoa.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Agropecuaria Obanos SAk sustatua.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

23-00687 gora jotzeko errekurtsoa, honako deialdi hau onestearen kontrakoa: deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez

CAPARROSO

Deialdia, aldi baterako kontratatzeko zerbitzu anitzetako enplegatu bat 
(erratz-makinako gidaria)

Deialdia, administrari-ofiziala kontratatzeko aldi baterako

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren Ikastetxeetako zerbitzuko buruaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia bete gabe deklaratzea

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, jardun dezaten kirol-teknikariaren lanpostuan (A maila/taldearekin parekatua)

Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, jardun dezaten zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuan (D maila/taldearekin parekatua)

Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, jardun dezaten artxiboko teknikari laguntzailearen lanpostuan (C maila/taldearekin parekatua)

ZIZUR NAGUSIA

23-01357 gora jotzeko errekurtsoa, Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko maiatzaren 19ko erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, ezetsi egin zen gora jotzeko errekurtso bat, jarri zena udaltzain-agentearen lau lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko hautaketa-prozesuko kalifikazio-epaimahaiak proba fisikoen behin betiko emaitzen gainean hartutako erabakiaren aurka

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Lursailen eta orubeen garbiketa eta orubeen hesitzea arautzen dituen Ordenantzaren behin betiko onespena

BAZTAN

Hirigintza-hitzarmena 69. poligonoko 110. lurzatian. Jendaurrean paratzea

BERA

Berako Udalarentzako kudeaketa esleipena "Komunitatea Ehunduz Tokiko Merkataritzatik" proiekturako

BUÑUEL

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

EZKABARTE

Soraurengo SOR-11 unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

LEOTZ

Akats zuzenketa, 5. poligonoko 10. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan bereziaren hasierako onespenari dagokionez

OBANOS

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2022-2023 ikasturtean euskara ikastea sustatzeko. Laburpena