182. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Akats zuzenketa, 5. poligonoko 10. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan bereziaren hasierako onespenari dagokionez

Leozko 5. poligonoaren 10. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan bereziaren hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 10ean. Iragarkiaren izen­buruan akatsa badela oharturik, hona hemen zuzenketa:

Honela dioen tokian: Hiri-jarduketarako plan berezia, Iratxetako 1. poligonoko 553B, 158A eta 414. lur­zatietan. Hasierako onespena.

Honela behar du: Hiri-jarduketarako plan berezia, Leozko 5. poligonoko 10. lurzatian. Hasierako onespena.

Iragarkiaren testua zuzena denez, bertan adierazitako epea mantenduko da; izan ere, aipatu akatsak ez du espedientea izapidetzea eragozten.

Iratxetan (Leotz), 2023ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2311880