182. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

133E/2023 FORU AGINDUA, abuztuaren 8koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena aldaketa egituratzaile bat Baztango Udal Planean, Zaldubia poligonoan garbigunea paratzeari dagokionez, Baztango Udalak sustatuta.

Baztango Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da 3.807 m²-ko azalera duen eremu baten sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru finkatugabe izatera pasa dadin. Eremu hori Baztango udal-mugartean dago, eta osatzen dute 14. poligonoko 493. lurzatiak eta 444. lurzatiaren parte batek. Orobat, jarduketa-eremu berri bat, 4.189,70 m²-koa, mugatu nahi da, bertan paratu ahal izateko etxeetan sortutako hondakinak hartu, gaika bereizi eta aldi batez biltegiratzeko instalazio bat (garbigunea, alegia).

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 207E/2023 Ebazpenaren bidez, aldaketa horren gaineko ingurumen txosten estrategikoa eman zen. Bertan adierazi zen aldaketak ez duela ingurumenean ukipenik eta konpentsazio neurri gisa ezarri zuen inguru biogeografiko horretako espezieetako zuhaitzak landatzea (Quercus robur, Fraxinus excelsior eta Acer campestre).

Ebazpen hori 2023ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 13an.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea aldaketa egituratzaile bat Baztango Udal Planean, Zaldubia poligonoan garbigunea paratzeari dagokionez. Sustatzailea Baztango Udala da.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Babes Zibileko Zerbitzuari eta Ingurumen Eraginaren Atalari, dagozkion ondorioetarako.

4. Foru agindu hau Baztango Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 8an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2311632