Iragarkia
182. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 31
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
35/2023 FORU AGINDUA, abuztuaren 9koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez sari honetarako deialdia egiten baita: "Nafarroa Koloretan 2023".
Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste, honako eskumen hauek eskuordetu zitzaizkion: Nafarroako Gobernuak immigrazioaren arloan zehaztutako politika garatzea eta koordinatzea, etorkinen integrazioa, eta aniztasun etniko eta kulturalaren kudeaketa. Orobat, Nafarroan kulturen arteko bizikidetza hobetzeaz eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeaz arduratu behar du.
Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren barruan, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren eginkizunen artean daude sentsibilizazio ekintzak diseinatu eta abian jartzea, kulturen arteko bizikidetza, gizarte aniztasuna eta migrazioen balioa balioesteko, bai eta kulturen arteko bizikidetza hobetzeko eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko beste edozein ekintza ere.
Eskudantzia hori gauzatzeko, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak proposatu du "Nafarroa Koloretan 2023" sarirako deialdia egitea, gure Foru Komunitatean nabarmendu den jatorri migratzaileko pertsona baten figura jendaurrean aintzatesteko. Era berean, balioetsi nahi dira, udal-esparruan, hezkuntzan edo ikus-entzunezkoen, irratien edo hedabide grafikoen arloko lanean, bizikidetza eta kultur aniztasuna Nafarroaren garapen-faktore gisa nabarmentzen dituzten ekimenak eta jarduketak.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. "Nafarroa Koloretan 2023" sarirako deialdia egitea eta haren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen I. eranskin gisa gehitzen baitira.
2. Zortzi mila (8000) euroko gastua baimentzea, 2023ko gastuen aurrekontuko "Nafarroa Koloretan Saria" izeneko F10002 F1200 2268 231900 partidaren kargura.
3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Foru agindu hau igortzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 9an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.
I. ERANSKINA–"NAFARROA KOLORETAN 2023" SARIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
1.–"Nafarroa Koloretan 2023" sariaren xedea.
"Nafarroa Koloretan" sariaren xedea da jendaurrean aintzatestea jatorri migratzailea duen pertsona baten ibilbidea eta/edo jarduerak, pertsona horren figura erreferentzia positiboa izan baitaiteke Nafarroako Foru Komunitatean kulturen arteko bizikidetzari dagokionez eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokan.
Era berean, balioetsi nahi dira bizikidetza eta kultur aniztasuna Nafarroaren garapen-faktore gisa nabarmentzen dituzten ekimenak eta jarduketak, hainbat eremutan: hezkuntza, ekonomia eta enpresa, kultura, kirola, komunikabideak, udal-politikak, berrikuntza, etab.
2.–Kategoriak.
–"Nafarroa Koloretan" saria, Nafarroan bizi den atzerriko pertsona migratzaile bati, 2023. urtean bizikidetzaren aldeko balioak ordezkatzen eta gure komunitateko populazio migratzailea balioesten nabarmendu izanagatik.
- Irabazlea eta akzesita bi finalistentzat.
–Aipamen berezia pertsona, gizarte erakunde edo elkarte bati, 2023. urtean zehar Nafarroan kulturen arteko bizikidetzaren alde eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka izan duen parte-hartze aktiboagatik, lankidetzagatik eta egin duen ekarpenagatik nabarmendu izanagatik.
–Aitortza egitea 2023. urtean kulturen arteko bizikidetzan eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokan jardunbide egokien jarduketak, lanak edo ekimenak egin dituzten erakunde, elkarte, pertsona fisiko edo juridikoei, honako arlo hauetan: hezkuntza, ekonomia eta enpresa, kultura, kirola, komunikabideak, udal-politikak, berrikuntza, etab.
3.–Sariaren zenbatekoa.
Nafarroa Koloretan sariak 8.000 euroko diru-zuzkidura du, eta 2023ko gastuen aurrekontuko "Nafarroa Koloretan Saria" izeneko F10002 F1200 2268 231900 partidaren kargura ordainduko da. Partida hori honela banatuko da:
–"Nafarroa Koloretan" saria, Nafarroan bizi den atzerriko pertsona migratzaile baten ibilbidea aintzatesten duena:
- Irabazlea: 3.000 euro eta oroigarria.
- Bi finalistentzako akzesita: 1.500 euro eta oroigarria.
–Aipamen berezia "pertsona, gizarte erakunde edo elkarte bati, 2023. urtean zehar kulturen arteko bizikidetzaren alde eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka izan duen parte-hartze aktiboagatik, lankidetzagatik eta egin duen ekarpenagatik nabarmendu izanagatik": 2.000 euro eta oroigarria.
–Jardunbide egokien jarduketen aintzatespenak: plaka eta oroigarria.
4.–Hautagaiak aurkezteko tokia eta epea.
4.1. Hautagaitza aurkezten ahalko da, bai "Nafarroa Koloretan" sarirako bai aipamen berezirako.
Jardunbide egokien jarduketen aintzatespenei dagokienez, epaimahaiak proposatu eta baloratuko ditu.
4.2. Sarirako eta aipamen berezirako hautagaitzak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4.3. Hautagaitzak eta erantsitako agiriak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez.
Posta ziurtatuaren bidez ere bidaltzen ahalko dira, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentura (Orreaga etorbidea 4 - 31002 Iruña-Nafarroa), gutunazalean "Nafarroa Koloretan 2023 Saria" idatzita. Bidalketa posta ziurtatuaren bidez egiten bada, bidaltzen den egun berean jakinaraziko da posta elektronikoz, helbide honetara: premionavarradecolores@navarra.es.
4.4. Hautagaitzak baztertu eginen dira baldin eta aurkezten badira saria norberarentzat eskatuz edo norberak ordezkatzen dituen erakundeentzat.
4.5. Sarirako hautagaitzak aurkezteak berekin dakar oinarri hauek goitik behera onartzea, baita epaimahaiak hartzen dituen erabaki guztiak ere.
5.–Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta hautagaitzetako akatsen zuzenketa.
5.1. Aurkezten diren hautagaitzek honako dokumentazio hau erantsiko dute:
a) Proposatutako pertsonaren edo entitatearen identifikazio datuak biltzen dituen agiria, II. eranskineko ereduaren araberakoa.
b) Azalpen memoria (gehienez ere DIN A4 neurriko 2 orrialde lerroartea bakuna bada, eta lerroartea bikoitza bada 4 orrialde) zeinetan bilduko baitira saria eskuratzeko egindako merezimenduak: ekintzak, programak, neurriak eta egokitzat jotzen den gainerako informazioa (memoria aurkezteko eredua III. eranskinean dago).
c) Alegatzen diren merezimenduak abalatu eta egiaztatzen dituen beste edozein dokumentazio osagarri, erakunde publikoek, entitate pribatuek edo entzute handiko pertsonek hautagaien alde egindako gutunak barne.
5.2. Eskaerak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 3 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko da. Horrela egin ezean eskaeran atzera egiten dela ulertuko da.
5.3. Akatsak zuzentzeko epea amaituta, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak onartutako eskaera guztiak helaraziko dizkio epaimahaiari.
6.–Saria emateko irizpideak.
Erabakia hartzearren, epaimahaiak aurkezten diren hautagaien balorazioa eginen du, irizpide hauen arabera, hautagai bakoitzarekin ponderazio berbera erabiliz:
a) Proposatutako pertsonak edo erakundeak, nork bere jarduera eremuan izan duen ibilbidea.
b) Lana edo ibilbidea zein testuingurutan egin den, haren analisia.
c) Erabateko inklusiora eta bizikidetzara eta pertsona migratzaileen eskubide eta aukera berdintasunera bideratutako ekintzak, lanak edo proiektuak.
d) Proposatutako pertsonaren zein erakundearen jarduketak, ekintzek, lanek edo proiektuek edo ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina.
e) Hautagaitzak Nafarroako Foru Komunitatearekin duen lotura.
7.–Epaimahaia, erabakia eta saria ematea.
7.1. Sariaren epaimahaia honako pertsona hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: "Nafarroa Koloretan 2022" sariaren irabazlea edo, bestela, iaz emandako sarien edo aipamenen ordezkari bat.
–Epaimahaikideak:
- Departamentuko kontseilaria.
- Migrazio Politiketako zuzendari nagusia.
- Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuko zuzendaria.
- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkaria.
- Pertsona Migratzaileen Foroaren ordezkaria.
- Haien lanbideagatik, gizarte-lanagatik, aktibismoagatik eta abarrengatik aintzatetsiak izan diren jatorri migratzaileko bi pertsona.
–Idazkaria: Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuko teknikaria.
7.2. Epaimahaiak aurkezten diren hautagaitzak aztertuko ditu, eta bakoitzaren merezimendu aipagarriak baloratuko, deialdi honetan ezarritako irizpideen arabera.
Epaimahaiak gehiengo soilaz hartuko ditu erabakiak. Bilkuraren batera joaterik ez badute, epaimahaiko kideek botoa eskuordetzen ahalko dute. Berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiburuak ebatziko du kalitateko botoa erabiliz. Idazkariak adosten diren jarduketa eta erabaki guztiei buruzko akta eginen du, eta bertan agertuko dira hartutako erabakia justifikatzen duten arrazoiak, deialdi honetan saria emateko jasotzen diren irizpideen araberakoak.
7.3. Epaimahaiaren erabakia sariak banatu aurretik jakinaraziko da.
7.4. Epaimahaiak erabakia hartu ondoren, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren foru agindu bidez emanen da "Nafarroa Koloretan 2023" saria. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.
7.5. Saria ematea 2023ko abenduaren 18an eginen da, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunaren karietara xede horretarako antolatuko den jendaurreko ekitaldian.
7.6. Saria emateko ekitaldiaren ondotik, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak ebazpena emanen du, saritutako pertsona eta entitateei oinarri hauetako 3. klausularen arabera dagokien zenbatekoa ordaintzeko aginduz.
8.–Saririk jaso ez duten hautagaitzak.
Ez dira itzuliko saririk jaso ez duten hautagaitzetako agiriak. Hautagaitza bera aurkeztu nahi izanez gero Nafarroa Koloretan Sariaren beste deialdi batera, eskaera berria egin beharko da, agiriak eguneratuta, eta agiriok aurretik bidali zirela zehaztuta.
9.–Administrazio errekurtsoak.
Oinarri arautzaile hauen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.
Deialdi honen aplikazioaren ondoriozko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.
II. ERANSKINA.–PROPOSATUTAKO PERTSONEN EDO ENTITATEAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK
HAUTAGAITZA PROPOSATZEN DUEN PERTSONAREN EDO ENTITATEAREN IZENA:
.............................................................................................................................................................
(Hautagaia proposatzen duena entitate bat baldin bada, entitatearen arduradunaren izen-deiturak eta kargua adierazi:
Helbidea: ................................................................................................................................................
Posta kodea: .........................................................................................................................................
Herria: ................................................................................................................................................
Probintzia: .........................................................................................................................................
Herrialdea: .........................................................................................................................................
Telefonoa: .........................................................................................................................................
Helbide elektronikoa: ........................................................................................................................
Webgunea (baldin badu): .................................................................................................................
IFZ edo IFK: .....................................................................................................................................
"Nafarroa Koloretan 2023 Saria" kategoria
Pertsonaren datuak: ................................................................................................................................
Hautagaiaren izen-abizenak: ..................................................................................................................
Telefonoa: ...........................................................................................................................................
Helbide elektronikoa: .........................................................................................................................
Webgunea (baldin badu): ....................................................................................................................
IFZa/AIZa: ...........................................................................................................................................
Zein duen jarduera nagusia: .............................................................................................................
DATUEN TRATAMENDUA.
Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak entitate parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.
Datuen tratamendua justifikatzen duen helburua da Nafarroa Koloretan sarirako hautagaitzaren partaidetza kudeatzea eta saria jasoz gero alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatzea eta betearaztea. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, hala ezartzen baitu 6.1.e) artikuluan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez babesteari buruzkoak.
Sari, aipamen edo aintzatespen bidez saritutako pertsonen tratamenduaren xede diren datuak mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.
Parte-hartzaileen datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, kontserbaziorako aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiri kontserbazioaren indarreko egutegiak adierazten duena.
Interesdunek Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuan erabil dezakete datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko eta datuak eramatekoa ere, sgt.migracionyjusticia@navarra.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz, gaian "datuen babesa" idatzita. Erantzunarekin ados egon ezean, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara (dpd@navarra.es) jo daiteke, edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.
"Aipamen berezia pertsona, gizarte erakunde edo elkarte bati, 2023. urtean zehar Nafarroan kulturen arteko bizikidetzaren alde eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka izan duen parte-hartze aktiboagatik, lankidetzagatik eta egin duen ekarpenagatik nabarmendu izanagatik" kategoria
Hautagai den pertsonaren edo entitatearen datuak:
..............................................................................................................................................................
Hautagai den pertsonaren izen-abizenak edo ...................................................................................................................................................................................................................................................... entitatearen izen soziala: ..............................................................................................................................
Telefonoa: .........................................................................................................................................
Helbide elektronikoa: .........................................................................................................................
Webgunea (baldin badu): ...................................................................................................................
IFZ/AIZ/IFK .........................................................................................................................................
Zein duen jarduera nagusia: ...............................................................................................................
DATUEN TRATAMENDUA.
Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak entitate parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.
Datuen tratamendua justifikatzen duen helburua da Nafarroa Koloretan sarirako hautagaitzaren partaidetza kudeatzea eta saria jasoz gero alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatzea eta betearaztea. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, hala ezartzen baitu 6.1.e) artikuluan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez babesteari buruzkoak.
Sari, aipamen edo aintzatespen bidez saritutako pertsona eta erakundeen tratamenduaren xede diren datuak mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.
Pertsona eta entitate parte-hartzaileen datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, Nafarroako Gobernuaren agiri kontserbazioaren indarreko egutegian aurreikusita dagoen denboraz gorde beharko dira.
Interesdunek Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuan erabil dezakete datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko eta datuak eramatekoa ere, sgt.migracionyjusticia@navarra.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz, gaian "datuen babesa" idatzita. Erantzunarekin ados egon ezean, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara (dpd@navarra.es) jo daiteke, edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.
III. ERANSKINA.–AZALPEN MEMORIA
A) Proposatutako pertsonak edo entitateak bere jarduera eremuan izan duen ibilbidea, kulturen arteko bizikidetzaren alde eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren arloan.
B) Lana edo ibilbidea zein testuingurutan egin den, haren analisia.
C) Proposatutako pertsonaren zein erakundearen jarduketak, ekintzek, lanek edo proiektuek edo ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina.
D) Hautagaitzak Nafarroako Foru Komunitatearekin duen lotura.
E) Aurkeztu nahi diren beste datu interesgarri batzuk.
Iragarkiaren kodea: F2311677
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
