2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
Soraurengo SOR-11 unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena
Ezkabarteko Udalak, 2023ko ekainaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, behin betiko onetsi du Ezkabarteko Udal Planeko Soraurengo SOR-11 exekuzio unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, Jesús Aramendia Pardok sustatua, jabe nagusia ordezkatuz.
Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 20an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 162.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da akordio hau, jarduketa-sistemak ukitutako erregistroko jabeentzako banakako jakinarazpena eginik, eta haiei hiru hilabeteko gehieneko epea emanik konpentsazio batzordea eratzeko, eskritura publikoaren bidez. Eratzen den unetik aitzina, konpentsazio batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bereganatuko ditu.
Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko organo judizial eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean.
Ezkabarten, 2023ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2312103