2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Iruñeko Udalaren Ikastetxeetako zerbitzuko buruaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia bete gabe deklaratzea
Pertsonen Kudeaketako alorreko zuzendariak ebazpen hau eman zuen 2023ko abuztuaren 22an:
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2023ko otsailaren 3an emandako ebazpen bidez onetsi zuen Iruñeko Udalaren Ikastetxeetako zerbitzuko buruaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina 2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 16koan, argitaratu baitzen. Hautaprobak gainditu dituen izangaia ezin denez izendatu, EBAZTEN DUT:
1. Iruñeko Udalaren Ikastetxeetako zerbitzuko buruaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe deklaratzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 22an.–Pertsonen Kudeaketako alorreko zuzendaria, Olga Gordillo Gutiérrez.
Iragarkiaren kodea: L2312113