182. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: Cárnicas Iruña SAk sustatutako ingurumen-baimen integratuaren aldaketa funtsezkoa.

Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen baimen-integratuan aldaketa funtsezko bat egitea

Espedientearen kodea

0001-0051-2023-000006

Hasiera eguna

2023-08-02

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

Sartu gabeko zentroa

1/2016 LegED, abenduaren 16koa,

I. eranskina / 9.1.b)i)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / 6.4.b)i)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina / 2.b) taldea

Instalazioa

Harakintza-industria, txerriak hiltzeko eta zatitzeko

Titularra

CÁRNICAS IRUÑA SA

Zentroaren zenbakia

3115909017

Tokia

Jarduera Ekonomikoetarako Eremua-2.6 eta 3.1 lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 636.558,000 eta Y: 4.722.934,000

Udalerria

IRUNBERRI

Proiektua

Uraren, lehengaien eta energiaren kontsumoa handitzea eta instalazioak eta ekipamenduak aldatzea

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2023ko abuztuaren 3an.–Klima Aldaketaren Ataleko burua, Javier Vera Janín, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren ordez, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 291E/2019 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: F2311542