1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
762E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten baita Tebas-Muru Artederretan kareharritik abiatuta karea ekoizteko instalazio baten jarduera aldatzeko proiektuari buruz, helburua duena Warmestellem labea ordeztea eta produktu bukatuaren siloa handitzea. Proiektuaren sustatzailea Cal Industrial SL da.
Cal industrial SLk karea ekoizteko instalazio bat du Tebas-Muru Artederretako 1. poligonoko 170. lurzatian. Jarduera hori enpresa beraren izenean dagoen "La Morena" harrobiari lotuta dago eta harrobi horren kokalekuaren barruan egiten da.
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 1757/2010 Ebazpenaren bidez, ingurumen baimen integratu berria eman zitzaion Cal Industrial SLri "La Morena" harrobian karea ekoizteko dituen instalazioetarako, eta instalazio horiei buruzko ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen. Era berean, "La Morena" harrobiak ingurumen inpaktuaren adierazpena du, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 1430/2005 Ebazpenaren bidez egina. Adierazpen hori egin zenean, harrobiak bazituen jadanik bere esparruaren barruan erauzketarekin lotutako industria-instalazioak, espediente honen bidez aldatzen direnak, alegia.
Industria-jardueraren ezaugarriak direla eta, proposamena Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean jasota dago, eta, beraz, arau horren 7.1 artikuluaren arabera, proposamenari ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar zaio.
Sustatzaileak, 2022ko martxoaren 3an, ebazpen honen idazpuruan aipatutako espedientea aurkeztu zion organo substantiboari (Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua). Organo substantiboak, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean jarri zituen proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa 30 egunez, eta kontsultak egin zizkien ukitutako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei. Jendaurreko aldia 2022ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 21ekoan, iragarki bat argitaratuz hasi zen. Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.
Ukitutako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako kontsulten tramitearen laburpen bat txosten honen I. eranskinean dago. Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak tramite horren emaitza igorri zion sustatzaileari, jasotako ekarpenak kontuan har zitezen aurkeztu beharreko ingurumen inpaktuaren azterketaren azken idazketan.
Tramite hori bukatuta, sustatzaileak proposamenari buruzko ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko eskaera aurkeztu zuen, tramitatzeko behar zen dokumentazioarekin batera, eta eranskin bat gehitu zuen ukitutako administrazioei egindako kontsulten tramitean Lurralde Antolamenduko Zerbitzutik jasotako txostenari erantzuteko. Dokumentazioa osorik zegoela egiaztatu ondoren, organo substantiboak ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera igorri zion Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari 2023ko maiatzaren 19an.
–Proiektuaren laburpena.
Instalazioan dauden labeetako bat, (Warmestellem labea, 1. labea), ordeztea proposatzen da, egunean 180 t-ko ekoizpen-ahalmena duena (instalazioan dauden beste bi labeek baino efizientzia gutxiago), eta haren ordez eguneko 600 t-ra arteko ekoizpen-ahalmena duen labe berria instalatu nahi da. Labe berria Sorbacal eraikinaren atzeko aldearen eta oraingo Maerz labeen artean instalatuko da, ordeztuko den labeak orain duen lekutik aparte. Labe berria instalatu ondoren, zaharra desmuntatu eta handik aterako dute.
Ekoizpen-prozesua ez da aldatuko, baina ekoizpen-ahalmena eta prozesuaren efizientzia handituko dira, erregai mota gehiago erabiltzeko aukera emateaz gainera (gas naturala, petrolio-kokea eta biomasa).
Labea aldatzeak berekin dakar ekoizpen-prozesuko elementu batzuk aldatzea eta elementu hauek instalatzea: labe berria, 230 m²-koa, 45,5 m-ko altuera izanen duena; aire-haizagailuak 350 m²-ko azalera eta 6 m-ko altuera izanen duen etxola batean; labea elikatzeko andel bat; kareharria siloratzea; iragazteko eta aireztatzeko sistemak eta kareharria garraiatzeko zintak. Era berean, 5 silo instalatuko dira, 20,8 metroko altuera eta 186 m³ izanen dutenak, produktua kargatzeko eremurako. Azkenik, oraingo Maerz labeak kareharriaz elikatzeko zintak aldatuko dira, eta azken produktuaren siloratzea eta elikatze-zinta handituko dira (146 m² inguru). Oro har, instalazioetako azalera eraikia 446 m² handituko da, 3.000 m² ingurukoa izatetik 3.230 m²-koa izatera pasatuko baita.
Aurkeztutako dokumentazioan bi markesina berri aurreikusi dira instalazioen zabalgunearen iparraldean (bata 30 x 4 m-koa eta bestea 35 x 8 m-koa), ibilgailuak aparkatzeko.
–Ingurumen inpaktuaren azterketaren laburpena.
Dokumentazioan ingurumen inpaktuaren azterketa bat dago, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 35. artikuluan formalki ezarritako edukiak biltzen dituena. Oro har, jarduerak ingurumenaren gainean dituen eraginak industria mota horri dagozkionak dira (lehengaiak, energia eta abar kontsumitzea; gas kutsatzaileak, hondakinak eta zarata sortzea; inpaktu bisuala eta abar).
–Dokumentazioaren analisi teknikoa eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioa.
Espedientearen ingurumen inpaktuaren analisi teknikoa egin ondoren, non proiektuaren ingurumen eraginak ebaluatu baitira, Ingurumen Eraginaren Atalak ondorioztatzen du, alde batetik, proiektatutako aldaketak ekoizpenaren efizientzia handitzen duela eta erregai merkeagoak edo gutxiago kutsatzen dutenak aukeratzea ahalbidetzen duela, eta bestetik, kutsadura atmosferikoak, isurketek eta hondakinek eragindako inpaktuak kontrolatuko direla ezarritako edo sustatzaileak proposatutako teknika erabilgarri onenen bidez, baita ingurumen baimen integratu berrian sartuko diren zaintza eta kontrol planen bidez ere.
Bestalde, labe berriaren kokalekuaren ondoko ezpondan hazten den landaredi naturalaren 100 m² inguru kenduko dira, eta fabrikako instalazio eta bideen eta harrobiaren ekialdean hazten den karraskari inpaktu puntual txikia eragiten ahal zaio elikadura-zinta berriak ezartzearen ondorioz, baina inpaktu horiek "La Morena" harrobiaren ukipen-eremuaren barruan gertatuko lirateke, zeina ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren tramitazioaren barruan baitago, eta harrobi horren alde 2005ean egindako ingurumen inpaktuaren adierazpenean onartu egin zen.
Biodibertsitatearen Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren Atalak, proiektuaren ingurumen inpaktuaren analisi teknikoa egin ondoren, ondorioztatu du ingurumen inpaktuaren ebaluazio prozedura behar bezala egin dela. Hala, proiektua ingurumenaren aldetik bideragarritzat jotzen da. Hortaz, ingurumen inpaktuaren adierazpena egitea proposatzen da, zehaztuta ezen, ingurumen ondorioetarako soilik, proiektua gauzatzeko aukera dagoela. Betiere, jardueraren ingurumen baimen integratu berrian, aldatu ondoren emanen den horretan, zehaztuko diren neurriak bete beharko dira.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumen inpaktuaren adierazpena egitea, aldekoa, Tebas-Muru Artederretan kareharritik abiatuta karea ekoizteko instalazio baten jarduera aldatzeko proiektuari buruz, helburua duena Warmestellem labea ordeztea eta produktu bukatuaren siloa handitzea. Proiektuaren sustatzailea Cal Industrial SL da.
2. Ezartzea ezen jarduera bete beharko dela goiburuan adierazitako espedienteari erantsitako dokumentazio teknikoan jasotako baldintzei jarraikiz, eta, orobat, jardueraren ingurumen baimen integratuaren aldaketan zehazten diren neurriak betez.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
4. Ebazpen hau Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 3an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.
I. ERANSKINA.–UKITUTAKO ADMINISTRAZIOEI ETA PERTSONA INTERESDUNEI EGINDAKO KONTSULTA-TRAMITEAREN LABURPENA
Kontsulta-tramitearen barruan, proposamena bidali zitzaien Biodibertsitatearen Zerbitzuari, ingurumen organo gisa, Lurralde Antolamenduko Zerbitzuari, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Zerbitzuari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Tebas-Muru Artederretako Udalari eta ingurumenaren babesarekin lotutako 7 erakunderi (SEO Bird Life, Lurra-Lurra Babesteko Elkartea, Greenpeace España, Sustrai Erakuntza Fundazioa, Ecologistas en Acción-Landazuria, Gurelur eta Ekologistan Martxan).
Kontsulta horien erantzun gisa, Tebasko Udalak proiektuaren alde egindako udal txostena jaso da, bai eta Lurralde Antolamenduko Zerbitzuaren aldeko txostena ere, non adierazten baita bi markesina daudela instalazioen zabalgunearen iparraldean eta baimena lortu beharko dutela, eta, azkenik, Biodibertsitatearen Zerbitzuaren txostena (ingurumen organo gisa), non adierazten baita jardueraren ingurumen inpaktuak, nagusiki, sustatzaileak jardueraren ingurumen baimen integratua tramitatzeko aurkeztu dituen teknika erabilgarri onenekin kontrolatzen direla, zeinak baimenean berean agintzen baitira.
Iragarkiaren kodea: F2312048