182. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, udal-mugartetik kanpo egonen naizenez, nire eskudantziak erabiliz, ebazten dut:

Lehena.–Buñuelgo Udaleko alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak lehen alkateorde Juan Antonio Pérez Ostaren esku uztea, karguan nire ordez jardun dezan abuztuaren 28ra arte, hura barne.

Bigarrena.–Eskuordetze honek hartuko du indarra 2023ko abuztuaren 25eko 00:00etatik aurrera.

Hirugarrena.–Eskuordetzea jakinaraztea interesdunari eta Udaleko zerbitzu teknikoei, argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta https://sedeelectronica.bunuel.es/ helbidean eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2023ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2312365