182. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

23-01357 gora jotzeko errekurtsoa, Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko maiatzaren 19ko erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, ezetsi egin zen gora jotzeko errekurtso bat, jarri zena udaltzain-agentearen lau lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko hautaketa-prozesuko kalifikazio-epaimahaiak proba fisikoen behin betiko emaitzen gainean hartutako erabakiaren aurka

Iragarki honen bidez aditzera ematen da 23-01357 gora jotzeko errekurtsoa jarri dela Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko maiatzaren 19ko erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, ezetsi egin zen gora jotzeko errekurtso bat, jarri zena udaltzain-agentearen lau lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko hautaketa-prozesuko kalifikazio-epaimahaiak proba fisikoen behin betiko emaitzen gainean hartutako erabakiaren aurka. Hautaketa-prozesu horren deialdia, hain zuzen, argitaratu zen 2022ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 16an.

Orobat, epatzen dira behar diren pertsona eta erakunde guztiak, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak ukitzen badira errekurtsogilearen uziak baietsiz gero, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, hamar egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uzi horien kontra egiteko.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan.

Zizur Nagusian, 2023ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2312082