1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2692/2023 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez amaiera ematen baitzaio oposizio-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako osasun publikoko ikuskatzailearen lanpostu bat gehienez ere betetzeko sarrera-prozedurari, eta xedatzen baita bidezkoa dela Javier Martínez Luis jauna kontratatzea.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 25eko 264/2022 Ebazpenaren bidez, oposizio-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez osasun publikoko ikuskatzailearen lanpostu bat gehienez ere betetzeko sarrera-prozeduraren deialdi bat onetsi zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ekoan.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruaren apirilaren 17ko 182/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen (deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko apirilaren 17an).
Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko uztailaren 27an argitaratu zen, deialdiaren web fitxan, deialdiko baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko kontratazio proposamena.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da kontratatzea eta lanpostua esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Xedatzea bidezkoa dela Javier Martínez Luis jauna lanaldi partzialeko lan araubidean kontratatzea eta 72440 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (destinoa Tuteran du).
2. Izangaiak 2023ko irailaren 1ean sinatu beharko du kontratua.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F2312025