172. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 1a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2552/2026 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien zortzi plaza oposizio bidez betetzeko.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 22an emandako 2060/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) zazpi plaza oposizio bidez betetzeko.
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
177E/2026 FORU AGINDUA, abuztuaren 25ekoa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Altsasuko esku-hartze orokorreko proiektu baten indarraldia luzatzea (PIG 53).
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
134E/2026 FORU AGINDUA, abuztuaren 20koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita Eskola-umeentzako Kirol Programan parte hartzen duten unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza arautuetako ikastetxe publiko eta pribatuentzat, 2026-2027 ikasturterako. DDBN kodea: 925853.
165E/2026 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroan gazteriaren arloan unibertsitateko ikasketen amaierako lanik onenei sariak emateko seigarren edizioaren deialdia eta horren oinarri arautzaileak onesten dituena.
173E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2026-2027 ikasturterako Nafarroako gazteei informazioa emateko berriemaileen programaren oinarri arautzaileak. DDBN kodea: 924725.
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
134C/2026 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Graftech Ibérica SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
137C/2026 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila Nafarroako Eraikuntzaren eta Herri Lanen Industriaren hitzarmen kolektiboa.
145C/2026 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Seguridad Industrial SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko abuztuaren 19an hartua, deklaratzen duena presakoa dela "Etsaingo (Nafarroa) hondakin-uren tratamendua" izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko abuztuaren 19an hartua, deklaratzen duena presakoa dela proiektu hau gauzatzeko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko: "Proiektua, ezponda bat egonkortzeko, Donibaneko AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralaren alboko pasealekuan".
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, aditzera ematen duena Ollakarizketan lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezko finka berrien behin-behineko jabetza hartzea.
340E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Uharteko udal mugartean garabiak fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena zelaia zimendatzea, aldaketa ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Proiektuaren titularra Construcciones Metálicas Comansa SA da.
343E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita aldaketa funtsezko bat egitea Cintruénigoko udal mugartean dagoen hegazti-ustiategi batean, nabe berri bat jartzeko eta instalazioak handitzeko proiektua gauzatu ahal izateko, azkenean ugalketarako 30.000 hegaztirentzako tokia izateko. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Jimenez Verano, Armando y Mateo Sáez, María Paz da.
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Petrolio-gas likidotua kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzea 2026an, Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerri eta herrigunetan. Espedientearen kodea: Redes-GLP- Redexis-2026.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizioa, bete daitezen Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-laneko erdi mailako tituludunen 10 plaza, osagarridunak. Izendapena eta aurreko bi izendapenak ondoriorik gabe uztea
TAFALLA
Akats zuzenketa, honako honetan: oposizioa, bete dadin igeltserotzako 1. mailako ofizialaren (hargina) plaza bat, lanaldi osoko lan-kontratudun finkoaren araubidean, errelebo-kontratuaren bidez
DEIERRI
Oposizio-lehiaketa, bete dadin animatzaile soziokulturalen plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta proben eguna
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Aldaketa, 2026rako, zerga-tasa, tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenetan. Behin betiko onespena
ANTSOAIN
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik
BEIRE
Egoitza elektronikoa aldatzea
ZIZUR
Akats zuzenketa, honako honetan: kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoaren araudiaren behin betiko onespena
ORISOAIN
Kudeaketa Batzordeak lehendakariaren esku uztea kontratu bat esleitzeko eskumena
Deialdia, larrialdiko laguntzak emateko 2026an, Eguberrietako jostailuen kanpainarako. Laburpena
Inprimatu
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
bon@navarra.es