172. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Egoitza elektronikoa aldatzea

Beireko alkateak, 2026ko abuztuaren 12an, 36/2026 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa, transkribatuta:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko, Beireko Udalak egoitza elektronikoa du. Gaur egun, helbide honetan funtzionatzen du: https://beire.sedelectronica.es/info.0.

Egoitza elektronikoaren hornitzailea eta hura ostatatzeko domeinua aldatu egin dira. Hortaz, aurrerantzean ez da erabilgarri egonen https://beire.sedelectronica.es/info.0 helbidearen bidezko sarbidea, eta, aldiz, honako sarbide hau egonen da erabilgarri: https://beire.sedipualba.es/.

Honako arau hauek ematen dizkidaten eskumenak baliatuz: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikulua, zeina aplikatzen baita lege beraren 47.2 artikuluaren bitartez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Beireko Udalaren egoitza elektronikoa aldatzea. Aurreko helbideak (https://beire.sedelectronica.es/info.0) funtzionatzeari utziko dio, eta hemendik aurrera https://beire.sedipualba.es/ helbidearen bidez sartu beharko da egoitza elektronikora. Beireko Udala da Internetako domeinu horren titularra.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Beireko Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

Bosgarrena.–Beireko Udaleko Idazkaritzari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Seigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Beireko Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan eta indarrean jar dadin argitaratu eta biharamunean. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Toki-korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 42.3. artikuluan.

Beiren, 2026ko abuztuaren 12an.–Alkatea, María Pilar Sánchez Ongay.

Iragarkiaren kodea: L2611094