1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko abuztuaren 19an hartua, deklaratzen duena presakoa dela proiektu hau gauzatzeko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko: "Proiektua, ezponda bat egonkortzeko, Donibaneko AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralaren alboko pasealekuan".
Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak 2025eko abenduaren 11n erabaki zuen hasiera batez onestea proiektu hau, ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrendarekin batera: "Proiektua, ezponda bat egonkortzeko, Donibaneko AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralaren alboko pasealekuan". Proiektu horren helburua ezpondaren egiturari sendotasuna ematea da, oinezkoen pasealekua berriz ireki ahal izateko, segurtasuna eta funtzionaltasuna bermatuta. Hasierako onespen hori 2026ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12koan.
Jendaurrean jartzeko epea igarota, eta alegaziorik jaso ez denez, Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak, 2026ko uztailaren 2an, behin betiko onetsi zuen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta okupatzeko beharra deklaratu zuen. Halaber, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea okupazioa presakoa dela deklaratzeko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako. Behin betiko onespen hori 2026ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23koan.
Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan 2025eko abenduaren 16an aurkeztutako eskabidearen bidez, Iruñeko Udalak eskatu zuen proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzeko, nahitaez desjabetzeko: "Proiektua, ezponda bat egonkortzeko, Donibaneko AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralaren alboko pasealekuan". Aurkeztutako dokumentazioan presako izaera justifikatzen duen txosten bat dago, 2026ko abenduaren 15ekoa. Era berean, Iruñeko Udalak beste txosten xehatu batzuk aurkeztu zituen, egin beharreko jarduketa presakoa dela adierazten dutenak. Horien artean nabarmentzekoa da Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako Alorreko idazkari teknikoak 2025eko urriaren 17an egindakoa, bai eta Hirigintzako Gerentziaren Alorreko Aholkularitza Juridikoaren 2025eko irailaren 2koa ere.
2025eko abenduaren 24an, Iruñeko Udalari jakinarazi zitzaion Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuaren errekerimendua, zeinaren bidez eskatzen baitzaio udalari honako hauek aurkezteko: hasierako onespena jendaurrean jartzeko tramitearen egiaztagiria, kreditua atxikitzearen edo aurrekontuan kontsignatzearen ziurtagiria, eta, bukatzeko, proiektuaren behin betiko onespena, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, jendaurreko informazioaren tramitea betetzearen ondorioetarako, besteak beste. Hori guztia, bat etorriz NDLren 52. artikuluan eta NDLren Erregelamenduaren 56. artikuluan ezarritako betebeharrekin.
2026ko uztailaren 3an eta 22an, Iruñeko Udalak, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan eskabidea aurkeztuta, eskatutako dokumentazioa bidali zuen, proiektuaren behin betiko onespenaren argitalpenari buruzkoa izan ezik. Onespen hori 2026ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23koan, departamentu honek hala dela egiaztatu baitu.
Iruñeko Udalak emandako txostenen arabera, "Proiektua, ezponda bat egonkortzeko, Donibaneko AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralaren alboko pasealekuan" izeneko proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa izateko arrazoia da ukitutako ezponda egokitu beharra dagoela, egungo egoerak arriskua sortzen duelako. Gaur egun, oinezkoentzako pasealekua itxita dago, ezponda egonkortzeko mugimenduak gertatu direlako, Donibaneko AR-U-O unitatearen urbanizazio proiektua gauzatu ondoren.
Espedientean jasota dago Iruñeko Udalaren kredituaren atxikipen-ziurtagiria, 2026ko uztailaren 22koa, 10.088,84 euroko zenbatekoa baimentzeko, 2026ko aurrekontuko "Hiri-birgaitzea. Ondare lurrak" izeneko 30/15220/681000 partidaren kargura, "Donibaneko ezpondarako desjabetzea" kontzeptuarekin, desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justuaren ordainketari aurre egiteko. Era berean, espedientean jasota dago Hirigintzako Gerentziaren atxikipen-ziurtagiria, 2025eko urriaren 22koa, 2.350,38 euroko zenbatekoa baimentzeko, 2026ko aurrekontuko "Exekuzio subsidiarioen kontratuak" izeneko 30/15122/2279900 partidaren kargura, "Donibaneko ezpondarako aldi baterako okupazioa, 1382. eta 9053. lurzatiena" kontzeptuarekin.
Hori guztia dela eta, Iruñeko Udalak Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56. artikuluan adierazitako dokumentazioa helarazi du, honako proiektu hau gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzea presakoa dela deklaratzeko: "Proiektua, ezponda bat egonkortzeko, Donibaneko AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralaren alboko pasealekuan".
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Deklaratzea presakoa dela proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa: "Proiektua, ezponda bat egonkortzeko, Donibaneko AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralaren alboko pasealekuan".
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea administrazio bidea amaitzen duela eta haren kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Erabaki hau Iruñeko Udalari jakinaraztea.
4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Kudeaketa Juridikoaren eta Toki Antolamenduaren Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 19an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2611358