172. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Petrolio-gas likidotua kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzea 2026an, Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerri eta herrigunetan. Espedientearen kodea: Redes-GLP- Redexis-2026.

Bat etorriz 919/2006 Errege Dekretuko ITC-ICG 01 jarraibide tekniko osagarriaren bigarren apartatuan ezarritakoarekin (919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa eta haren jarraibide tekniko osagarriak –ICG 01etik 11ra– onesten dituena), Redexis GLP SLk aurretiazko administrazio baimena eskatu du petrolio-gas likidotua kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzeko 2026an.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan xedatutakoa betetzeko, bai eta Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 78. artikuluan xedatutakoa ere, jendaurrean jartzen da honako espediente hau:

–Azalpena: petrolio-gas likidotua kanalizazio bidez banatzeko dauden sareak hedatzea 2026an, Nafarroako Foru Komunitateko udalerri eta herrigune hauetan: Antzin, Adios, Aras, Bargota, Basaburua, Bertizarana, Bidaurreta, Biurrun-Olkotz, Oltza Zendea, Zizur, Donamaria, Eneritz, Etxauri, Ezkabarte, Luzaide, Murieta, Ukar, Ultzama eta Urrotz.

–Xedea: memoria jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena lortzeko.

–Sustatzailea: Redexis GLP SL.

–Organo eskuduna: Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sareak-glp-redexis-2026

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua), espediente-kodea adierazita.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 21ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2611432