172. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Kudeaketa Batzordeak lehendakariaren esku uztea kontratu bat esleitzeko eskumena

Jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduari (onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

2026ko abuztuaren 5eko bilkura bereziaren erabaki baten bidez, Orisoaingo Udaleko Kudeaketa Batzordeak bertako lehendakariaren esku uzten du, berariaz eta zehazki, obra-kontratu bat esleitzeko eskumena, zeinak xede baitu eraikin bat eraberritzia; hain zuzen ere, "eskoletako eraikina" deitutakoa eraberritzea. Helburua da egitura, estalkia eta inguratzaile energetikoa zaharberritzea, etxebizitza bat alokairurako gaitzeko. Hori dena, jarraikiz apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeari (Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8. eta 226. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), betiere loturik azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarriarekin (Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legea, zeinaren bidez egiten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa, Espainiako ordenamendu juridikora).

Orisoainen, 2026ko abuztuaren 19an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.

Iragarkiaren kodea: L2611227