172. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Oposizioa, bete daitezen Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-laneko erdi mailako tituludunen 10 plaza, osagarridunak. Izendapena eta aurreko bi izendapenak ondoriorik gabe uztea

Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko abuztuaren 19an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernuko Batzarrak 2023ko azaroaren 20an hartutako erabakiaren bidez [JOB 20-NOV-23 (20/GP)] Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko gizarte-laneko erdi-mailako tituludunen 10 plaza, osagarridunak, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratu zen.

2024ko azaroaren 8an, Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu ziren aurreko aurrekarian deskribatutako oposizioaren lehen probaren behin betiko emaitzak.

2024ko azaroaren 25ean, Betsabé Azcona Goñi andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean, eta 38., 59., 73. eta 85. galderak deuseztatzeko, eta, 8., 88. eta 96. galderen deuseztapena errebokatzeko eskatu zuen. Galdera horiek guztiak deialdian deskribatutako lehenbiziko probari zegozkion. Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak errekurtsoa ezetsi zuen 2025eko apirilaren 28an egindako bilkuran.

2025eko urtarrilaren 21ean eta otsailaren 3an, Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu ziren, hurrenez hurren, oposizioko bigarren probaren behin betiko emaitzak eta hautaketa-prozesuko bi probak gainditu zituztenen zerrenda, lortutako kalifikazioekin.

Betsabé Azcona Goñi andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian (TAN), eta errekurtsoa partzialki baietsi zen 2026ko apirilaren 27ko 810. zenbakiko Ebazpenaren bidez. Zehazki, honako hau ebatzi zuen TANek: "Partzialki baietsi behar dugu 25/01088 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko apirilaren 28ko Erabakiaren aurka jarria, zeinak ezetsi egiten baitu kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, gizarte-laneko erdi-mailako tituludunaren lanpostu osagarridunaren 10 plaza oposizio bidez betetzeko deialdiko lehen ariketaren kalifikazioari buruzkoa; eta partzialki baliogabetu behar dugu aipatutako udal-erabakia, kalifikazio-epaimahaiak lehen ariketako 8. eta 96. galderak deuseztatzea berretsi eta jarduketak deialdiaren lehen test erako proba baloratu aurreko unera atzera eramateko agintzen baitu, honako hauetarako:

1.–Izangaien ariketetako 8. eta 96. galderen balorazio berria egiteko, c) eta a) erantzunak baliozkotzat hartuta eta gainerako galderen balioari eutsiz, eta, ondorioz, deialdian ezarritako puntuazio-arauak doitzeko.

2.–Lehen ariketa hori gainditu dutenen zerrenda berria egiteko, aurreko jarduketaren ondoriozkoa.

3.–Hautaketa-prozesuaren ondorengo egintzak aldatzeko, hori bai, 1. proba hori gainditu dutenen zerrenda berri horren emaitza errespetatzeko beharrezkoa den neurrian soilik, eta erabakitzeko arau-haustea egin izan ez balitz berdin jarraituko zuketen egintzak eta izapideak bere horretan mantenduko direla."

TANen ebazpen hori ikusita, Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean egindako bilkuretan, honako hau erabaki zuen:

"Lehenengoa.–Jarduketak deialdiko test erako lehen proba baloratu aurreko unera atzeratzea, erantzun-txantiloi berri bat argitaratzea eta izangaiek eginiko ariketen 8. eta 96. galderen balorazio berri bat egitea c) eta a) erantzunak baliozkotzat hartuta, eta 88., 15., 17., 19., 62. eta 78. galderak deuseztatuta mantenduz; izan ere, galdera horien ordez, erreserbako galderak jarri dira, 1etik 6ra bitartekoak, hurrenez hurren.

Bigarrena.–Epaimahaiari eskatzea, lehenengo erabakian zehaztutako balorazioa aplikatuz, lehenengo ariketa gainditu dutenen zerrenda berria egin, eta hala badagokio onets dezala.

Hirugarrena.–Jakinaraztea, lehen ariketa gainditu dutenen zerrenda berria argitaratu ondoren, hala badagokio, hautaketa-prozesuaren ondorengo egintzak aldatu beharko direla, zerrenda berri horren ondoriozko emaitza errespetatzeko beharrezkoa den heinean, eta bere horretan mantenduko direla arau-haustea egin izan ez balitz ondorio bera izango zuketen egintzak eta izapideak.

Laugarrena.–Erabaki hau Udalaren webgunean argitaratzea, deialdiaren fitxan".

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki horien ondorioz, gizarte-laneko erdi-mailako tituludunaren lanpostu osagarridunaren 10 plaza betetzeko deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak, 2026ko ekainaren 8an egindako bilkuran, behin betiko emaitza berriak eta gaindituen zerrenda berria onetsi zituen. Zerrenda berri horren ondorioa da Betsabé Azcona Goñi zerrendan sartu dela eta Inmaculada Iturmendi Hernández eta Marina Gil Ibarra zerrendatik kanpo gelditu direla.

Horrela, Giza Baliabideetako zuzendariaren 2026ko ekainaren 24ko ebazpenaren bidez, proba gainditu zuen izangai berriari, Betsabé Azcona Goñiri, deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituela egiaztatzeko eskatu zitzaion, eta plaza hutsen artean bat hautatzeko. Horrez gain, ohartarazi zen, unea iritsitakoan, indarrik gabe utziko zela Inmaculada Iturmendi Hernándezen eta Marina Gil Ibarraren funtzionario-izendapena.

Betekizunak betetzen dituela egiaztatu eta plaza hutsa aukeratuta, deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak, 9.1 oinarrian xedatutakoa bete dadin, Betsabé Azcona Goñi izendatzeko proposamena aurkeztu zuen. Proposamen hori 2026ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 7koan, argitaratu zen. Horren arabera, izangaiak 30 eguneko epean aurkeztu behar zuen deialdiaren 9.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa, eta hori 2026ko abuztuaren 8an egin du.

Ondorioz, bidezkoa da Betsabé Azcona Goñi Iruñeko Udaleko lan-kontratudun finko izendatzea hark hautatutako plazan. Izan ere, TANen 2026ko apirilaren 27ko 810. Ebazpena betez erabaki zen atzeraeraginaren ondorioz sortutako gaindituen zerrenda berrian sartu da, kalifikazio-epaimahaiak haren izendapena proposatu du, eta epearen barruan aurkeztu du deialdiaren 9.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa.

Era berean, Giza Baliabideetako zuzendariaren 2026ko ekainaren 24ko ebazpenean aurreratu zen moduan, gainditutako izangaien behin betiko zerrenda berriak berekin dakar Inmaculada Iturmendi Hernándezen eta Marina Gil Ibarraren izendapenak indarrik gabe utzi behar izatea, zerrendatik kanpo gelditu baitira. Arestian aipatutako TANen ebazpenean eta 2026ko maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean hartutako Udalaren erabaki betearazleetan berariaz xedatutakoari jarraikiz, izendapen horiek indarrik gabe utzi behar dira, hautaketa-prozesuaren ondorengo egintzak zerrenda berriaren emaitzara egokitzeko.

Beraz, hautaketa-prozesuaren azken emaitza adostutako atzeraeraginera eta gaindituen baliozko zerrenda berrira doitu behar da, eta ezin dira mantendu izendatuen lanpostuak, Inmaculada Iturmendi Hernández eta Marina Gil Ibarra ez daudelako jada zerrenda horretan jasota.

Horregatik guztiagatik, honako hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, gizarte-laneko erdi-mailako tituludunaren lanpostu osagarridunean aritzeko. Plaza jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaio:

ABIZENAK ETA IZENA

ESLEITUTAKO PLAZA

ARAUBIDE JURIDIKOA

AZCONA GOÑI, BETSABÉ

2-201000-131

LANEKOA

2. Izendatutako izangaiak 2026ko irailaren 7an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

3. Indarrik gabe uztea Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko abuztuaren 7ko Erabakiaren bidez [JOB 07-AGO-25 (20/RH)] egin eta 2025eko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 29koan, argitaratu ziren Inmaculada Iturmendi Hernández eta Marina Gil Ibarraren Iruñeko Udaleko funtzionario-izendapenak, biak ere TANen 2026ko apirilaren 27ko 810. Ebazpena betetzearen ondoriozko atzeraeragina dela-eta gaindituen zerrenda berritik kanpo gelditu direlako. Izendapen horiek 2026ko irailaren 7an galduko dute indarra.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean argitaratu dadila agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 19an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2611353