2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Akats zuzenketa, honako honetan: oposizioa, bete dadin igeltserotzako 1. mailako ofizialaren (hargina) plaza bat, lanaldi osoko lan-kontratudun finkoaren araubidean, errelebo-kontratuaren bidez
2026ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 27an, argitaratu zen oposizio bat, bete dadin igeltserotzako 1. mailako ofizialaren (hargina) plaza bat, lanaldi osoko lan-kontratudun finkoaren araubidean, errelebo-kontratuaren bidez.
Argitalpen horretan akatsa atzemanik, ondotik ematen da zuzenketa.
Honako hau dioen tokian:
Oposizioaldiak 2 proba izanen ditu.
Honako hau behar du:
Oposizioaldiak 3 proba izanen ditu.
Tafallan, 2026ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2611597