172. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Deialdi publiko bat iragartzen da, bete daitezen bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak, eta horretarako 15 egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udaleko erregistro orokorrean. Eskabide horietan adierazi beharko dute betetzen dituztela erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak, eta eskabideari gehitu beharko diote titulazio akademikoari, esperientziari eta merezimenduei buruzko espedientea. Hori dena, jarraikiz Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluari eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluei (Bake Epaileei buruzko Erregelamendua).

Antsoainen, 2026ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2611198