172. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Aldaketa, 2026rako, zerga-tasa, tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenetan. Behin betiko onespena

Ablitasko Udalak, 2026ko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea karga-tasak, tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak, 2026an indarrean egonen direnak finkatzeko.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2026ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 30ean, argitaratu eta biharamunetik hasita, eta inork ez du erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Honela arautu da:

TRIBUTUAK

II.–TOKI-ERAKUNDEAREN ESKUMENEKOAK DIREN ZERBITZUAK EMATEKO EDO JARDUERA ADMINISTRATIBOAK EGITEKO TASAK

I.–Musika eskola: ikasturte osoa.

Musika eta Mugimendua: 137,00 euro.

Musika Hizkuntza, 1.tik 4.era: 210,00 euro.

Musika Hizkuntza, helduentzat: 137,00 euro.

Musika tresnak: 399,00 euro.

Lanbide irakaskuntzak: 137,00 euro.

Abesbatza: 90,00 euro. (Doan, beste irakasgai batzuk egiten badira).

Banda: 90,00 euro. (Doan, beste irakasgai batzuk egiten badira).

–Deskontuak:

A) Familiakoak:

Matrikulatutako familiako 2. kideagatik: %20.

Familiako 3. kidetik aurrera: %50.

B) Musika tresnak:

2. musika tresna: %20.

3. musika tresnatik aurrera: %50.

Honako apartatu hau sartzea proposatzen da:

C) Familia ugariak eta familia gurasobakarrak:

Izaera hori frogatzen duten ikasleek (dagokion txartela erakutsi beharko dute) %50eko deskontua izanen dute kuotan.

Ablitasen, 2026ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2611222