Iragarkia
172. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 1a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
145C/2026 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Seguridad Industrial SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ikusi da Seguridad Industrial SA enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31006732011994), erregistro honetan sartu baitzen 2026ko uztailaren 28an, 2026ko uztailaren 23an enpresako ordezkariek eta enpresako ordezkari sindikal gehienek sinatu ondoren.
Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuan xedatutakoa kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Seguridad Industrial SA enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31006732011994).
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 4an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
SEGURIDAD INDUSTRIAL SA (SEINSA) ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA
2025 - 2026 - 2027
HITZAURREA
Seguridad Industrial SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua, Nafarroako lantokietarako, Negoziazio Batzordeak adostu du, elkarri aitortuta solaskide egokiak direla, zilegitasun eta ordezkaritza aski dutela, eta "fede ona" eta "elkarrenganako konfiantza" printzipioak erabiliz enpresaren eta langileen helburuak betetzeko, lehiakortasunaren, zerbitzua hobetzearen eta beharrezko egonkortasunaren bila. Honako hauek osatzen dute Negoziazio Batzordea: alde batetik, enpresako zuzendaritzak, horretarako ahalmen aski duela, eta, bestetik, Nafarroako lantokietako enpresa batzordeak.
1. artikulua. Langile eremua, eremu funtzionala eta lurralde eremua.
Seguridad Industrial SA enpresaren Zuzendaritzak eta, langileak ordezkatuz, Enpresa Batzordeak negoziatutako hitzarmen kolektibo honetan, elkarri aitortuta solaskide zilegiak direla, lantoki horretako lan harremanak arautuko dituzten lan baldintzak ezartzen dira.
Hitzarmen kolektibo hau Seguridad Industrial SA (SEINSA) enpresako langile guztiei aplikatuko zaie, enpresak Nafarroako Eugi (1) eta Egues (2) udalerrietan dituen lantokietan zerbitzu ematen dutenei. Baita enpresak Nafarroako Foru Komunitatean etorkizunean izaten ahal dituen lantokietakoei ere.
Enpresari aplikatzen zaion EJSN 2212 da (kautxuzko beste produktu batzuen fabrikazioa).
2. artikulua. Hitzarmenaren indarraldia eta salaketa.
Hitzarmen honen indarraldia hiru urtekoa izanen da eta 2025eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra arte iraunen du. Sinatzen den unean sartuko da indarrean.
Adostutako epea agortzen denean, automatikoki salatuko da hitzarmenaren azkena, eta, hiru hilabeteko epean, alderdiek hitzarmena berritzeko negoziazioak hasi beharko dituzte (ez da luzatzen ahalko epe hori).
3. artikulua. Atzerako eragina.
Hitzarmen kolektibo honek atzeraeraginezko izaera izanen du 2025eko urtarrilaren 1az geroztik, soilik efektu ekonomikoetan.
4. artikulua. Aurreraeragina.
Langileen Estatutuei buruzko Legearen testu bategina, aurrerantzean, Langileen Estatutua, onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako errege dekretuaren 86.3. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, berariaz adosten da, behin Hitzarmen Kolektibo hau salatu ondotik eta horren iraupena bukatu ondotik, hitzarmenaren indarraldia mantendu eginen dela artikulu eta arauzko eta betebeharrezko klausula guztietan, harik eta bi alderdiek hitzarmena ordezkatuko duen beste bat sinatu arte.
5. artikulua. Hitzarmena ez aplikatzea.
Enpresak hitzarmen kolektiboa aldi batean ez aplikatzea nahi izanez gero (arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo ekoizpenekoak direla-eta), Langileen Estatutuak 82.3 artikuluan jasotzen duen prozeduraren bidez, kontsultaldia hasi baino 15 egun lehenago gutxienez jakinarazi beharko zaio batzorde paritarioari. Kontsultaldian (gehienez ere, 15 egun) langileen ordezkariekin adostasunik lortu ezean, eta lanbide arteko akordioetako gatazkak konpontzeko prozeduretara jo arren desadostasuna konpontzen ez bada (arbitrajea bi alderdien baimenarekin soilik egiten ahal da), akordioak egon behar du enpresaren ordezkaritzako eta Langileen Ordezkaritzako gehiengoaren artean, desadostasun hori utzi ahal izateko Hitzarmen Kolektiboen Espainiako Aholku Batzordearen esku, edo Nafarroako Foru Komunitatean sortzen den hiru aldeko organoaren esku.
6. artikulua. Lan baldintzen aldaketa.
Banakako lan baldintzetan aldaketa nabarmenak aplikatzeko, ahaleginak eginen dira ukitutako langilearekin akordioa lortzeko (lan baldintzen banakako aldaketa nabarmena), eta banaka adostasunik lortzen ez bada, gutxienez 7 laneguneko kontsultaldia hasi beharko da Enpresa Batzordearekin, akordioa lortzeko. Halaber, egin nahi den aldaketaren arrazoiak azaldu behar dira, baita justifikatu ere, eta une oro langileari kalterik egiten ez dioten alternatibak bilatzen saiatuz eta enpresaren antolaketa eta/edo ekoizpen beharrak betez.
Langilearekin edo langileen legezko ordezkaritzarekin akordiorik lortu ezean, enpresak Langileen Estatutuko 41. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko dio.
Halaber, enpresak konpromisoa hartzen du ez duela aldaketa nabarmenik eginen banakako lan baldintzetan akordiorik gabe, aldaketa horiek ordainketa sistemari edo soldataren zenbatekoari eragiten diotenean.
Lan baldintzen banakako aldaketa nabarmenak izaera kolektiboa badu, Langileen Estatutuaren 41. artikuluan ezarritako prozedurari jarraitu behar zaio eta, kontsultaldian ez bada akordiorik lortzen langileen legezko ordezkaritzarekin, gatazkak judizioz kanpo konpontzeko prozedurara joko da, arbitrajea izan ezik, salbu eta alderdiak berariaz jartzen badira horren mende.
7. artikulua. Lanaldia.
Honako hau izanen da hitzarmen kolektibo honen eraginpean dauden langileen gehieneko benetako lanaldia urtean:
- 2025: 1.744 ordu.
- 2026: 1.736 ordu.
- 2027: 1.730 ordu.
8. artikulua. Ordutegiak eta lan txandak.
Lan orduak zeharkako eskulanaren eta zuzeneko eskulanaren artean antolatuko dira.
–Zeharkako eskulanaren ordutegiak:
Sartzeko eta ateratzeko ordutegi malgua, taula honetan adierazitakoaren arabera:
- Astelehenetik ostiralera.
- Sartzeko ordua: 06:00etatik 09:00etara.
- Ateratzeko ordua: 14:00etatik 17:00etara.
Ordutegi malgua aplikatzen ahalko da baldin eta arlo bakoitzean beharrezko arreta bermatzen bada eta hura behar bezala betetzen bada.
- Kalitatearen, mantentze-lanen eta produkzioaren arloko espezifikotasunak:
- Kalitatea: arlo horrek txanda berezi bat du; sartzeko ordua 08:00etatik 09:00etara bitartekoa izanen da, eta ateratzekoa 16:00etatik 17:00etara bitartekoa.
- Mantentze-lanak: mantentze-lanen ordutegia 06:00etatik 14:00etara edo 14:00etatik 22:00etara izanen da. Ordutegi zatitua duten langileak 08:00etatik 09:00etara bitarte sartuko dira lanera, eta 16:00etatik 17:00etara bitarte aterako dira.
- Produkzioa (produkzioari lotutako zeharkako eskulana): lan txanda jakin bati lotutako langileek dagokion txandaren ordutegia izanen dute.
- Otordua eta atsedenaldiak: aurreko ataletan araututako lanaldia jarraitua denez, langileek 35 minutuko atsedenaldia izanen dute lanaldian zehar, eta lanpostuaren premien eta arloaren barne antolaketaren arabera banatzen ahalko da.
Langileak erabakiko du 35 minutu horiek (edo horien zati bat) jateko erabiltzen dituen. Edozein arrazoirengatik 35 minutu horiek gainditzen badira, dagokion denbora lanaldi berean berreskuratu beharko da. Norbera arduratuko da denbora horiek kudeatzeaz.
–Zuzeneko eskulanaren ordutegiak:
- Eugi: Hiru txanda, astelehenetik ostiralera.
- Goizez: 06:00etatik 14:00etara. Arratsaldez: 14:00etatik 22:00etara. Gauez: 22:00etatik 06:00etara.
- Egues: Hiru txanda, astelehenetik ostiralera (egun ez dago gaueko txandarik)
- Goizez: 06:00etatik 14:00etara. Arratsaldez: 14:00etatik 22:00etara. Gauez (gaur egun ez dago): 22:00etatik 06:00etara.
- Zehaztapenak:
- Logistika: ordutegi zatitua duten langileak 08:00etatik 09:00etara bitarte sartuko dira lanera, eta 16:00etatik 17:00etara bitarte aterako dira.
- Atsedenaldiak:
- Eugiko prentsak: 45 minutuko atsedenaldia, lanaldian zehar banatuta.
- Moztea/bizar-kentzea:
ATSEDENALDIAK | GOIZEZ | ARRATSALDEZ | GAUEZ |
1 | 08:00 - 08:10 | 16:00 - 16:10 | 00:00 - 00:10 |
2 | 10:00 - 10:15 | 18:00 - 18:15 | 02:00 - 02:15 |
3 | 12:00 - 12:10 | 20:00 - 20:10 | 04:00 - 04:10 |
- Egues:
ATSEDENALDIAK | GOIZEZ | ARRATSALDEZ | GAUEZ (etenda) |
1 | 08:00 - 08:10 | 16:00 - 16:10 | 00:00 - 00:10 |
2 | 10:00 - 10:15 | 18:00 - 18:15 | 02:00 - 02:15 |
3 | 12:00 - 12:10 | 20:00 - 20:10 | 04:00 - 04:10 |
Logistika: langileek 35 minutuko atsedenaldia izanen dute lanaldian zehar, eta lanpostuaren premien eta arloaren barne antolaketaren arabera banatzen ahalko da.
Zuzeneko eskulanaren arloko langileek, arrazoi pertsonalengatik beren lan txandan zehar jan behar badute, lanaldi jarraitua egiten dutela kontuan hartuta, atsedenaldi hori konpentsatu beharko dute; horretarako, egun berean lanaldia luzatu beharko dute, ezarritako ordutegia benetan betetzen dutela bermatzeko.
9. artikulua. Egutegia.
Batzordearekin adostuko da aurreko urteko azaroaren 1a baino lehen, eta honako hauek markatu gabe utziko dira:
Langile bakoitzak markatu beharreko 15 opor egun eta norberaren eginkizunetarako hiru egun gutxienez.
Jaiegunak Nafarroan ofizialki halakotzat hartzen direnak izanen dira, baita hamalaugarrena ere, San Gil, baldin eta laneguna bada.
Uztailaren 6a eta 7a opor eguntzat hartuko dira, baldin eta lanegunak badira.
Oportzat hartuko dira abenduaren 24tik 31ra bitarteko lanegunak, biak barne.
10. artikulua. Oporrak.
Opor egunak fabrika irekita dagoen lanegunen (urte bakoitzeko lanegun ofizialak) eta lanaldiko egunen arteko kenketa dira.
Oporrak hartzeko egunak egutegian ezarriko dira, 15 egun izan ezik, horiek langileek aukeratuko baitituzte, eta arduradunari jakinaraziko zaizkio urte bakoitzeko otsailaren 28a baino lehen, baita norberaren eginkizunetarako egunak ere (3 egun). Egun horiek langileak aukeratuko ditu, eta arduradunari jakinarazi beharko dizkio, ahal dela, 48 orduko gutxieneko aurrerapenarekin.
Opor egunak hartzeko, beharrezkoa izanen da arloko arduradunaren berariazko baimena.
Opor egunak urte bakoitzeko abenduaren 31 baino lehen hartu beharko dira.
Urteko oporrak ez dira dirutan ordaintzen ahalko, salbu eta lan kontratua burutzen bada oporrak guztiz hartu aurretik; kasu horretan, dagokion kitatze agiriaren bitartez ordainduko dira.
Urteko oporrak hartzeko zehazten den egunean enpresako plantillan urtebete eman ez duten langileek lanean daramaten denboraren arabera proportzionala den oporraldia izanen dute. Aldi baterako kontratu batean sortutako opor egunak indarreko kontratua iraungi aurretik hartu behar dira.
Langileen opor egunak ez dira bat etortzen ahalko arlo bakoitzeko langileriaren %50arekin, txanda beraren barruan. Langileak ez badira ados jartzen egunak zehazteko orduan, zozketa eginen da urte bakoitzeko martxoan, ukitutako langileak bertan direla, eta Enpresa Batzordeko kideak bertan izanen dira, egoki iritziz gero.
Oporren ordainsaria kontzeptu finkoen batura izanen da, gehi kontzeptu aldakorren batezbestekoa, kontzeptu horiek jasotzen hasi aurreko hiru hilabeteetan.
Enpresaren opor egutegian finkatutako oporraldian (aurreko paragrafoan aipatua) langileak aldi baterako ezintasunen bat badu –esate baterako, haurdunaldia, erditzea eta edoskitzaroa–, oporrak beste egun batzuetan hartzeko aukera izanen du. Era berean, Langileen Estatutuaren 48. artikuluaren 4., 5. eta 7. apartatuetan agertzen den kontratu etenaldiarekin batera gertatzen bada, apartatu horien arabera dagokion etenaldia bukatu ondotik hartzen ahalko ditu langileak oporrak. Eta, aipatutako bi kasu horietan (aldi baterako ezintasuna eta kontratu etenaldia), oporrak beste egun batzuetan hartzen ahalko dira, baita oporraldiari dagokion urte naturala bukatu bada ere.
Aurreko paragrafoan adierazitako gertakariez besteko arrazoiak direla-eta, oporraldia heltzean langilea aldi baterako ezintasun egoeran badago, eta ezin baditu opor guztiak edo haien zati bat hartu, oporrei dagokien egutegiko urtean, ezintasun egoera bukatzean hartzen ahalko ditu, oporretarako eskubidea sortu den urtearen bukaeratik hemezortzi hilabete baino gehiago igaro ez badira.
11. artikulua. Malgutasuna.
Lanaldiaren banaketa, oro har, erregularra izanen da. Nolanahi ere, enpresak banaketa irregularra ezarri behar badu Langileen Estatutuaren 34.2 artikuluarekin bat etorriz, langileen legezko ordezkariekin ados jarrita egin beharko du.
12. artikulua. Deskonexio digitala.
Langileen osasuna eta atsedenerako eskubidea babeste aldera, uste dugu egokia dela deskonexio digitalari buruzko honako protokolo hau aplikatzea.
12.1. Deskonexio digitalaren sarrera eta kontzeptua.
Azken hamarkadetako aldaketa teknologikoek aldaketak ekarri dituzte lan harremanen esparrura. Gailuak, hala nola ordenagailuak, telefono mugikorrak, tabletak eta abar, langileen bizitzaren zati dira, eta haien eta enpresen arteko lan harremanetan eragiten dute. Behar bezala erabiltzen ez badira, langileen osasunean arazoak sortzen ahal dituzte (neke informatikoa, burnout sindromea, estresa, eta abar).
Horregatik, garrantzitsua da dauzkagun elementu guztien kudeaketa egokia ezartzea.
Deskonexio digitalerako eskubidea, langilearen atsedena ahalbidetzeko eta ziurtatzeko, lanaldiari eta langileen betebeharrei zenbait muga ezartzeko beharraren ondorioz sortzen da. Horretarako, Zuzendaritzak, langileen legezko ordezkaritzari aurretiaz galdetuta, deskonexio digitalerako protokolo hau ezartzea onetsi du, langileen deskonexio digitalerako eta atseden denbora mantentzeko eskubidea bermatzeko behin lanaldia bukatu ondotik.
SEINSAko langileek deskonexio digitalerako eskubidea dute, bermatzeko lan ordutegitik kanpo errespetatu eginen direla beren atseden denbora, baimenak eta oporrak, baita norberaren eta familiaren intimitatea ere.
12.2. Protokoloaren aplikazio esparrua.
Protokolo honetan jasota dauden neurriak SEINSAko langile guztiei aplikatuko zaizkie, haien lanbide taldea edo lan baldintzak edozein direlarik ere, hitzarmen bidez urrutiko lanaren prestazio partzial edo osoa ezarria duten langileak eta SEINSAren barruan zuzendaritza postuetan dauden langileak barne hartuz.
12.3. Protokoloaren helburua eta betetzea.
Protokolo honen helburua da langileek atseden denbora, baimenak eta oporrak modu eraginkorrean har ditzaten bermatzea, eta, ondorioz, beren bizitza pertsonala eta familiakoa zaindu dezaten bermatzea, ezarrita duten lanaldia edozein delarik ere, edo kontuan hartu gabe urrutiko lanaren prestazio partzial edo osoa duten. Deskonexio digitalerako eskubideak jarduera profesionala eta bizitza pertsonala uztartzea bultzatuko du, lan harremanaren beharrak, izaera eta xedea kaltetu gabe.
Protokoloa nahitaez betetzekoa da erakundeko pertsona guztien kasuan, eta langile guztien ardura da gauzatu ahal izatea.
12.4. Deskonexio digitalerako eskubidea.
Bizitza profesionala eta pertsonala behar bezala uztartzeko, SEINSAk aitortzen du langileek gailu digitalei kasurik ez egiteko eta lanalditik kanpoko komunikazioei ez erantzuteko eskubidea dutela, dela telefonoz, posta elektronikoz, berehalako mezularitzako aplikazioen bidez, dela atsedenerako eskubidea eteten duen beste edozein tresna digitalen bidez, baita lanorduetatik kanpo gai profesionalei ez erantzuteko ere, salbuespenezko kasuetan izan ezik. Kasu horietan, lehentasunez, telefono bidezko deia erabiliko da, posta elektronikoa edo komunikatzeko beste modu batzuk baino lehen.
12.5. Neurriak.
SEINSAk honako neurri hauek hartuko ditu deskonexio digitalerako eskubidea duten langile guztientzako:
12.5.1. artikulua. Ezartzen da langilearen eguneko eta asteko atseden denborak, baimenak edo opor egunak errespetatuko direla.
Hala, langileek eskubidea dute beren lanorduetatik kanpo edozein bide erabiliz egindako edozein komunikaziori ez erantzuteko, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeretan izan ezik.
Lan bileretarako deialdiak eta bertaratzeak, izan aurrez aurrekoak edo izan telematikoak, lanaldiaren edo ohiko ordutegiaren mugen barruan eginen dira, eta ez dira lanaldiaren edo ohiko ordutegiaren hondarretik haratago luzatzen ahalko, atsedenaldiak, asteburuak eta/edo oporrak errespetatuz.
12.5.2. artikulua. Ahal den heinean, lanaldia bukatu ondoren komunikazio profesionalak bidaltzea saihestuko da, baita telefono bidezko deiak egitea ere enpresan ezarritako lan ordutegitik kanpo, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeretan izan ezik.
12.5.3. artikulua. Lan denbora hobeki kudeatzeko, bilerak, prestakuntza jardunaldiak eta abar behar adinako aurrerapenez deituko dira, eta gutxi gorabeherako iraupena adieraziko da, langileek laneguna planifikatu ahal izan dezaten.
12.5.4. artikulua. SEINSAko langileak ez dira zigortzen ahalko ez direlako egon konektatuta eta betebeharrekiko adi oporraldietan, baimenetan, asteburuetan, lanaldien arteko atsedenaldietan eta abarretan, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeretan izan ezik.
Ildo horretan, langileek mezu bat utzi beharko dute posta elektronikoan, eta bertan adieraziko dute ez daudela lantokian, zein egunetan egonen diren lantokitik kanpo, baita aldi horretan harremanetan jartzen ahalko duten langilearen harremanetarako datuak ere.
Adibidea:
Egun on,
uuuu/hh/ee eta uuuu/hh/ee bitartean ez naiz egonen. Jorratzeko gairik izanez gero, honako lankide honekin harremanetan jar zaitezkete (lankidearen izena). Eskerrik asko,
Izan ongi.
Sinadura
12.5.5. artikulua. Beren ardurapean pertsona talde bat duten lanpostuetan (erdi mailako kargudunak edo zuzendaritza postuak) dauden langileek bereziki bete beharko dituzte deskonexio digitaleko politikak.
12.5.6. artikulua. Hierarkian gorago dauden pertsonek ez dute erantzunik eskatuko beren ardurapeko langileengandik lanorduetatik kanpo bidaltzen zaizkien jakinarazpenetan, ezinbesteko kasuetan edo salbuespenezko egoeretan izan ezik.
13. artikulua. Telelana/urrutiko lana.
13.1. Borondatezkotasuna eta idatziz adostea: urrutiko lana borondatezkoa izanen da beti, eta langilearen eta arduradunaren arteko idatzizko adostasuna beharko da.
13.2. Lan eskubide baliokideak: modalitate horretan lan egiteak aurrez aurreko zerbitzuak ematen dituztenen eskubide berberak sortuko ditu ordainsariari, mailaz igotzeari eta prestakuntzari dagokienez.
13.3. Lanaldia erregistratzea eta jarduera kontrolatzea: ordutegia erregistratzeko sistema egokiak ezarriko dira, itundutako lanaldia eta atsedenaldiak errespetatuko dituztenak, intimitatea urratu gabe.
13.4. Deskonexio digitalerako eskubidea: deskonexio digitalerako eskubidea aitortzen da lan orduetatik kanpo; hala, lanalditik kanpoko komunikazioak eta eskakizunak ez erantzuteko eskubidea izanen dute langileek.
13.5. Berdintasuna eta diskriminaziorik eza: tratu eta aukera berdintasuna bermatuko dira, eta zerbitzuak emateko modalitateagatiko diskriminazio oro saihestuko da. Beste gai batzuei dagokienez, hitzarmen hau indarrean dagoen legeriaren, uztailaren 9ko 10/2021 Legearen edo ezar daitekeen antzeko arauaren arabera arautuko da.
14. artikulua. Lanbide taldeak.
14.1. 3. lanbide taldea.
14.1.1. artikulua. Irizpide orokorrak:
Jarraibide zehatzekin egiten badira ere, ezagutza profesionalak eta trebezia praktiko egokiak eskatzen dituzten lanak, sistematikoki zuzenean gainbegiratzen direnez erantzukizun mugatua dutenak, eta informazio sistemen elementu periferikoak erabiliz egin daitezkeenak, baldin eta langileak halakoak erabiltzeko prestakuntza jaso badu.
14.1.2. artikulua. Prestakuntza:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza lehenetsiko da, esperientzia profesionalarekin edo Erdi Mailako Heziketa Ziklo batekin osatua, edo maila bereko profesionaltasun egiaztagiriarekin.
14.1.3. artikulua. Lanpostuaren ezaugarriak:
–Autonomia/ekimena: txikia.
–Konplexutasuna: txikia.
–Erantzukizuna: txikia.
–Agintea: ez.
14.1.4. artikulua. Lanpostuen zerrenda:
–Biltegiko langilea/apal-betetzailea.
–Produkzioko langilea (Egues).
–Solteetako langilea.
–Ebaketa langilea - 6. zelula.
14.2. 4. lanbide taldea.
14.2.1. artikulua. Irizpide orokorrak:
Autonomoki egiteko lanak, lana gauzatzeko ardura duten langileengandik ekimena eta arrazoibidea behar ohi dutenak, barnean dela horien ardura, gainbegiratua izanik ere. Beste langile batzuen laguntza izaten ahal dute eta, lanpostuaren zereginetarako beharrezkoa denean, baliteke atzerriko hizkuntzak erabili behar izatea, oinarrizko maila batean.
14.2.2. artikulua. Prestakuntza:
Batxilergoa edo Erdi Mailako Prestakuntza Zikloa lehenesten dira, esperientzia profesionalarekin osatua, edo maila bereko profesionaltasun egiaztagiria.
14.2.3. artikulua. Lanpostuaren ezaugarriak:
–Autonomia/ekimena: txikia-ertaina.
–Konplexutasuna: ertaina.
–Erantzukizuna: txikia.
–Agintea: posible da.
14.2.4. artikulua. Lanpostuen zerrenda:
–Biltegiko langilea.
–Produkzioko planifikatzailea (Egues), produkzio txandako laguntzailea (Eugi), zelula langilea.
–Zelula langilea, aldaketekin.
–Ebaketa langilea - 4. zelula (aldaketak hitzarmen hau 2026ko uztailean sinatzen denetik izanen ditu ondorioak).
14.3. 5. lanbide taldea.
14.3.1.1. artikulua. Irizpide orokorrak:
Talde honek barnean hartzen du zenbait zeregin homogeneo integratu, koordinatu eta gainbegiratzea, laguntzaileen talde baten lana zuzentzeko ardurarekin.
Halaber, lan hauen artean daude jarduera intelektualari eta jendearekiko harremanari dagokienez erdi mailako edukia dutenak, lana antolatu behar izanik gabe.
14.3.1.2. artikulua. Prestakuntza:
Batxilergoko ezagutzen baliokidea, esperientzia profesionalarekin osatua, edo bere funtzioaren espezifikoa den Erdi Mailako Prestakuntza Zikloa lehenesten dira, edo maila bereko profesionaltasun egiaztagiria.
14.3.1.3. artikulua. Ezaugarriak:
–Autonomia/ekimena: ertaina.
–Konplexutasuna: ertaina-handia.
–Erantzukizuna: ertaina-handia.
–Agintea: posible da.
14.3.1.4. artikulua. Lanpostuen zerrenda:
–Administrazioko teknikaria.
–Giza baliabideen teknikaria.
–Kalitate eta laborategiko teknikaria.
–Bezeroei laguntzeko teknikaria.
–Merkataritzako teknikaria.
–Merkataritza administrazioko teknikaria.
–Mantentze-lanetako teknikaria.
–Produkzioko txandako liderra (Egues).
–Produkzioko txandako liderra (Eugi).
–Hornikuntzako teknikaria.
–Berrikuntzako teknikaria.
–Produktuen garapeneko teknikaria.
14.4. 6. lanbide taldea.
14.4.1. artikulua. Irizpide orokorrak:
Zeregin heterogeneoak integratzeko, koordinatzeko eta gainbegiratzeko lanak, lankide talde baten lana antolatzeko ardurarekin. Beste zeregin konplexu baina homogeneo batzuk ere bete beharko dituzte, aginte arloko erantzukizunik eskatzen ez badute ere, adimen jarduera handia eskatzen dutenak; halaber, programak ezarri edo garatu edo teknikak aplikatu beharko dituzte, agindu orokorrei jarraituz.
14.4.2. artikulua. Prestakuntza:
Unibertsitateko tituluaren pareko ezagutzak, erdi mailakoak (diplomadunak edo ingeniari teknikoak), izatea lehenesten da, praktikaldi batekin edo esperientzia profesionalarekin osatuta.
14.4.3. artikulua. Ezaugarriak:
–Autonomia/ekimena: handia.
Konplexutasuna: handia-oso handia.
–Erantzukizuna: ertaina-handia.
–Agintea: posible da/normalean bai.
14.4.4. artikulua. Lanpostuen zerrenda:
–Industrializazio teknikaria.
–Erosketetako teknikaria.
14.5. 7. lanbide taldea.
14.5.1. artikulua. Irizpide orokorrak:
Talde honek barne hartzen ditu helburu zehatzak dituzten jarduera konplexuak, eta autonomiari eta erantzukizunari dagokienez, eskakizun maila handia dutenak. Langileek, oro har, jarduera tekniko edo profesional espezializatua dakarten zenbait funtzio zuzentzen dituzte.
14.5.2. artikulua. Prestakuntza:
Goi mailako unibertsitateko tituluaren parekoa (lizentziatua edo ingeniaria) lehenesten da, esperientzia profesional luzearekin osatua.
14.5.3. artikulua. Ezaugarriak:
–Autonomia/ekimena: oso handia.
–Konplexutasuna: oso handia.
–Erantzukizuna: oso handia.
–Agintea: normalean bai.
14.5.4. artikulua. Lanpostuen zerrenda:
–Produktuaren kalitatearen arduraduna.
–Kudeaketa sistemen arduraduna.
–Merkataritzako arduraduna.
–Logistika arduraduna.
–Mantentze-lanen arduraduna.
–Produkzio instalazioaren arduraduna (Egues).
–Eskaerak planifikatzeko arduraduna.
–Produkzio instalazioaren arduraduna (Eugi).
–Fabrikazioko arduradun teknikoa.
–Erosketen arduraduna.
–Produktuaren garapenaren arduraduna.
–Industrializazioaren arduraduna.
–Berrikuntzako arduraduna.
–Administrazio eta finantzetako arduraduna.
-Giza baliabideetako arduraduna.
15. artikulua. Soldata igoera.
- 2025: %3,5eko igoera, hitzarmen honetan araututako kontzeptu guztien gainean.
- 2026: %3,5eko igoera, hitzarmen honetan araututako kontzeptu guztien gainean.
- 2027: %3,5eko igoera, hitzarmen honetan araututako kontzeptu guztien gainean.
Hala ere, igoera-ehuneko hori ezin da metatu igoera artikulu espezifiko batean itundu zaien kontzeptuei begira (txandakotasuna –18. art.– eta kilometrajea –21. art.–).
Plus pertsonalak ez dira ez konpentsatzen, ez xurgatzen, ez aldatzen ahalko, Langileen Estatutuaren 41. artikulua aplikatuz.
2024-2026 aldirako Nafarroako KPI metatuak 2025-2027 aldirako soldata igoera gainditzen badu, 2027ko soldata igoera dagokion aldeari egokituko zaio.
16. artikulua. Soldaten taulak.
2025., 2026. eta 2027. urteetarako soldaten taulak honako hauek dira. 15 ordainsari hartzen dituzte barne.
(Ikus soldaten taulak I. eranskinean; hala badagokio, 2027ko taula Nafarroako KPIaren bilakaera kontuan hartuta aldatu beharko da, 15. artikuluan ezarritakoari jarraikiz).
16.1. artikulua. Urteko soldatak 15 ordainsari izanen ditu.
16.2. artikulua. Aparteko ordainsariak ordaintzeko aldia:
–Martxoko aparteko ordainsaria: aurreko urteko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean sortuko da.
–Udako aparteko ordainsaria: aurreko urteko uztailaren 1a eta indarreko urteko ekainaren 30a bitartean sortuko da.
–Eguberrietako aparteko ordainsaria: indarreko urteko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean sortuko da.
17. artikulua. Aparteko orduak.
Borondatezkoak izanen dira egiturazkoetan eta derrigorrezkoak, ezinbestean. Hilero, txosten nominal eta zehatza aurkeztuko zaio Batzordeari, idatziz, egindako aparteko orduen kopurua adierazita, eta arrazoiak eta atalen araberako banaketa zehaztuta. Datuak enpresaren eta langileen legezko ordezkarien artean aztertu beharko dira, irizpidetzat hartuta ohiz egiten diren aparteko orduak ordezkatzea, indarreko kontratazio modalitate berriak egin daitezen aparteko orduen ordez.
Langileak berak aukeratuko du zer ordain mota jasoko duen aparteko orduengatik. Horien ordainetan denbora, dirua edo konpentsazio mistoa izaten ahal da.
17.1. Konpentsazioa.
–Astelehenetik ostiralera arte: 1,5 x 1 h, denboran, dirutan edo konpentsazio misto gisa.
–Larunbatak: 2 x 1 h, denboran, dirutan edo konpentsazio misto gisa.
–Igande eta jaiegunetan: 3 x 1 h, denboran, dirutan edo konpentsazio misto gisa.
17.2. Ezinbesteko kasuetan, aparteko orduak aldez aurretik jakinaraziko zaizkio Batzordeari eta langileari idatziz emanen zaio berri, inguruabarrek horretarako bide ematen duten heinean. Denboratan edo aurreko hiru puntuetan bezala konpentsatuko dira, ordu horiek egiten diren asteko egunaren arabera, gehi ezinbestekotasun plus bat, jaiegun batekoa izanen dena metatutako zortzi orduko.
17.3. Egiturazko edo ezinbesteko aparteko orduak egiteko ohiko inguruabarrak.
–Atseden gisa konpentsatzea: gehienez ere, 6 egun urteko eta pertsonako.
–Egin diren eta atseden gisa konpentsatu diren orduak urte naturalaren barnean hartuko dira, salbu eta abenduan egindako orduak, horiek hartzeko aukera hurrengo urteko otsailaren 28ra arte zabaltzen baita. Ezin zaizkie oporrei metatu.
–Aparteko orduengatik sortutako egunak hartzeko, 7 egun lehenago eskatu behar dira, eta zuzeneko arduradunaren berariazko onespena beharko da, programatutako ekoizpena inolaz ere arriskuan jarri gabe.
18. artikulua. Txandakako lanaren plusa.
Egutegiaren arabera bi edo hiru txandakoak diren atal edo langileen kasuan, urte bakoitzari dagokion txandakako lanaren plusarekin konpentsatuko da:
- 2025: 1,61 euro laneguneko.
- 2026: 1,69 euro laneguneko.
- 2027: 1,69 euro laneguneko.
Gaueko txanda igandeko 22:00etan hasiko da. Ondorio ekonomikoetarako, ez da jaieguntzat hartuko.
19. artikulua. Antzinatasun plusa.
Antzinatasun plusa Industria Kimikoaren Hitzarmen Orokorrean xedatutakoaren arabera kalkulatzen da, eta hirurteko eta bosturtekoek bilakaera naturala izanen dute. Bi hirurteko eta bost bosturtekoko guztizko antzinatasuna aplikatuko da. Horretatik aurrera, ondorengo bosturtekoak betetzeak ez du sortuko igoera izateko eskubiderik.
–Hirurtekoak: 177,78 euro.
–Bosturtekoak: 355,56 euro.
Urtero, dagokion soldata igoera aplikatuko zaio antzinatasun plusari.
20. artikulua. Balioaniztasuna.
Arrazoi teknikoak edo antolakuntzakoak direla-eta, produkzioko langileek goragoko lanbide talde bateko zereginak edo lanpostuak betetzean datza. Mugikortasun hori ez da finkatuko, baldin eta ez bada zortzi hilabetetik gorakoa urtebetean, hamar hilabetetik gorakoa bi urtean, edo hamalau hilabetetik gorakoa hiru urtean. Mugigarritasunaren arrazoia eritasuna, lan istripua, lizentziak, eszedentzia berezia edo antzeko bestelako arrazoiren bat bada, mugikortasun hori luzatzen ahalko da, finkatzeko eskubiderik gabe, hura eragin duen egoerak irauten duen artean.
Mugigarritasun horrek irauten duen bitartean, langileak eginkizunak betetzen dituen lanbide taldearen soldata jasoko du, eta balioaniztasuna eginkizun horietan emandako lan denboraren arabera sortu eta ordainduko da. Lanbide talde berean zeregin bat baino gehiago egiteak edo erabiltzen ez diren ezagutzak edo gaitasunak izateak ez du balioaniztasunik sortuko.
Balioaniztasun plusa jasotzen duten langileek osagarri pertsonal gisa finkatuko dute zenbateko hori, eta ez da konpentsatzen ahalko, ezta xurgatzen ahalko ere.
21. artikulua. Dietak/kilometrajea.
Enpresak langileen dieten kostu guztiak hartuko ditu bere gain, desplazamendurik edo bidaiarik egin behar izanez gero. Langileak bere autoa erabili beharko balu enpresaren bereaz bestelako beste lantoki batzuetara edo beste norabait joateko, kilometroaren balioa honela ordainduko zaio:
- 2025: 0,481 euro kilometroko.
- 2026: 0,495 euro kilometroko.
- 2027: 0,495 euro kilometroko.
Langile bakoitzak argi izanen du zehaztuta zer lantokitakoa den eta hori soldata agirian islatuta egonen da.
22. artikulua. Iraileko paga.
Lehengo 21. artikulua ("ordainsari aldakorra") kentzea erabaki da, eta horren ordez ordainsari finko bat ezartzea 2026tik aurrera:
- 2026: 525 euro.
- 2027: 575 euro.
Ordainsari hori uneko urteko urriaren 1etik hurrengo urteko irailaren 30era bitartean sortuko da.
23. artikulua. Borondatezko eszedentzia.
Enpresan urtebete daramaten langileek borondatezko eszedentzia eska dezakete, gutxienez hilabeterako eta gehienez bost urterako. Lehenengo urtean, langileak lanpostua gordetzeko eskubidea izanen du.
Enpresak hilabeteko epean ebatziko ditu eszedentzia eskaerak.
Eszedentzia bukatu baino lehen, 15 eguneko gutxieneko aurrerapenarekin, itzultzea eskatzen ez duen langileari behin betiko baja emanen zaio enpresan. Borondatezko beste eszedentzia bat hartu ahal izateko, langileari ez zaio eskatuko enpresan zerbitzu eraginkorra emateko aldi minimorik.
24. artikulua. Erretiroa.
Enpresak erretiro partzialari buruzko eskaera guztiak bete beharko ditu. Era berean, langilea ahalik eta kondiziorik onenetan joan ahal izateko, errelebista bat kontratatuko da lanaldi osoko kontratu mugagabearekin. Errelebo kontratu hori egungo langileriaren artean antzinatasun handiena duen langile batekin egin beharko da.
Erretiro partziala hartzen duen langileak legeak onesten duen gehieneko ehunekoan hartuko du erretiroa.
25. artikulua. Prestakuntza.
Langileriako langile bakoitzak, gutxienez, prestakuntza ikastaro bat jasotzeko aukera izanen du urtean. Ikastaroak langilearen eta lan egiten duen arloko arduradunaren artean adostuko dira.
26. artikulua. Batzarrak egiteko orduak.
Batzordeak, gehienez ere, batzarrak egiteko, 12 ordu dei ditzake lan ordutegian, enpresari zuzendutako idatzizko oharrarekin, 72 ordu lehenago.
Hitzarmenaren negoziazioa hasi aurreko urtean erabili ez diren batzar orduak hitzarmenaren negoziazioko lehen 6 hilabeteetan erabiltzen ahalko dira.
27. artikulua. Batzorde paritarioa.
Negoziazio alderdiek batzorde paritarioa eratu eta osatzen dute hitzarmena interpretatzeko eta aplikatzeko, eta haren jarraipena egiteko, baita legeak esleitzen dizkion eginkizunak gauzatzeko ere.
Batzorde paritarioan, bai sindikatuen ordezkaritzak bai enpresaren ordezkaritzak, aholkularien laguntza izan dezakete. Aholkulari horiek hitza izanen dute baina botorik ez.
Batzorde paritarioa biltzeko deialdia egiten denetik 5 egun balioduneko epean elkartuko da.
Batzorde paritarioak, gehienez ere, 15 egun naturaleko epean hartu beharko du erabakia lehen bileratik, bere mende jartzen diren kontuei buruz. Epe horretan erabakirik hartzen ez badu, ulertuko da tramitea bete dela.
Batzorde paritarioaren akordioek balioa izateko, ordezkaritza bakoitzaren botoen %51ren babesa izan beharko dute.
Batzorde paritarioak, desadostasunak konpontzeko, gatazkak ebazteko judizioz kanpoko prozeduretara jo dezake, Langileen Estatutuaren 83. artikuluan aurreikusitako estatu edo autonomia mailako lanbide arteko akordioen bidez ezarriak. Nolanahi ere, arbitrajea nahitaez baztertu beharko da.
28. artikulua. Pentsio plana.
Partaide izaera eta alta. Lanean ari diren langile guztiak izanen dira Planaren partaide, dedikazio osokoak nahiz partzialekoak, enpresan gutxienez bi urteko antzinatasuna dutenak.
Antzinatasun baldintza hori betetzen duten enpresako langile guztiak Planari atxikitzat joko dira Plana formalizatzen den egunetik, edo, ondoren, enpresan sartzen direnetik.
Planerako derrigorrezko ekarpenak. Plan hau finantzatzeko, derrigorrezko ekarpenen honako sistema hau ezartzen da, sustatzailearen kargura soilik:
- 2025: 1.000 euro (aurreko hitzarmenari jarraiki ordainduta).
- 2026: 25 euroko ekarpena partaide bakoitzeko.
- 2027: 25 euroko ekarpena partaide bakoitzeko.
29. artikulua. Laneko arropa.
Urteko lehen hiruhilekoan, derrigorrez emanen zaio, urtero eta dohainik, bere lanarengatik behar duten langileei, honako arropa sorta hau:
Segurtasun zapaten pare bat + 2 galtza pare + 2 polo + kirol jertsea + txalekoa edo jantzi polarra + kotoizko 2 elastiko.
Laneko arropa banatzeko, lanpostuaren premiak eta langilearen premiak hartuko dira kontuan, eta bi konfigurazioren artean aukeratzen ahalko da, lanpostuaren eta pertsonaren premien arabera.
30. artikulua. Lan-osasuna.
–SEINSAk langile guztien eskura jartzen ditu fisioterapia saioak, dohainik eta lanaldiaren barruan.
Saioa errepikatzen ahal da, baldin eta beste langile batzuei masajeak jasotzeko aukera kentzen ez bazaie. Hiruhilekoan behin, langile bakoitzak saio bat jasotzeko aukera izanen du.
–SEINSAko langileek gehienez hiru kafe hartzen ahalko dituzte doan eguneko eta pertsonako, eta ez dira metatzen ahalko.
31. artikulua. Gaueko lanaren plusa.
Egutegiaren arabera 22:00etatik 06:00etara lan egiten duten arlo edo langileen kasuan, gaueko lanaren plusa konpentsatuko da, honela:
- 2025: 24 euro gaueko (lanaldi osoa).
- 2026: 24 euro gaueko (lanaldi osoa).
- 2027: 24 euro gaueko (lanaldi osoa).
Hitzarmenaren indarraldian, eta bestela arautzen ez den bitartean, 55 urtetik gorako langileek, borondatez hala eskatzen dutenek idatziz, gaueko txanda ez egiteko eskubidea izanen dute. Horrek antolakuntza arazoak eragiten dituen kasuetan, Enpresa batzordearekin hausnartuko da, arazoa ebazteko.
32. artikulua. Kontratazioa.
32.1. Aldi baterako kontratazioa. Langileen Estatutuaren 15.2. eta 15.3. artikuluetan xedatutakoarekin eta industria kimikoen estatuko hitzarmen kolektiboan araututakoarekin bat jardunen da.
32.2.
a. Kontratazioen %50 emakume langabeekin eginen da, betiere, posible baldin bada enpresak emakumezko hautagaiak hartzea eta eskainitako lanpostuaren profilera egokitzen badira.
b. Enpresak zuzenean lan kontratu bat egitea egoera hauetan dauden langileak ordezkatzeko: eszedentziak, soldatarik gabeko lizentziak, oporrak, amatasun edo aitatasun bajak, haurdunaldiko arriskua eta edoskitze naturaleko arriskua, baita bi hilabetetik gorako aldi baterako ezintasunagatiko bajak ere.
c. Udatik kanpo, gehienez ere, aldi baterako kontratazioaren %10, ABLEetako langileak barne. Muga horiek gainditutakoan, aldi baterako langileak finko izatera igaroko dira, antzinatasun ordenan.
33. artikulua. Gizarte Segurantza eta laneko istripuen mutua.
Kontingentzia arruntek (gaixotasun arrunta eta lanetik kanpoko istripua) eragindako aldi baterako ezintasunei dagokien prestazio ekonomikoaren estaldura Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak kudeatuko du, baita kontingentzia horiek eragindako alta eta bajen segimendua eta osasun kontrola ere.
Bai enpresaren zuzendaritzak, bai enpresa batzordeak konpromisoa hartzen dute bilera izanen dutela urte bakoitzeko abuztuaren erdialdean, segimendua egiteko eta erakundeak (GSIN) egindako kudeaketa baloratzeko.
34. artikulua. Gaixotasun edo istripuagatiko bajak.
–Laneko istripu edo gaixotasun profesionalen kasuan, aldi baterako ezintasunak dirauen bitartean, enpresak soldata kontzeptu finkoen %100 ordainduko du.
–Gaixotasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun kasuetan, enpresak gizarte segurantzaren prestazioak osatuko ditu, lehen egunetik hasita, honela:
- Urteko lehen baja medikoan, lehen hamar egunetan, soldata kontzeptu finkoen %100 ordainduko da. 11. eguna eta 30. eguna bitartean, biak barne, ez da egonen enpresaren kargurako inolako osagarririk; eta 31. egunetik aurrera, soldata kontzeptu finkoen %100 ordainduko da, aldi baterako ezintasuna bukatu arte; eta, nolanahi ere, ezintasun iraunkorraren aitorpena hasi aurreko egunera arte.
- Urteko bigarren baja medikotik aurrera, lehen hamar egunetan ez da egonen enpresaren kargurako inolako osagarririk. 11. egunetik aurrera, soldata kontzeptu finkoen %100 osatuko dira, aldi baterako ezintasuna bukatu arte; eta, nolanahi ere, ezintasun iraunkorraren aitorpena hasi aurreko egunera arte.
- Langilearen ospitaleratzea beharrezko egiten duten baja medikoetan, soldata kontzeptu finkoen %100era arteko aldea osatuko da, ospitaleratzea hasten den egunetik hasita eta aldi baterako ezintasunak irauten duen bitartean.
Aipatutako enpresaren kargurako prestazio osagarriak ordainduko dira aldi baterako ezintasun egoera mantentzen den bitartean eta langileak enpresarekiko lan harremanari eusten dion bitartean, eta aldi berean iraungiko da prestazio osagarri horiek jasotzeko eskubidea, baldin eta lan harremana iraungitzen bada iraupen mugatuko kontratuetan kontratua burutzeagatik, eta enpresara itzultzeko ezintasun iraunkorra onartzeagatik, kontratu mugagabeetan.
Langileen osasunaren aurkako arriskuen prebentzioa hobetzeko eta aldi baterako ezintasunek eragindako absentismoa kontrolatzeko, bai zuzendaritzak eta bai Batzordeak urte bakoitzaren hondarrean biltzeko konpromisoa hartzen dute, absentismo ehunekoak berrikusi eta baloratzeko, baita horien kausen jatorria aztertu eta neurri zuzentzaileak proposatzeko ere. Hori guztia, Segurtasun eta Osasun Batzordeari dagozkion eskumenei kalterik eragin gabe.
35. artikulua. Lizentziak.
35.1. artikulua. Senar-emazteak eta izatezko bikoteak:
15 egun naturaleko lizentzia ordaindua, gertaera eragilearen ondorengo lehen lanegunetik hasita, langilearen ezkontzagatik edo izatezko bikotearen erregistroan inskribatzeagatik.
Dagokion frogagiri ofiziala entregatu beharko da.
35.2. artikulua. Edoskitzea:
17 lanegunetan metatzeko eskubidea izanen da. Ume baten baino gehiagoren jaiotze, adopzio edo adopzio zein harrera aurreko zaintza kasuetan, lizentziaren denbora modu proportzionalean handituko da.
35.3. artikulua. Ospitaleratzea, istripua edo eritasun larria:
Ezkontideak, izatezko bikotekideak, odol edo ezkontza bidezko bigarren mailara arteko ahaideek (izatezko bikotekidearen odol bidezko ahaideak barne) edo langilearekin etxe berean bizi den eta haren zaintza behar duen beste edozein pertsonak istripu edo eritasun larria baldin badu, ospitaleratu behar badu edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoa egiten badiote, bost lanegun. Hori guztia indarrean dagoen legezko araudian xedatutakoari jarraiki.
Ospitaleratze baimenei buruzko oharra: baimen ordaindua mailakatuta hartzen den kasuetan, egiaztagiria azken baimen eguna eman zen datarekin entregatu beharko da.
Etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikorako baimenei buruzko oharra: langileak etxean atseden hartzea beharrezkoa dela egiaztatzen duen ziurtagiri medikoa entregatu behar du. Baimena gertaera eragilearen ondorengo lehen lanegunetik aitzin hartu beharko da.
Baimena luzatu eginen da, honako irizpide hau kontuan hartuta:
a. 100 eta 200 km bitarteko desplazamendua, ibilbide bakoitzeko: 1 egun gehiago.
b. 200 km-tik gorako desplazamendua, ibilbide bakoitzeko: 2 egun gehiago.
35.4. artikulua. Ezinbesteko kasuetarako baimena:
Ordaindutako 32 orduko urteko baimena odol edo ezkontza ahaidetasun bidezko bigarren mailarainoko senideei edo bizikideei laguntzeko, gaixotasun edo istripu egoerekin lotutako ezinbesteko kausengatik langileak berehala bertaratu behar badu. Honako hauek jotzen dira kasu justifikatutzat, besteak beste:
–Norbaiti larrialdietara laguntzea.
–Haur eskoletatik, ikastetxeetatik, institutuetatik eta bestelako prestakuntza zentroetatik egindako deiak.
–Adinekoen zentroetatik, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako zentroetatik edo tutoretzapeko etxebizitzetatik egindako deiak.
–Gaixotasun edo istripu baten ondorioz langileak ezin badu bere lanpostura joan lan txanda hasi aurretik, odol edo ezkontza ahaidetasun bidezko bigarren mailarainoko senideak edo etxe berean bizi direnak zaindu behar dituelako.
Lizentzia hori aitortzeko, deskribatutako egoerak egiaztatu beharko dira, kasuan kasu dagokion egiaztagiria entregatzearen bidez: larrialdietara joan izanaren egiaztagiria; haur eskolaren edo dagokion ikasketa eta prestakuntza zentroaren egiaztagiria; dagokion zaintza zentroaren egiaztagiria.
Arestian zehaztutako zerrendan jaso ez diren bestelako kasuei dagokienez, enpresaren edota ebazpen judizialen edo arau aldaketen kontura geratuko da ezinbesteak eraginiko kasua ote den baloratzea.
Baimena hartzen hasi eta hilabeteko epean frogagiririk aurkezten ez bada, langileari aukera emanen zaio hurrengo nominatik deskontatzeko edo berreskuratzeko. Langileak idatziz erantzun beharko du bost egun balioduneko epean, giza baliabideen jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera.
35.5. artikulua. Heriotza:
Bigarren mailara arteko ahaideen heriotzarengatik, 3 lanegun, gertaera eragilearen ondoren.
Egiaztagiri gisa, derrigorrezkoa izanen da aurkeztea eskela/heriotza ziurtagiria, edo heriotzaren data eta ahaidetasuna ziurtatzen dituen beste agiriren bat.
Baimena luzatu eginen da, honako irizpide hau kontuan hartuta:
- 100 eta 200 km bitarteko desplazamendua, ibilbide bakoitzeko: 1 egun gehiago.
- 200 km-tik gorako desplazamendua, ibilbide bakoitzeko: 2 egun gehiago.
35.6. artikulua. Ateraldiak medikuarengana:
Norbera joatea eta beste norbait medikuarengana laguntzea. Lehen mailako ahaideei laguntzea. Behar den denbora, baldin eta lan ordutegiarekin bat badator, eta desplazamendurako denbora hauek kontuan hartuz:
–Eugi: 90 minutu.
–Egues: 60 minutu.
Derrigorrezkoa izanen da zentroaren ziurtagiri mediko bat aurkeztea, sarrera eta irteera ordua adieraziko dituena.
35.7. artikulua. Agiri ofizialak berritzea eta eskuratzea:
Agiri ofizialak, hala nola NANa, pasaportea eta abar, berritzeari/eskuratzeari loturiko kudeaketak egitera irteteko aukera, behar den denbora erabiliz, baldin eta lan ordutegiarekin bat badator.
Erakunde publikoaren ziurtagiria entregatu beharko da, sarrera eta irteera ordutegiarekin.
35.8. artikulua. Erakunde publikoak (notarioak, ogasuna, banku erakundeak eta abar).
Ezinbesteko denbora, baldin eta lan ordutegiarekin bat badator.
Erakunde publikoaren egiaztagiria entregatu beharko da, sarrera eta irteera ordutegiarekin.
35.9. artikulua. Eskolako bilerak:
Ezinbesteko denbora, baldin eta lan ordutegiarekin bat badator. Eskolaren egiaztagiria entregatu beharko da, haurraren sarrera eta irteera ordutegiarekin.
35.10. artikulua. Beste batzuk:
Gaixotasunagatik lanera ez agertzeko aukera, baja medikorik eskatu gabe. Baimenak lehen lanegunean hasiko dira, eta ospitaleratzearen kasuan, ospitaleratzeak dirauen bitartean hartzen ahalko dira.
Lanera ez agertzearen egun berean aurkeztu beharko da egiaztagiri medikoa, ahal dela, eta frogatu beharko da, gutxienez, lantokiarekin komunikatzen saiatu dela.
Oharra lizentzia guztiei buruz: behar bezala ziurtatzen ez den absentzia orotan, soldatatik egunak kenduko dira, justifikatu gabeko absentismo kontzeptuan. Soldatatik egunak kendu aurretik, zuzendaritza eta batzordea bildu eginen dira, beherapen hori egin ala ez aztertzeko.
LANGILEA-EZKONTIDEA | ||||
1. GRADUA | AITAGINARREBA | AMA | SEMEA | ERRAINA |
AMAGINARREBA | AITA | ALABA | SUHIA | |
2. GRADUA | AITONA | ARREBA | BILOBA | KOINATA |
AMONA | ANAIA | BILOBA | KOINATUA | |
3. GRADUA | BIRRAITONA | IZEBA | BIRBILOBA | ILOBA |
BIRRAMONA | OSABA | BIRBILOBA | ILOBA | |
4. GRADUA | LEHENGUSUAK | IZEBA ZAHARRA | ||
LEHENGUSINAK | OSABA ZAHARRA | |||
36. artikulua. Zeharkako langileen bidaiak.
Asteburuan edo jaiegunetan bidaiak egin behar dituzten zeharkako langileek konpentsazioa jasotzeko eskubidea izanen dute, baldintza hauen arabera:
–Asteburuko bidaia: egun bat egun bakoitzeko (atseden egun bat bidaia egun bakoitzeko).
–Bidaia jaiegunetan: bi egun egun bakoitzeko (bi atseden egun bidaiako jaiegun bakoitzeko).
Langileak erabakiko du sortutako egunak noiz hartu, sortzen diren urte naturalean.
37. artikulua. Azken xedapena.
Hitzarmen honetan aurreikusten ez den orori dagokionez, honako hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: Industria Kimikoaren Estatuko hitzarmena; urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuena; eta aplikatzekoa den gainerako araudia.
I. ERANSKINA.–SOLDATA TAULAK
2025. urteko soldata taulak.
LANPOSTUA | LT | OINARRIZKO SOLDATA (2025) | URTEKO SOLDATA, |
Biltegiko langilea - apal-betetzailea | 3 | 1.731,31 | 25.969,60 |
Ebaketa langilea - 3. zelula | 3 | 1.731,31 | 25.969,60 |
Produkzioko langilea (Egues) | 3 | 1.731,31 | 25.969,60 |
Solteetako langilea | 3 | 1.731,31 | 25.969,60 |
Biltegiko langilea | 4 | 1.849,59 | 27.743,80 |
Produkzioko planifikatzailea (Egues) | 4 | 1.849,59 | 27.743,80 |
Produkzioko txandako laguntzailea (Eugi) | 4 | 1.938,88 | 27.743,80 |
Zelula langilea | 4 | 1.938,88 | 27.743,80 |
Zelula langilea, aldaketekin | 4 | 1.938,88 | 27.743,80 |
Ebaketa langilea - 4. zelula | 4 | 1.938,88 | 27.743,80 |
Administrazioko teknikaria | 5 | 2.004,84 | 30.072,55 |
Giza baliabideetako teknikaria | 5 | 2.004,84 | 30.072,55 |
Kalitate eta laborategiko teknikaria | 5 | 2.004,84 | 30.072,55 |
Bezeroei laguntzeko teknikaria | 5 | 2.004,84 | 30.072,55 |
Merkataritza teknikaria | 5 | 2.004,84 | 30.072,55 |
Merkataritza administrazioko teknikaria | 5 | 2.004,84 | 30.072,55 |
Mantentze-lanetako teknikaria | 5 | 2.004,84 | 30.072,55 |
Produkzioko txandako liderra (Egues) | 5 | 2.324,49 | 34.867,29 |
Produkzioko txandako liderra (Eugi) | 5 | 2.324,49 | 34.867,29 |
Hornikuntzako teknikaria | 5 | 2.004,84 | 30.072,55 |
Berrikuntzako teknikaria | 5 | 2.004,84 | 30.072,55 |
Produktuen garapeneko teknikaria | 5 | 2.004,84 | 30.072,55 |
Industrializazio teknikaria | 6 | 2.324,49 | 34.867,29 |
Erosketetako teknikaria | 6 | 2.324,49 | 34.867,29 |
Produktuaren kalitatearen arduraduna | 7 | 2.857,51 | 42.862,66 |
Kudeaketa sistemen arduraduna | 7 | 2.857,51 | 42.862,66 |
Merkataritzako arduraduna | 7 | 2.857,51 | 42.862,66 |
Mantentze-lanen arduraduna | 7 | 2.857,51 | 42.862,66 |
Produkzio instalazioaren arduraduna (Egues) | 7 | 2.857,51 | 42.862,66 |
Eskaerak planifikatzeko arduraduna | 7 | 2.857,51 | 42.862,66 |
Produkzio instalazioaren arduraduna (Eugi) | 7 | 2.857,51 | 42.862,66 |
Fabrikazioko arduradun teknikoa | 7 | 2.857,51 | 42.862,66 |
Erosketen arduraduna | 7 | 2.857,51 | 42.862,66 |
Produktuaren garapenaren arduraduna | 7 | 2.857,51 | 42.862,66 |
Industrializazioaren arduraduna | 7 | 2.857,51 | 42.862,66 |
Berrikuntzako arduraduna | 7 | 2.857,51 | 42.862,66 |
Administrazio eta finantzetako arduraduna | 7 | 2.857,51 | 42.862,66 |
Giza baliabideetako arduraduna | 7 | 2.857,51 | 42.862,66 |
2026. urteko soldata taulak.
LANPOSTUA | LT | OINARRIZKO SOLDATA (2026) | URTEKO SOLDATA, |
Biltegiko langilea - apal-betetzailea | 3 | 1.791,90 | 26.878,53 |
Ebaketa langilea - 3. zelula | 3 | 1.791,90 | 26.878,53 |
Produkzioko langilea (Egues) | 3 | 1.791,90 | 26.878,53 |
Solteetako langilea | 3 | 1.791,90 | 26.878,53 |
Biltegiko langilea | 4 | 1.914,32 | 28.714,83 |
Produkzioko planifikatzailea (Egues) | 4 | 1.914,32 | 28.714,83 |
Produkzioko txandako laguntzailea (Eugi) | 4 | 2.006,74 | 28.714,83 |
Zelula langilea | 4 | 2.006,74 | 28.714,83 |
Zelula langilea, aldaketekin | 4 | 2.006,74 | 28.714,83 |
Ebaketa langilea - 4. zelula | 4 | 2.006,74 | 28.714,83 |
Administrazioko teknikaria | 5 | 2.075,01 | 31.125,09 |
Giza baliabideetako teknikaria | 5 | 2.075,01 | 31.125,09 |
Kalitate eta laborategiko teknikaria | 5 | 2.075,01 | 31.125,09 |
Bezeroei laguntzeko teknikaria | 5 | 2.075,01 | 31.125,09 |
Merkataritza teknikaria | 5 | 2.075,01 | 31.125,09 |
Merkataritza administrazioko teknikaria | 5 | 2.075,01 | 31.125,09 |
Mantentze-lanetako teknikaria | 5 | 2.075,01 | 31.125,09 |
Produkzioko txandako liderra (Egues) | 5 | 2.405,84 | 36.087,64 |
Produkzioko txandako liderra (Eugi) | 5 | 2.405,84 | 36.087,64 |
Hornikuntzako teknikaria | 5 | 2.075,01 | 31.125,09 |
Berrikuntzako teknikaria | 5 | 2.075,01 | 31.125,09 |
Produktuen garapeneko teknikaria | 5 | 2.075,01 | 31.125,09 |
Industrializazio teknikaria | 6 | 2.405,84 | 36.087,64 |
Erosketetako teknikaria | 6 | 2.405,84 | 36.087,64 |
Produktuaren kalitatearen arduraduna | 7 | 2.957,52 | 44.362,86 |
Kudeaketa sistemen arduraduna | 7 | 2.957,52 | 44.362,86 |
Merkataritzako arduraduna | 7 | 2.957,52 | 44.362,86 |
Mantentze-lanen arduraduna | 7 | 2.957,52 | 44.362,86 |
Produkzio instalazioaren arduraduna (Egues) | 7 | 2.957,52 | 44.362,86 |
Eskaerak planifikatzeko arduraduna | 7 | 2.957,52 | 44.362,86 |
Produkzio instalazioaren arduraduna (Eugi) | 7 | 2.957,52 | 44.362,86 |
Fabrikazioko arduradun teknikoa | 7 | 2.957,52 | 44.362,86 |
Erosketen arduraduna | 7 | 2.957,52 | 44.362,86 |
Produktuaren garapenaren arduraduna | 7 | 2.957,52 | 44.362,86 |
Industrializazioaren arduraduna | 7 | 2.957,52 | 44.362,86 |
Berrikuntzako arduraduna | 7 | 2.957,52 | 44.362,86 |
Administrazio eta finantzetako arduraduna | 7 | 2.957,52 | 44.362,86 |
Giza baliabideetako arduraduna | 7 | 2.957,52 | 44.362,86 |
2027. urteko soldata taulak.
LANPOSTUA | LT | OINARRIZKO SOLDATA (2027) | URTEKO SOLDATA, |
Biltegiko langilea - apal-betetzailea | 3 | 1.854,62 | 27.819,25 |
Ebaketa langilea - 3. zelula | 3 | 1.854,62 | 27.819,25 |
Produkzioko langilea (Egues) | 3 | 1.854,62 | 27.819,25 |
Solteetako langilea | 3 | 1.854,62 | 27.819,25 |
Biltegiko langilea | 4 | 1.981,32 | 29.719,82 |
Produkzioko planifikatzailea (Egues) | 4 | 1.981,32 | 29.719,82 |
Produkzioko txandako laguntzailea (Eugi) | 4 | 2.076,98 | 31.154,64 |
Zelula langilea | 4 | 2.076,98 | 31.154,64 |
Zelula langilea, aldaketekin | 4 | 2.076,98 | 31.154,64 |
Ebaketa langilea - 4. zelula | 4 | 2.076,98 | 31.154,64 |
Administrazioko teknikaria | 5 | 2.147,64 | 32.214,53 |
Giza baliabideetako teknikaria | 5 | 2.147,64 | 32.214,53 |
Kalitate eta laborategiko teknikaria | 5 | 2.147,64 | 32.214,53 |
Bezeroei laguntzeko teknikaria | 5 | 2.147,64 | 32.214,53 |
Merkataritza teknikaria | 5 | 2.147,64 | 32.214,53 |
Merkataritza administrazioko teknikaria | 5 | 2.147,64 | 32.214,53 |
Mantentze-lanetako teknikaria | 5 | 2.147,64 | 32.214,53 |
Produkzioko txandako liderra (Egues) | 5 | 2.490,94 | 37.364,01 |
Produkzioko txandako liderra (Eugi) | 5 | 2.490,94 | 37.364,01 |
Hornikuntzako teknikaria | 5 | 2.147,64 | 32.214,53 |
Berrikuntzako teknikaria | 5 | 2.147,64 | 32.214,53 |
Produktuen garapeneko teknikaria | 5 | 2.147,64 | 32.214,53 |
Industrializazio teknikaria | 6 | 2.490,94 | 37.364,01 |
Erosketetako teknikaria | 6 | 2.490,94 | 37.364,01 |
Produktuaren kalitatearen arduraduna | 7 | 3.061,03 | 45.915,50 |
Kudeaketa sistemen arduraduna | 7 | 3.061,03 | 45.915,50 |
Merkataritzako arduraduna | 7 | 3.061,03 | 45.915,50 |
Mantentze-lanen arduraduna | 7 | 3.061,03 | 45.915,50 |
Produkzio instalazioaren arduraduna (Egues) | 7 | 3.061,03 | 45.915,50 |
Eskaerak planifikatzeko arduraduna | 7 | 3.061,03 | 45.915,50 |
Produkzio instalazioaren arduraduna (Eugi) | 7 | 3.061,03 | 45.915,50 |
Fabrikazioko arduradun teknikoa | 7 | 3.061,03 | 45.915,50 |
Erosketen arduraduna | 7 | 3.061,03 | 45.915,50 |
Produktuaren garapenaren arduraduna | 7 | 3.061,03 | 45.915,50 |
Industrializazioaren arduraduna | 7 | 3.061,03 | 45.915,50 |
Berrikuntzako arduraduna | 7 | 3.061,03 | 45.915,50 |
Administrazio eta finantzetako arduraduna | 7 | 3.061,03 | 45.915,50 |
Giza baliabideetako arduraduna | 7 | 3.061,03 | 45.915,50 |
Iragarkiaren kodea: F2610847
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
