Iragarkia
172. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 1a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2552/2026 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien zortzi plaza oposizio bidez betetzeko.
Abenduaren 27ko 115/2024 Foru Dekretuaren bidez (2024ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2024ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2024ra luzatutako Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, industria ingeniarien plaza huts batzuk sartu ziren, A mailakoak.
Apirilaren 30eko 42/2025 Foru Dekretuaren bidez (2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 8koan), 2025eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Foru dekretu horretan, besteak beste, industria ingeniarien plaza huts batzuk sartu ziren, A mailakoak.
Abenduaren 18ko 146/2025 Foru Dekretuaren bidez (2025eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), 2025eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Foru dekretu hartan, besteak beste, industria ingeniarien plaza huts batzuk sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak.
Halaber, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 18an emandako 537/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 27an emandako 1388/2026 Ebazpenaren bidez, bukaera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien zortzi plaza betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdi bat onestea, bai eta haren oinarriak ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien zortzi plaza oposizio bidez eta sarrera-prozedura erabiliz betetzeko.
2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
ERANSKINA.–DEIALDIA, INDUSTRIA INGENIARIEN ZORTZI PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO
Hona hemen deialdia arautuko duten:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien zortzi plaza betetzea, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, oposizio bidez. II. eranskinean zerrendatuta daude plaza horiek.
1.2. Zortzi plaza hutsak txanda hauetan banatuko dira:
- 3 plaza txanda irekian.
- 3 plaza igoera txandan.
- Plaza bat, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan.
- Plaza bat, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan.
1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako plaza hutsak bete gabe geldituz gero izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, egoki den txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.
Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan bete gabe gelditzen diren plaza hutsak txanda irekikoei edo igoera txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.
Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandetan, txanda horietan eskaintzen diren plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horietan probak gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.
Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko berariazko baldintzak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.
2.–Baldintzak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea. 65 urtekoa da adin hori.
Dena dela, enplegu publikoan sartzen utziko zaie 65 urte bete dutenei, baldin eta ez badute osatu beren gizarte-aurreikuspeneko sisteman erretiro-saria jasotzeko eskubidea sortzeko ezarritako gabealdia, edo baldin eta ez badituzte osatu pentsioa osorik kobratzeko beharrezkoak diren kotizazio urteak.
c) Industria ingeniaritzaren unibertsitate titulua izatea edo graduko titulua eta industria ingeniariaren lanbide arautuan jarduteko gaitzen duen masterra, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazio egiaztagiria edo baliokidetasun ziurtagiria eduki beharko da, kasuan kasukoa. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu duten pertsonei.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko baldintzak:
Txanda honetako izangaiek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko atalean adierazitakoez gain:
a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute igoera txandan, hartan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen badituzte.
b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.
c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.
2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko baldintzak:
Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzak betetzeaz gainera, %33ko desgaitasuna edo handiagoa eduki beharko dute, ofizialki aitortua.
2.1.4. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako berariazko baldintzak:
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.
2.1.5. Ingelesezko edo Europar Batasuneko beste hizkuntza bateko jakite-maila zehatz bat izatea betebehar gisa ezarrita duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da plaza horretarako eskatzen den maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagirietako bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.
2.1.6. Gidabaimena izatea eskatzen duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.
2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Herritarrentzako lan-deialdiak" atalean, deialdi honen fitxan sartuz.
%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan edo bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
41,60 euroko tasa ordaindu behar da, funtzio publikoan sartzeko eta gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik.
Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria, eta bertan agertu behar da zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.
Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.
Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:
Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta ez badute ematen langabezia egoera kontsultatzeko baimenik, kasu horretan bakarrik, aurkeztu beharko dute kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.
Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek eskaerari gehitu beharko diote agiri bat, frogatzen duena betetzen dituztela deialdi honen 2.1.2 atalean jasotzen diren betebeharrak, baldin badira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.
Hiru.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez, edo, bestela, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non egiaztatuko baita organo eskudun horri eskatu diotela %33ko edo hortik gorako desgaitasunaren aitorpena.
Hala ere, azken kasu horretan, deialdi honetan plaza hutsak aukeratzeko ezarritako epea ireki baino lehen lortu beharko da aitorpen hori, modu frogagarrian. Bestela, interesdunak galdu eginen ditu %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonentzako erreserba txandaren bidez parte hartzeari loturiko eskubide guztiak.
Lau.–%33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkezten ahalko dituzte egokitzapenak justifikatzeko.
Bost.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori frogatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak frogatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen deialdiaren web-fitxan argitaratzeko.
Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozesuaren barneko ondorengo jarduketetan ere, gezurrezko izen bat erabiliko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko, eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.
4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko.
4.4. Funtzio publikora sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa ez da itzuliko baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Izangai onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta, hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko agiriak aztertzen direnean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Laura Larraya Irigoyen andrea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezko epaimahaiburua: Esperanza Aristu Pérez de Larraya andrea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendaria.
Epaimahaikidea: Francisco Javier Larrañeta Nido jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezko epaimahaikidea: Fernando Señas Bea jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzuko zuzendaria.
Epaimahaikidea: Daniel Goñi Houghton jauna, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua.
Ordezko epaimahaikidea: Silvia Ojer Torres andrea, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Europako Proiektuen Bulegoaren Zerbitzuko zuzendaria.
Epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.
Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.
Epaimahaikide idazkaria: Delia Belinchon Heras andrea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Trantsizio Energetikorako Laguntzen Ataleko burua.
Ordezko epaimahaikide idazkaria: Mikel Bezunartea Pasquel jauna, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Lurzoruaren eta Azpiegituren Ataleko burua.
5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, baldin gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez badago.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioa 2027ko martxotik aurrera hasiko da.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin emanen ditu argitara hurrengo probetako deiak, deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan. Bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.
Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortua duten izangaientzat, denbora eta baliabideen aldetik, baldin hala eskatu badute deialdian parte hartzeko eskaeran.
6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
6.3.1. Lehenbiziko proba:
Teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 90 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, deialdi honen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.
Proba hau egiteko denbora bi ordu eta 30 minutu izanen da gehienez.
Lehenbiziko proba honetan gehienez 30 puntu lor daitezke.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ezin da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza.
6.3.2. Bigarren proba:
Teorikoa izanen da. Bi gai garatu beharko dira idatziz, bata deialdi honetako I. eranskinean ageri den gai-zerrendaren bigarren zatikoa, eta bestea, hirugarren zatikoa. Horretarako, epaimahaiak zozketaz aterako ditu aipatutako zati bakoitzeko bi gai, eta izangaiek horietako bat, nahi dutena, aukeratu eta garatu beharko dute.
Proba hau egiteko hiru ordu eta hogeita hamar minutu izanen da gehienez ere.
Bigarren proba honetan, gehienez ere, 30 puntu lor daitezke. Gai bakoitzak 15 puntu balioko du.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ezin da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza.
Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.
6.3.3. Hirugarren proba:
Teoriko-praktikoa izanen da. Epaimahaiak proposatuko dituen bi kasu teoriko-praktiko garatu eta ebatzi beharko dira, idatziz. Kasu horiek lotuta egonen dira gai-zerrendako gaiekin eta lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko behar diren ezagutzekin.
Proba idatzi hori egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.
Hirugarren proban 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ezin izanen da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik ere, ez bada epaimahaiak banatutakoa edo bestelako materiala, eta mutur lodiko boligrafo urdin edo beltz bat.
Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.
6.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.
7.–Gainditu dutenen zerrenda.
7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio-epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, baldintzak betetzen diren egiaztatu eta plaza hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.
7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenbizikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.
7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak segitzen badu, kalifikazio-epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, eta abiatuko da zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren deituretatik eta izenetik.
8.–Baldintzak frogatzea eta plaza hutsak hautatzea.
8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:
a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia, betebehar hori duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero.
c) Ingelesa jakin beharra ezarrita duen plaza bat eskuratu nahi dutenek eskatzen den maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Tituluak edo ziurtagiriak bat etorri beharko du Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin, eta agertu beharko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotako tituluen zerrendan (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), edo, bestela, ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa izan beharko da, deialdi honen 2.1.5 atalean xedatutakoaren arabera.
8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak plaza hutsak hautatzeko egintzarako deia eginen du, argitara emanez hauta daitezkeen plaza hutsen zerrenda eta hautaketara deitutako izangaien zerrenda (plaza hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer baldintza frogatu dituzten eta zer epe duten plaza hutsak hautatzeko.
Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.
Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, aditzera emanen dute beren lehentasun-ordena, plaza hutsak eskuratzeko.
8.3. Plaza hutsak hautatzerakoan, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.
Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu plaza huts batean edo bestean jarduteko, plazen hautaketa hasi aurretik, haren desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.
Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek, hautapen probak gaindituz gero, lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak aukeratzeko orduan, deusetan galarazi gabe desgaitasuna duten pertsonentzat ezarritako lehentasun-ordena.
Hautaprobak igoera txandatik gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute deialdiaren xede diren plaza hutsak aukeratzeko txanda irekiko izangaien aurretik, baina kontuan hartuta, betiere, desgaitasuna dutela egiaztatzen duten izangaientzat eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat ezarritako salbuespena.
9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin plaza hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko plazetan sartzen ahal direnak.
Izendapen proposamen hori deialdiaren fitxan argitaratuko da, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.
9.2. Proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean:
A.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:
a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.
b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzeko interesdunak betetzen dituela lanpostuko berezko eginkizunetan aritzeko beharrezkoak diren baldintza psikofisikoak.
c) Zinpeko adierazpena edo adierazpen solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
B.–Administrazio dei-egileaz besteko Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, frogatzeko jatorrizko administrazioan jardunean daudela, edo borondatezko eszedentzian daudela eta lanean ari direla deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.
C.–2.1.1.b) oinarrian adierazitako ondorioetarako, Gizarte Segurantzak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. oinarrian aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, baldin eta hutsik geratu den plazaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta hark agiri hori aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.
9.6. Ezarritako prozeduraren arabera plaza epe barruan eta behar bezala hautatzen ez bada, hautapen prozesuari uko egiten bazaio, deialdian plaza betetzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira edo eskatutako dokumentazioa ezarritako prozeduraren arabera epe barruan eta behar bezala aurkezten ez bada, plaza hutsen hautaketaren emaitza ez da aldatuko.
Administrazioko organo eskudunak gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea.
10.–Izendapena, plaza hutsen esleipena eta jabetza hartzea.
10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko, eta plaza hutsak esleituko dizkie.
10.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza-hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).
10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
Ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean plazaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.
10.4. Baldin eta funtzionario izaera eskuratzen duten izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzen duten egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, lanpostuan batere aritu gabe eta haiek eskatuta, hutsik gelditzen den plaza ere beteko da deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan.
10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako plaza hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus), proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere.
12.–Administrazio Erroaren eremuan aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.
12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta plazarik lortzen ez duten izangaiekin:
a) Hautapen prozesua gainditu arren, plaza lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Hautapen prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda.
12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren plaza lortu ez duten izangaien zerrenda, eta, bestetik, prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.
Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.
12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 814/2010 Foru Agindua, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.
13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendak.
13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 180E/2024 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio; izan ere, foru agindu horren bidez onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak. (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa). Bestela, hala badagokio, zerrenda horiek indarra hartzen dutenean indarra duen araudiari jarraikiko zaio.
13.2. Oposizio-deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onets ditzan eremu horretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.
13.3. Oposizio-deialdian parte hartzeko eskaeran, izangaiek adierazi beharko dute zer esparru eta zer kontratazio mota aukeratzen duten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.
Orobat, deialdiaren azken emaitzak argitaratu ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du, nahi duenak hasierako hautaketa alda dezan.
Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontratazioetarako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.
13.4. Aldi baterako kontrataziorako zerrendetan sartu nahi dutenek deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta baldintza horiek bete prozedura osoan zehar.
13.5. Titulazioa eta egindako zerbitzuak aurkeztea eta aukerak hautatzea.
Dokumentazioa aurkezteko eta aukerak hautatzeko, 10 egun balioduneko epea izanen da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Telematikoki eginen da, dagokion kategoriara sartuz esteka honen bidez:
https://empleosalud.navarra.es/eu/contratacion
13.5.1. Titulazioa.
Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izan nahi duenak frogatu beharko du baduela deialdian eskatzen den titulua.
Izangaiaren titulazioa gure datu-baseetan badago, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea. Bestela, erantsi egin beharko da.
Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulazioa kontsultatzeko, Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.
13.5.2. Egindako zerbitzuak.
Oposizioaldia gainditzen ez dutenek bakarrik aurkezten ahalko dituzte egindako zerbitzuak. Izangaiak ikusten badu egindako zerbitzuak web-orrian agertzen direla, ez ditu berriz erantsi beharko.
–Zerbitzuak Nafarroako Gobernuan edo haren erakunde autonomoetan egin badira, ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu behar horiek egiaztatzeko, O-NOZeko Profesionalen Zuzendaritzak ofizioz erantsiko baitu.
–Aldiz, zerbitzuak Nafarroako Gobernutik eta/edo haren erakunde autonomoetatik kanpo egin badira, zentro bakoitzeko langileen arloko burutza duen organoak egindako ziurtagirien bidez frogatu beharko dira. Ziurtagiri horietan honako datu hauek azaldu beharko dira nahitaez: lantokia, estamentua eta/edo espezialitatea eta zerbitzualdiaren iraupena, zer egunetatik zer egunetara adierazita, baita guztirako egun kopurua ere.
13.5.3. Kontratazio zerrenden esparruak eta motak aldatzea.
Interesdunek aukera izanen dute deialdian inskribatzeko eskaeran hautatutako zerrenda mota (kontratu luzeak edo laburrak) eta esparruak aldatzeko, murrizteko edo zabaltzeko.
13.5.4. Lanaldi murriztuak egiteko deiak hautatzea edo baztertzea.
Interesdunek zilegi izanen dute eskatzea, modu telematikoan, ez diezaietela lanerako deitu baldin eta eskaini behar zaien kontratazioa lanaldiaren heren batekoa edo gutxiagokoa bada.
Izangaiek, hala nahi badute, eskatzen ahalko dute deitu diezaietela bakarrik lanaldiaren %50eko edo gutxiagoko kontratazioak eskaintzeko.
Gainera, beste aukera batzuk ere hautatzen ahalko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera gaituta badaude.
13.6. Euskara.
Aldi baterako kontrataziorako zerrendetako izangaiek noiznahi egiaztatzen ahalko dute euskararen ezagutzaren betebeharra, zerrenda horiek indarrean dauden bitartean.
13.7. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.
Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek.
13.8. Indarrean jartzea.
Hautapen prozesu honetan sortutako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendek indarra hartuko dute Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako kontratazio zerrendekin batera.
14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne-igoeran aritzeko izangaien zerrendak.
14.1. Aldi baterako barne-igoerako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, honako hauei jarraikiz jokatuko da: 347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautzen duena; eta 379E/2025 Foru Agindua, urriaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baita lanpostuak aldi baterako barne-igoeraren bidez betetzeko prozedura Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan; edo zerrenda horiek indarrean jartzen direnean indarrean den araudia.
14.2. Aldi baterako barne-igoeran parte hartu nahi duenak eskaeran adierazi beharko du interes hori, eta, era berean, zein lan-esparrutarako jaso nahi dituen deiak, aldez aurreko barne-egokitzapenean zehaztutakoen artean. Esparrurik aukeratzen ez badu, ulertuko da izangaiak guztietan sartuta egon nahi duela.
Hala ere, nahi izanez gero, hasierako aukera horiek 10 egun balioduneko epean aldatzen ahalko dira, deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Horrez gain, esparruen aukerak urtero aldatzen ahalko dira, otsailean eta irailean. Aldaketa horrek indarra izanen du, hurrenez hurren, urte bakoitzeko martxoaren 1etik eta urriaren 1etik aurrera sortzen diren igoera-eskaintzetarako.
14.3. Zerrenda horietan egon nahi dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta haiek betetzen jarraitu prozedura guztian; hauek dira baldintzok:
a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, eta industria ingeniariaren lanpostuari dagokion maila-taldetik edo kategoriatik beheragoko batean sailkatua egotea. Ondorio horietarako, beheragoko kategoriako lanpostutzat joko dira maila berekoak izanda destinoko edo berariazko osagarri txikiagoak jasotzen dituztenak.
b) Jarduneko zerbitzuan edo eszedentzia berezian egotea. Nolanahi ere, deia egiten den unean eta igoera-aldian, jarduneko zerbitzuan egoteko baldintza bete beharko da.
c) Lanpostu horretarako eskatzen den titulazioa izatea eta 2.1.1 oinarrian ezarritako gainerako baldintzak betetzea.
14.4. Zerrenda horretan sartzeko, deialdi honetan zehazten den probako edo probetako puntuazio onenaren %30 lortu beharko da gutxienez.
14.5. Oposizioaren edo oposizio-lehiaketaren azken emaitzak argitaratu ondoren, aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak sortuko dira, esparru bakoitzean mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.
Sarrera-deialdi batetik datorren aldi baterako barne-igoerako zerrenda bakoitzean lehentasun-ordena ezartzeko, lehenik eta behin, gainditutako azterketa kopuruari erreparatuko zaio; azterketa kopuru bera gainditu dutenen artean, horietan guztira lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan; eta berdinketak jarraitzen badu, gainditu gabeko azterketen nota gehituta ebatziko da.
Oraindik ere berdinketarik izanez gero, hura hausteko kontuan hartuko da deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna. Berdinketak bere horretan badirau, horretarako eginen den zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.
14.6. Titulazioa aurkeztea.
Zerrendan sartzeko, deialdian eskatutako titulazioa aurkeztu beharko da, deialdiaren azken emaitza argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean.
Izangaiaren titulazioa jasoa baldin badago aldi baterako barne-igoerako deiak kudeatzen dituen erakundean, adierazitako web-orrian erakutsiko zaio, eta kasu horretan ez da beharrezkoa izanen berriz eranstea.
Telematikoki eginen da, dagokion kategoriara sartuz esteka honen bidez:
https://empleosalud.navarra.es/eu/
14.7. Euskara.
Aldi baterako barne-igoerako zerrendei dagokienez, euskararen ezagutza edozein unetan egiaztatzen ahalko da, betiere deia jaso aurretik.
14.8. Desgaitasuna duten pertsonak.
Aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei aplikatu beharreko araudian desgaitasunaren arloan ezarritakoa.
Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean.
Aldi baterako barne-igoerarako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela igoeraren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek.
14.9. Indarrean jartzea.
Hautapen prozesu honen ondorioz sortuko diren aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendek indarra hartuko dute plaza eskuratzen dutenen izendapen proposamena argitaratu eta biharamunean".
15.–Errekurtsoak.
Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio-epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Zati orokorra.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.
2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.
3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.
4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen-esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedurak eta ebazpenak.
6. gaia.–14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa: Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.
7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Gobernuaren lege-mailako xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege-mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazioen arteko harremanak.
9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren betebeharrak izapidetze elektronikoaren arloan".
10. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak.
11. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio egintzak: Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
12. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.
13. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.
14. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: Aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.
15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.
18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: Berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
Bigarren zatia.
1. gaia.–24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Horniduraren antolamendua. III. titulua. Sistema elektrikoaren iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa. IV. titulua: Energia elektrikoaren ekoizpena.
2. gaia.–24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa: V. titulua: Sistema elektrikoaren kudeaketa ekonomikoa eta teknikoa. VI. titulua: Energia elektrikoaren garraioa. VII. titulua: Energia elektrikoaren banaketa. VIII. titulua: Energia elektrikoaren hornidura. IX. titulua: Baimenak, desjabetzeak eta zortasunak.
3. gaia.–1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Energia elektrikoa garraiatzea. III. titulua: Banaketa. IV. titulua: Garraio eta banaketa sareen sarbidea. Linea zuzenak.
4. gaia.–1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena: VI. titulua: Hornidura. VII. titulua: Ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioak baimentzeko prozedurak.
5. gaia.–34/1998 Legea, urriaren 7koa, Hidrokarburoen Sektoreari buruzkoa: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Hidrokarburoen esplorazioa, ikerketa eta ustiaketa. III. titulua: Petroliotik eratorritako produktuen merkatuaren antolamendua. IV. titulua: Kanalizazio bidezko gas erregaien horniduraren antolamendua. V. titulua: Jabari publikoa okupatzeko eskubideak, nahitaezko desjabetzea, zortasunak eta jabetzarako mugak.
6. gaia.–1434/2002 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, gas naturala garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Gas naturala garraiatzeko, banatzeko eta merkaturatzeko jarduerak. III. titulua: Hornidura. IV. titulua: Biltegiratzeko, birgasifikatzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioak baimentzeko prozedurak.
7. gaia.–21/1992 Legea, uztailaren 16koa, Industriari buruzkoa.
8. gaia.–559/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 7koa, Industrien Erregistro Integratuaren Erregelamendua onesten duena.
9. gaia.–809/2021 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, Presio-ekipoen erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena. 1. artikulutik 15.era eta I. eranskinetik V.era. ITC EP-1 jarraibide tekniko osagarria Galdarak. ITC EP-6 jarraibide tekniko osagarria. Presio-ontzi garraiagarriak.
10. gaia.–919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko Erregelamendu Teknikoa eta haren jarraibide tekniko osagarriak (ICG 01etik 11ra) onesten dituena: Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko Erregelamendu Teknikoa (1. artikulutik 14.era). ITC-ICG 01. ITC-ICG 02. ITC-ICG 07. ITC-ICG 08.
11. gaia.–223/2008 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01etik 09ra bitarte) onesten dituena: Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko Erregelamendua (1. artikulutik 21.era). ITC-LAT 03, ITC-LAT 04, ITC-LAT 05 eta ITC-LAT 09.
12. gaia.–337/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa, Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01etik 23ra bitarte) onesten dituena. Goi tentsioko linea elektrikoen instalazioetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua (1. artikulutik 21.era). ITC-RAT 20, ITC-RAT 21, ITC-RAT 22 eta ITC-RAT 23.
13. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onesten duena: Behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoa (1. artikulutik 29.era) eta ITC-BT-03; ITC-BT-04 eta ITC-BT-05.
14. gaia.–413/2014 Errege Dekretua, ekainaren 6koa, Energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez ekoizteko jarduera arautzen duena: Hitzaurrea. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua. Energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez ekoizteko instalazioen eskubideak eta betebeharrak. III. titulua. Elektrizitatearen merkatuan parte hartzea. IV. titulua. Ordainsarien araubide berariazkoa. V. titulua. Administrazio prozedurak eta erregistroak.
15. gaia.–1183/2020 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko sareetarako sarbideari eta konexioari buruzkoa: Hitzaurrea. I. kapitulua. Xedapen orokorrak II. kapitulua. Sarerako sarbide eta konexioari buruzko prozeduraren alderdi orokorrak. III. kapitulua: Sarbide eta konexioari buruzko baimenak lortzeko prozedura orokorra. IV. kapitulua: Prozedura laburtua eta salbuespenak.
16. gaia.–1183/2020 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko sareetarako sarbideari eta konexioari buruzkoa: V. kapitulua: Sarbiderako ahalmenari buruzko lehiaketak. VI. kapitulua: Sarbide eta konexioari buruzko baimenak lortu ondorengo jarduketak. VII. kapitulua: Sarbide eta konexioari buruzko baimenen berme ekonomikoak eta iraungipena. VIII. kapitulua: Instalazioak hibrido bihurtzea.
17. gaia.–56/2019 Foru Dekretua, maiatzaren 8koa, zeinaren bidez arautzen baita parke eolikoetarako baimena Nafarroan: I. kapitulua, Xedapen orokorrak; II. kapitulua, Instalazioetarako baimena; III. kapitulua, Desjabetzea eta zortasunak; IV. kapitulua, Parke eolikoen aldaketa; V. kapitulua, Instalazioen aldizkako ikuskapenak; VI. kapitulua, Instalazioen eskualdaketa.
18. gaia.–920/2017 Errege Dekretua, urriaren 23koa, ibilgailuen azterketa teknikoa arautzen duena: Hitzaurrea. I. kapitulua: Xedea, aplikazio eremua, definizioak eta xedapen orokorrak. II. kapitulua: Azterketa teknikoei aplikatu beharreko xedapenak. III. kapitulua: IAT guneei aplikatu beharreko xedapenak.
19. gaia.–892/2024 Errege Dekretua, irailaren 10ekoa, Ibilgailu Historikoen Erregelamendua onesten duena: I. kapitulua, Xedapen orokorrak; II. kapitulua, Sailkapen prozedurak; II. kapitulua, Berritzea eta piezak ordeztea; IV. kapitulua, Zirkulazioa; V. kapitulua, Erabiltzeko arauak; VI. kapitulua, Ibilgailu historikoen zerbitzu teknikoak; VII. kapitulua, Ibilgailu historikoekin lotutako erakundeak.
20. gaia.–164/2025 Errege Dekretua, martxoaren 4koa, Industriako establezimenduetako suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua onesten duena: I. kapitulua, Xedapen orokorrak; II. kapitulua, Industriako establezimenduek bete beharreko baldintzak; III. kapitulua, Eraikuntza, zerbitzuan jartzea, funtzionamendua eta mantentze-lanak; IV. kapitulua, Ikuskapenak.
21. gaia.–656/2017 Errege Dekretua, ekainaren 23koa, Produktu kimikoak biltegiratzeko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena (MIE APQ 0tik 10era). Produktu kimikoak biltegiratzeko erregelamendua: 1. artikulutik 12.era. ERANSKINA, Jarraibide tekniko osagarriak: MIE-APQ-1 jarraibide tekniko osagarria (Likido sukoiak eta erregaiak ontzi finkoetan biltegiratzea). MIE-APQ-10 jarraibide tekniko osagarria (Ontzi mugikorretan biltegiratzea).
22 gaia.–1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Erregelamendua onesten duena. Eranskina, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduko (EITE) I. atala, 1. artikulutik 47.era.
23. gaia.–355/2024 Errege Dekretua, apirilaren 2koa, ITC AEM 1 jarraibide tekniko osagarria (Igogailuak) onesten duena, zeinak arautzen baitu igogailuak zerbitzuan jartzea, aldatzea, mantentzea eta ikuskatzea eta, orobat, lehendik dagoen igogailu-parkearen segurtasuna handitzea: I. kapitulua, Xedapen orokorrak; II. kapitulua, Zerbitzuan jartzea; III. kapitulua, Mantentze-lanak; IV. kapitulua, Aldaketak; V. kapitulua, Ikuskapenak; VI. kapitulua, Betebeharrei buruzko informazioa. Istripuak eta gorabeherak. Zehapen araubidea.
24. gaia.–Nafarroako balantze energetikoak 2024: Hastapena; Metodologia eta informazioa lortzea; Nafarroako balantze energetikoa; Energia primarioaren kontsumoa; Sorkuntza elektrikoa: Azken energia-kontsumoa motaren arabera; Azken energia-kontsumoa sektorearen arabera.
25. gaia.–Nafarroako balantze energetikoak 2024: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta zerbitzu publikoak; Energiaren kontsumoaren eta ekoizpenaren eragin ekonomikoa; Energiaren ekoizpenaren ingurumenaren gaineko eragina; Adierazle energetikoak; Alderaketa, Espainiarekin eta EBrekin; Terminoen glosarioa.
26. gaia.–36/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, Energia-aurrezpenaren ziurtagirien sistema bat ezartzen duena: I. kapitulua, Xedapen orokorrak; II. kapitulua, Energia-aurrezpenaren ziurtagirien sistema; III. kapitulua, Subjektu eskuordetuak; IV. kapitulua, Energia-aurrezpenaren ziurtagirien sistemaren kudeaketa.
27. gaia.–TED/815/2023 Agindua, uztailaren 18koa, zeinaren bidez partzialki garatzen baita 36/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, energia-aurrezpenaren ziurtagirien sistema bat ezartzen duena: I. kapitulua, Xedapen orokorrak; II. kapitulua, Subjektu eskuordetuak eta eskuordetze-kontratua; III. kapitulua, Energia-aurrezpenaren ziurtagiriak emateko prozedura; IV. kapitulua, Energia Aurrezpenaren Ziurtagirien Erregistro Nazionala eta Energia aurrezpenaren ziurtagirien sistemako agenteen zerrendak; V. kapitulua, Energia aurrezteko jarduketa bereziak.
28. gaia.–390/2021 Errege Dekretua, ekainaren 1ekoa, eraikinen energia-efizientziaren ziurtapenaren oinarrizko prozedura onesten duena: I. kapitulua, Xedapen orokorrak; II. kapitulua, Eraikinen energia-efizientziaren ziurtapenerako baldintza tekniko eta administratiboak; III. kapitulua, Energia-efizientziaren etiketa.
29. gaia.–56/2016 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, zeinaren bidez Energia-efizientziari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren transposizioa egiten baita, energia-auditoretzei, zerbitzu hornitzaileen eta energia-auditoreen egiaztapenari eta energia-horniduraren efizientziaren sustapenari dagokienez: I. kapitulua, Xedapen orokorrak; II. kapitulua, Energia-auditoretzak; III. kapitulua, Energia-zerbitzuen hornitzaileak eta energia-auditoretzak egiaztatzeko sistema; IV. kapitulua, Beroa eta hotza ekoiztean eta erabiltzean energia-efizientzia sustatzea.
30. gaia.–632E/2025 Ebazpena, abenduaren 17koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita toki entitateei trantsizio energetikorako laguntzak emateko 2026an.
31. gaia.–743E/2025 Ebazpena, abenduaren 24koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita energia komunitateei trantsizio energetikorako laguntzak emateko 2026an.
32. gaia.–64/2022 Foru Agindua, urriaren 21ekoa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, Nafarroan energia komunitateak sustatzeko neurriak ezartzen dituena.
33. gaia.–244/2019 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Energia elektrikoaren autokontsumorako baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituena: Hitzaurrea. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Sailkapena eta definizioak. III. kapitulua: Autokontsumoko modalitateen araubide juridikoa. IV. kapitulua: Energia neurtzeko eta kudeatzeko betekizunak. V. kapitulua: Ekoitzitako eta kontsumitutako energia elektrikoaren kudeaketa. VII. kapitulua. Erregistroa, ikuskapena eta zehapen araubidea.
34. gaia.–Kenkari fiskala, inbertsioak egiteagatik energia berriztagarrien instalazioetan, ibilgailu elektrikoetan eta karga-sistemetan. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 64. eta 64 bis artikuluak. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko 62.12, 62.13 eta 62.14 artikuluak (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua).
35. gaia.–Proiektuen kudeaketaren oinarriak: proiektu baten definizioa eta ezaugarriak. Proiektuen kudeaketaren definizioa. Proiektuaren bizi-zikloa.
36. gaia.–Proiektuen kudeaketako jakintza arloak: proiektuaren integrazioaren kudeaketa, proiektuaren hedaduraren kudeaketa, proiektuaren kronogramaren kudeaketa, proiektuaren kostuen kudeaketa, proiektuaren kalitatearen kudeaketa, proiektuaren baliabideen kudeaketa, proiektuaren komunikazioen kudeaketa, proiektuaren arriskuen kudeaketa, proiektuaren eskurapenen kudeaketa.
Hirugarren zatia.
1. gaia.–4/2022 Foru Legea, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzkoa: I. titulua: Xedapen orokorrak, II. titulua: Gobernantza eta plangintza, eta III. titulua: Klima-aldaketa moteltzea eta energia-eredu berria.
2. gaia.–4/2022 Foru Legea, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzkoa: IV. titulua: Klima-aldaketara moldatzea, V. titulua: Administrazio jasangarria, eta VI. titulua: Ikuskapena, jarraipena eta zehapen araubidea.
3. gaia.–1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena: I. titulua, Xedapen orokorrak; II. titulua, Gehieneko isurketa-balioak eta teknika erabilgarri onenak; III. titulua, Ingurumen-baimen integratuaren araubide juridikoa; IV. titulua, Ingurumen arloko diziplina. I. eranskinetik IV.era bitartekoak.
4. gaia.–815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamendua onesten duena: I. kapitulua, Xedapen orokorrak; II. kapitulua, Ingurumen-baimen integratua; III. kapitulua, Ikuskapena eta kontrola; IV. kapitulua, Hondakinak errausteko eta batera errausteko instalazioetarako xedapen bereziak; V. kapitulua, Errekuntza-instalazio handietarako xedapen bereziak; VI. kapitulua, Titanio dioxidoa ekoizten duten instalazioetarako xedapen bereziak. 1. eranskinetik 5.era bitartekoak.
5. gaia.–21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa: I. titulua, Printzipioak eta xedapen orokorrak; II. titulua, Ingurumen-ebaluazioa; I. eranskina, II. tituluko II. kapituluko 1. atalean araututako ingurumen-ebaluazio arrunta behar duten proiektuak; II. eranskina, II. tituluko II. kapituluko 2. atalean araututako ingurumen-ebaluazio sinplifikatua behar duten proiektuak.
6. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena: Atariko titulua, Printzipio eta xedapen orokorrak; I. titulua, Ingurumen arloko esku-hartzea ingurumen-baimen bateratuaren bidez (I. kapitulutik V.era); II. titulua. Ingurumen arloko esku-hartzearen menpe jarritako proiektu, jarduera eta instalazioen ikuskapena eta jarraipena. III. titulua, Diziplina eta ingurumen arloko legezko egoera lehengoratzea.
7. gaia.–6/2002 Foru Dekretua, urtarrilaren 14koa, atmosferara kutsatzaileak isurtzen ahal dituzten jardueren ezarpenari eta funtzionamenduari aplikatu beharreko baldintzak ezartzen dituena.
8. gaia.–12/2006 Foru Dekretua, otsailaren 20koa, urak saneamenduko kolektore publikoetara isurtzen ahal dituzten jarduerak ezartzeko eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena.
9. gaia.–7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoa: Atariko titulua, Xedapen eta printzipio orokorrak; I. titulua, Hondakin arloko politikaren tresnak; II. titulua, Hondakinen prebentzioa; III. titulua, Hondakinak sortzea, edukitzea eta kudeatzea; IV. titulua, Produktuaren ekoizlearen erantzukizun zabaldua; V. titulua, Plastikozko produktu jakin batzuek ingurumenean duten inpaktua murriztea; VI. titulua, Informazioa; VIII. titulua, Lur kutsatuak.
10. gaia.–Europako Batzordearen 7 lehentasunak 2024-2029 aldirako: Plan berri bat Europan oparotasun eta lehiakortasun jasangarriak izateko; Aro berri bat Europako defentsa eta segurtasunerako; Pertsonei laguntzea eta gure gizarteak eta gure gizarte-eredua indartzea; Gure bizi-kalitateari eustea: elikagaien segurtasuna, ura eta natura; Gure demokrazia babestea, gure balioak defendatzea; Europa global bat: gure ahalmenaz eta gure elkarteez profitatzea; Emaitzak elkarrekin lortzea eta gure Batasuna etorkizunerako prestatzea.
11. gaia.–Nafarroako Gobernuaren Kanpo Ekintzako II. Plana (2025-2028): Planaren helburuak; ardatz estrategikoak, ekintza ildoak eta jarduerak.
12. gaia.–Europar Batasunaren finantzabideak #NavarreInEurope 2021-2027.
13. gaia.–"Horizonte Europa gida azkarra", CDTI enpresa-erakunde publikoak egina, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioarekin (FECYT) eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin (MCIN) lankidetzan.
14. gaia.–Erasmus+. Programaren gida: A zatia. Erasmus+ programari buruzko informazio orokorra.
15. gaia.–Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea: Zer da Euroeskualdea?; Europako Esparrua, 2021-2027 Plan Estrategikoaren egitura: 1. ardatza. Euroeskualdeko herritarrak. 2. ardatza. Garapen adimenduna, lehiakorra, inklusiboa eta jasangarria. 3. ardatza. Jasangarritasuna eta lurraldearen kohesioa. 4. ardatza. Mugaz gaindiko gobernantza. 5. ardatza. Euroeskualdearen kudeaketa aurreratua.
16. gaia.–15/2018 Foru Legea, ekainaren 27koa, Zientziari eta Teknologiari buruzkoa: Hitzaurrea. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Nafarroako I+G+b Sistema, SINAI.
17. gaia.–15/2018 Foru Legea, ekainaren 27koa, Zientziari eta Teknologiari buruzkoa: III. kapitulua: Ikerketa zientifiko eta teknikoa, ezagutzaren transferentzia, hedapena eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren kultura bultzatzea. IV. kapitulua: Zientzia, teknologia eta berrikuntza plana. Xedapen gehigarri bakarra: I+G+b arloko inbertsio helburuak Nafarroan.
18. gaia.–Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (2021-2025). 2. atala: Parte hartzeko prozesua. 3. atala: Lege eta plangintza testuingurua. 4. atala: Diagnostikoa. 5. atala: Estrategiak eta helburuak.
19. gaia.–Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (2021-2025). 6. atala: Programak eta neurriak. 7. atala: Gobernantza. 8. atala: Aginte-koadroa eta behatokia. 9. atala: Aurrekontua.
20. gaia.–Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia (S4), 2021--2027 eguneratzea - Atalak; 1: Sarrera eta testuingurua, 2: Eskualdearen diagnostikoa, 3: S4 estrategia.
21. gaia.–Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia (S4), 2021--2027 eguneratzea - Atalak; 4: Lehiakortasun faktoreak, 5: Gobernantza, inplementazioa eta monitorizazioa, 6: Baldintza mesedegarria betetzea, 7: Eranskina.
22. gaia.–24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteei buruzkoa: Hitzaurrea. I. titulua: Atariko xedapenak. II. titulua: Patentagarritasuna. III. titulua: Patente-eskubidea eta asmatzailearen izendapena. IV. titulua: Enplegu edo zerbitzu harreman baten barruan egindako asmakuntzak. V. titulua: Eskaera eta emateko prozedura.
23. gaia.–24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteei buruzkoa: VI. titulua: Patentearen eta patente-eskaeraren ondorioak. VII. titulua: Patente-eskubidea urratzeagatiko baliaturiko akzioak. VIII. titulua: Patente-eskaera eta patentea, jabetza eskubidearen objektu. IX. titulua: Ustiatzeko betebeharra eta nahitaezko lizentziak. X. titulua: Patentearen deuseztasuna, indargabetzea eta iraungipena. XIII. titulua: Erabilgarritasun-ereduak.
24. gaia.–17/2001 Legea, abenduaren 7koa, Markei buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Marka kontzeptua eta erregistratzeko debekuak. III. titulua: Erregistratzeko eskaera eta prozedura. IV. titulua: Marka erregistratuaren iraupena, berritzea eta aldaketa. V. titulua: Marka-eskubidearen edukia.
25. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua; I. titulua, Xedapen orokorrak (I. kapitulua, Botere adjudikatzaileak; II. kapitulua, Kontratistak; III. kapitulua, Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa; V. kapitulua, Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak; VI. kapitulua, Kontratuak gauzatzea).
26. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Atariko titulua, Xedapen orokorrak; I. titulua, Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak; II. titulua, Dirulaguntzak itzultzea; III. titulua, Dirulaguntzen jarraipena eta kontrola; IV. titulua, Arau-hausteak eta zehapenak.
27. gaia.–Fracastiko eskuliburua (2015); Ikerketari eta garapen esperimentalari buruzko informazioa jaso eta aurkezteko gida. 2. kapitulua, I+Ga identifikatzeko kontzeptuak eta definizioak: 2.2. Ikerketaren eta garapen esperimentalaren (I+G) definizioa; 2.3. I+G jarduera eta proiektuak; 2.4. I+Ga identifikatzeko bost irizpideak; 2.5. I+G motaren araberako banaketa (2.23 artikulutik 2.40 artikulura, biak barne); 2.7. I+G adibideak; eremuaren araberako mugak eta esklusioak, artikuluak salbu (2.64 artikulutik 2.67ra eta 2.75 artikulutik 2.110era).
28. gaia.–Erabiltzailearen gida ETE kontzeptuaren definizioari buruz. Europar Batasuna, 2020.
29. gaia.–EBFT, 107. artikulua. Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa.
30. gaia.–291E/2025 Ebazpena, abenduaren 26koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, ikertzaileak eta teknologiako langileak kontratatzeko laguntzen 2026ko deialdia onesten duena.
31. gaia.–293E/2025 Ebazpena, azaroaren 26koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak emana, deialdi hau onesten duena: "Enpresa, ikerketa zentro eta zentro teknologikoek doktoregaiak kontratatzeko laguntzak: 2026ko industria-doktoregoak.
32. gaia.–2E/2020 Foru Agindua, otsailaren 28koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako I+G+b Sisteman integratutako exekuzioko eragileen egiaztapenerako prozedura eta beren inskripzioa aipatu eragileen erregistro publikoan.
33. gaia.–26/2016 Foru Legea, abenduaren 28koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa. Kenkari fiskalak ikerketa, garapen eta berrikuntzako (I+G+b) proiektuetarako: 39., 61., 62. eta 78. artikuluak; Ekintzailetzari laguntzeko neurriak: Hirugarren xedapen gehigarria.
34 gaia.–197E/2026 Ebazpena, uztailaren 14koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, enpresetan I+G+B proiektuak egiteko laguntzen 2026ko deialdia onesten duena: 1-24 oinarri arautzaileak.
35 gaia.–197E/2026 Ebazpena, uztailaren 14koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, enpresetan I+G+B proiektuak egiteko laguntzen 2026ko deialdia onesten duena: I.A eranskina, Proiektu estrategikoen erronken deskribapena; I.B eranskina, Laguntza gehigarria; I.C eranskina, Kredituen banaketa; I.D eranskina, Balorazio-irizpideak.
II. ERANSKINA.–INDUSTRIA INGENIARIEN PLAZA HUTSAK
PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE | HERRIA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
11205 | MEMORIA ETA BIZIKIDETZAKO, KANPO EKINTZAKO ETA EUSKARAKO DEPARTAMENTUA | KANPO EKINTZARAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | INGELESA C1 | ||
10984 | INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA | ENPRESEN SUSTAPENERAKO ETA AZPIEGITURETAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |||
11233 | INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA | ENPRESEN SUSTAPENERAKO ETA AZPIEGITURETAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |||
3903 | INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA | TRANTSIZIO ENERG. ETA DIG., ENPRESA I+G+B ETA EKINTZ. ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |||
2614 | INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA | EUROPAKO EKIMENAK BABESTEKO ZB. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | INGELESA C1 | ||
2605 | UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA | ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | SARRIGUREN | |||
11945 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | INGELESA C1 | ||
11968 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | INGURUMEN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | B |
Iragarkiaren kodea: F2611072
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
