2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Deialdia, larrialdiko laguntzak emateko 2026an, Eguberrietako jostailuen kanpainarako. Laburpena
DDBN kodea: 924205.
Deialdiaren laburpena argitara ematen da, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/924205).
Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, ez dutenak behar adinako baliabide ekonomiko propiorik, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.
Xedea: Eguberrietako jostailuen kanpaina; haur bakoitzeko 50 euroko laguntza emanen da.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es web-orrian eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.
Zenbatekoa: 3.770 euro.
Deialdiko laguntzak aurrekontu-partida honen bidez finantzatuko dira: 0.23111.4800000 Gizarte-laguntzako arreta.
Deialdi honetarako ezarritako zenbatekoa handitzen ahalko da, beharrezkoa bada, eta ez bada exekutatzen, deialdi honetako oinarrietan adierazitako aurrekontu-partida beraren kargura egiten diren gainerako deialdietan.
Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2026ko azaroaren 30era arte, baldin aurrekontuko kontsignazioa mantentzen bada.
Tafallan, 2026ko abuztuaren 10ean.–Gizarte Zerbitzuen zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.
Iragarkiaren kodea: L2611011