2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
DEIERRI
Oposizio-lehiaketa, bete dadin animatzaile soziokulturalen plaza bat. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta proben eguna
Deialdiaren laugarren oinarriarekin bat (deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin animatzaile soziokulturalen plaza bat; deialdia onetsi zen alkatearen 2026ko ekainaren 19ko ebazpen baten bidez, eta argitaratu zen 2026ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 2an),
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen 2026ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 30ean.
EBAZTEN DUT:
1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:
Izangai onartuak:
ECHEVARRIA SAMPEDRO, ARIANE
DIAZ ALVAREZ, VERÓNICA
AGUIRRE ASTIZ, ANDREA
ARAGUAS JUSUE, IKER
SANZOL CIA, SARA
MARIN IRIARTE, OHIANE
AZCONA MARTINEZ, AMAIA
UGARTONDO ARMAS, RAQUEL
AZCONA AIZPUN, GARAZI
ALCALA ARAMENDIA, LEIRE
Izangai baztertuak: inor ere ez.
2. Oposizioko probak egiteko datak honako hauek izanen dira:
Irailaren 24an, 10:00etan, Deierriko ostatuan (Kale Berria 30, 31177 Aritzala).
Izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira bertaratzen ez direnak, edo nortasuna aipatutako agirietako baten bidez frogatzen ez dutenak.
3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taula ofizialean eta egoitza elektronikoan.
4. Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Aritzalan, 2026ko uztailaren 14an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2611158