172. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, aditzera ematen duena Ollakarizketan lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezko finka berrien behin-behineko jabetza hartzea.

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 527/2026 Ebazpenaren bidez, xedatu da Ollakarizketako lurzatiak biltzeko zonan interesdun direnei dagozkien ordezko finken behin-behineko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.

Finken mugak eta zuinketa nola geldituko diren zehaztu denez, eta obrak abiarazita daudenez, bidezko da ordezko finka berrien jabetza behin-behinean ematea, bat etorriz Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legean ezarritakoarekin.

Eremu horretako finkak definitzen dituzten planoak, ordezpen finken zerrenda eta finkak mugatzeko mugarrien zerrenda Txulapaingo udaletxean ea Ollakarizketako kontzeju-etxean daude ikusgai, interesdunen eskura.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezpen finken azaleraren eta lurzatiak biltzeari buruzko espedientean ageri denaren arteko aldeen gainekoa. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzailea konpentsatzea soberako lurren kontura edo, hori ezinezkoa bada, kalte-ordaina eskudirutan ematea, inguruabarren arabera.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 27an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2611556