172. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 22an emandako 2060/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) zazpi plaza oposizio bidez betetzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) zazpi plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan, Francisco Javier Rabaz Irañeta jaunak, Josu Garbisu Eugui jaunak, Gixane Grau Berástegui andreak, Naiara Navas Torre andreak, Cristina López Tabar andreak, Íñigo Goñi Vargas jaunak, María Cabodevilla de Andrés andreak, Susana Ganuza Mauleón andreak eta Naiara Arróniz Percaz andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) zazpi plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarrien aurka, zeinak 2026ko ekainaren 30ean argitaratu baitziren.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2611505