168. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 19a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1708/2024 EBAZPENA, 2024ko uztailaren 31koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "ENERBOT - 0011-1365-2024-000100".

1709/2024 EBAZPENA, 2024ko uztailaren 31koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "0011-1411-2024-000041 EcoSwarm - Adimen kolektiboa eta energiaren optimizazioa robotika mugikor autonomoan".

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

139E/2024 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzak emateko deialdi bat ebazten baita Nafarroako toki-erakundeek (udalek eta kontzejuek) obrak egin ditzaten IkasNova geletarako guneak birmoldatzeko. DDBN identifikazioa: 750206, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 39E/2024 Ebazpenaren bidez onetsia.

2639E/2024 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira Gizarte Inklusioaren, Haur Bermearen eta Pobreziaren aurkako borrokaren EGIF+ Estatuko Programaren esparruaren barruan (EGIF 2023-2029) Nafarroako Foru Komunitatean jarduketak egiteko hautatzen diren entitateei dirulaguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak eta baimentzen baita gastua. DDBN identifikazioa: 747274.

475/2024 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, alde batetik, erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen oinarri arautzaileak, Nekazaritza Politika Erkideari buruzko Plan Estrategiko Nazionalean jasota dagoen Erlezaintza Sektorerako Esku-hartzearen esparruan, eta bestetik, 2023ko abuztuaren 1etik 2024ko uztailaren 31ra bitarteko aldirako deialdia. DDBN identifikazioa: 775124.

1.7. BESTELAKOAK

102/2024 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baita eraikuntzako administrazio-baimena energia elektrikoa ekoizteko 36,70 MWp-ko Castejón I izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako, Corellako eta Castejongo udal-mugarteetan.

307E/2024 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen baimen bateratua ematen diona landako oilo erruleen instalazio bati. Instalazioa Tuterako udal-mugartean dago, eta haren titularrak Izal Martínez, M. eta Sarasa Galarreta, M. P. dira.

309E/2024 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onartzen baita burdina urtu eta motorrak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan eskatutako aldaketa. Instalazioa Tafallako udal-mugartean dago, eta haren titularra Tafalla Iron Foundry sozietate kooperatiboa da.

318E/2024 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita abonua egiten duen instalazio baten aldaketa nabarmena, bioestimulatzaile likidoen planta berrantolatzeko eta APQ’s biltegia aldatzeko. Horrela, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Lodosako udal-mugartean dago, eta titularra Timac Agro España SA da.

319E/2024 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen baimen bateratua ematen diona bateriak mihiztatzeko instalazio bati. Instalazioa Noain Elortzibarko udal-mugartean dago, eta haren titularra Mobis Spain Electrified Powertrain SLU da.

327E/2024 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita Tuterako udal-mugartean olio-hondakinetatik abiatuta oleinak lortzeko, hidrogel desinfektatzailea ekoizteko eta eskualanoa fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Oleofat Trader SL da.

328E/2024 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita zerriak gizentzeko ustiategiaren instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa, zeinak helburu baitu ura biltegiratzeko putzua aldatzea, ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioa Alesbesko udal-mugartean dago, eta titularra Agropecuaria El Palomar SL da.

624E/2024 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen eraginaren txostena egiten baita Landabengo eta Aratzuri-Orkoiengo industrialdeen arteko trenbidearen oinarrizko proiektuaren gainean; Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak (Lurralde Kohesiorako Departamentua) sustatu du proiektua.

166/2024 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez interes sozialeko deklaratzen baitira zenbait proiektu, kultur jarduera eta ereduko programa, bat etorriz maiatzaren 24ko 2/2023 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin, haren bidez onetsi baitzen fundazioen eta irabazi asmorik gabeko hainbat entitateren zerga araubide berezia eta mezenasgoaren zerga-pizgarriak arautzen dituzten xedapenen testu bategina.

EPATZE-DEIA, 244/2024 prozedura arruntean, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 155E/2024 Foru Aginduaren aurka jarritakoa. Agindu horren bidez, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 80/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak metatu ziren, eta errekurtso horietan jasotako etete-eskaerak ezetsi ziren. Izan ere, 80/2024 Ebazpenaren bidez, baliozkotzen da eskolaldi modalitatearen aldaketa, 2024-2025 ikasturtetik aurrera eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitu edo malgura pasatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan.

EPATZE-DEIA, 308/2024 prozedura arruntean, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 10eko 125E/2024 Foru Aginduaren aurka jarria. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 15eko 167/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, probak gainditu zituzten pertsonen zerrenda bakarrak onetsi ziren, kidego, espezialitate eta hizkuntzaren arabera, honako kidego hauetan: maisu-maistren kidegoa, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleak, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko irakasleak eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialistak. Izan ere, sarrerako hautapen-prozedura hori salbuespenezko merezimendu-lehiaketaren bidez egin zen, eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 243/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

BAIMENA EMATEA, Ziordiko Arambeltz ustiategian dagoen kareharria tratatzeko instalazioa martxan jartzeko.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Ecoraees SLUk sustaturik.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Cárnicas Iruña SAk sustatutako ingurumen baimen integratuaren aldaketa funtsezkoaren espedientea.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

BERA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

BERTIZARANA

Lizentziak etetea, udal planeamenduaren aldaketaren ondorioz

CABREDO

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

CINTRUÉNIGO

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

ETULAINGO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

GENEVILLA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

LARRASOAÑAKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

MARAÑÓN

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

MARTZILLA

Akats zuzenketa, 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

MEANOKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

MURU ARTEDERRETAKO KONTZEJUA

Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

PIEDRAMILLERA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

PUIU

Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

TORRES DEL RÍO

Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

UXUE

Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

ABERINGO, ARELLANOKO ETA MORENTINGO UDALEN MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena