1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
139E/2024 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzak emateko deialdi bat ebazten baita Nafarroako toki-erakundeek (udalek eta kontzejuek) obrak egin ditzaten IkasNova geletarako guneak birmoldatzeko. DDBN identifikazioa: 750206, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 39E/2024 Ebazpenaren bidez onetsia.
Ikusirik deialdirako osatutako ebaluazio batzordearen akta.
Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatu da onets dadila Nafarroako udal eta kontzejuei xede horretarako dirulaguntzak ematea.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honekin batera atxiki den I. eranskina onestea. Eranskin horretan, Nafarroako udalen eta kontzejuen onartutako eta ukatutako dirulaguntza eskaerak biltzen dira.
2. Honekin batera atxiki den II. eranskina onestea, Nafarroako toki-erakundeei (udalak eta kontzejuak) 213.288,06 euroko dirulaguntzak ematea jasotzen duena.
3. Dirulaguntza horien ordainketa, gehienez ere 213.288,06 euro, 2024ko gastuen aurrekontuko "Obrak udal jabetzako ikastetxeetan" izeneko 410001-41800-7609-325100 partidaren kargura eginen dela zehaztea. DDBN identifikazioa: 750206 (40002406 kontabilitate esp.)
4. Emandako diru kopuru horiek jasotzeko nahitaezkoa izanen da obrak bukatuak egotea eta frogagiriak aurkeztea 2024ko urriaren 18ra arte (egun hori barne).
5. Zehaztea dirulaguntza horiek obrak bukatutakoan ordainduko direla, ordainketa bakarrean, behar den txosten teknikoa egin ondoren.
6. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
7. Ebazpen hau eta eranskinak interesdun diren toki-erakundeei (udal eta kontzejuei) jakinaraztea, eta adieraztea ezen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
8. Ebazpen hau eta I. eta II. eranskinak igortzea Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Obren Atalera eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Zuzendaritzara, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2024ko uztailaren 23an.–Hezkuntzako Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuko zuzendaria, Rosalía Vidán Astiz (bat etorrita Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 1eko 128/2023 Foru Aginduan xedatutakoarekin, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak).
I. ERANSKINA.–ESKAERA ONARTUAK ETA UKATUAK, IKASNOVA 2024
Onartutako eskaerak.
| ESPEDIENTE ZK. | TOKI-ERAKUNDEA | IFZa | IKASTETXEA | DIRULAGUNTZAREN XEDEKO OBRA | ESKATUTAKO AURREKONT. (BEZarekin) |
1 | 0011-4649-2024-000001 | RIBAFORADAKO UDALA | P3101500A | Ribaforadako S. Bartolomé HLHIP | Guneak birmoldatzea IkasNova gelarako | 45.138,85 |
2 | 0011-4649-2024-000002 | ANDOSILLAKO UDALA | P3120800B | Andosillako V. Cerca HLHIP | Gelak egokitzea IkasNova gelarako | 50.633,51 |
3 | 0011-4649-2024-000003 | TUTERAKO UDALA | P3123200B | Tuterako Huertas Mayores HLHIP | Guneak birmoldatzea IkasNova gelarako | 38.268,14 |
4 | 0011-4649-2024-000004 | FUNESKO UDALA | P3110600H | Funesko Elías Terés HLHIP | Guneak birmoldatzea IkasNova gelarako | 33.369,82 |
5 | 0011-4649-2024-000005 | BERIAINGO UDALA | P3190590D | Beriain HLHIP | IkasNova gela | 33.188,02 |
6 | 0011-4649-2024-000006 | BURLATAKO UDALA | P3126600J | Burlatako Hilarión Eslava HLHIP | IkasNova gela | 23.660,34 |
8 | 0011-4649-2024-000008 | VIANAKO UDALA | P3125100B | Vianako R. Campano HLHIP | Dagoen espazioa birmoldatzea IkasNova ikasgela jartzeko | 22.393,22 |
9 | 0011-4649-2024-000009 | GARRALDAKO UDALA | P311400B | Garraldako Nª Sra. de Orreaga HLHIP | IkasNova gela | 19.994,26 |
10 | 0011-4649-2024-000010 | MURCHANTEKO UDALA | P3117600A | Murchanteko Mardones y Magaña HLHIP | Espazioa birmoldatzea IkasNova gela jartzeko | 53.203,34 |
11 | 0011-4649-2024-000011 | CABANILLASKO UDALA | P3106100E | Cabanillasko J. Jerusalén HLHIP | Guneak birmoldatzea IkasNova gelarako | 39.925,79 |
12 | 0011-4649-2024-000012 | ESTERIBARKO UDALA | P3109700I | Zubiriko Gloria Larrainzar Eugi HLHIP | IkasNova ikasgela jartzeko obra | 53.892,26 |
Onartu ez diren eskaerak.
Zk. | ESPEDIENTE ZK. | TOKI-ERAKUNDEA | IFZa | IKASTETXEA | DIRULAGUNTZAREN XEDEKO OBRA |
1 | 0011-4649-2024-000007 | LERINGO UDALA* | P3115100D | Blanca de Navarra HLHIP | Ikasgelak ixtea edo bereiztea beirazko panel mugikor, irristagarri eta eraisgarrien bidez |
* Ez da onartu uko egiteagatik - jarduketa ez da diruz lagunduko. |
II. ERANSKINA.–LAGUNTZAK EMATEA
ESPEDIENTE ZK. | TOKI-ERAKUNDEA | IKASTETXEA | OBRAREN DESKRIBAPENA | PRES. DIRULAGUNTZA BEZa | % | GEHIENEKO DIRULAG. (20.000 euro gehienez) | AZKEN DIRULAGUNTZA (euroak) |
0011-4649-2024-000001 | RIBAFORADAKO UDALA | Ribaforadako S. Bartolomé HLHIP | Etorkizuneko Gela | 45.138,85 | %65 | 20.000,00 | 20.000,00 |
0011-4649-2024-000002 | ANDOSILLAKO UDALA | Andosillako V. Cerca HLHIP | Ikasnova gela | 50.633,51 | %65 | 20.000,00 | 20.000,00 |
0011-4649-2024-000003 | TUTERAKO UDALA | Tuterako Huertas Mayores HLHIP | 3 gela eraberritzea Ikasnova gelarako | 38.268,14 | %65 | 20.000,00 | 20.000,00 |
0011-4649-2024-000004 | FUNESKO UDALA | Funesko Elías Terés HLHIP | Ikasnova gela sortzea | 33.369,82 | %65 | 20.000,00 | 20.000,00 |
0011-4649-2024-000005 | BERIAINGO UDALA | Beriain HLHIP | Ikasnova gela | 33.188,02 | %65 | 20.000,00 | 20.000,00 |
0011-4649-2024-000006 | BURLATAKO UDALA | Burlatako Hilarión Eslava HLHIP | Terraza estaltzea IkasNova gelarako | 23.660,34 | %65 | 15.379,22 | 15.379,22 |
0011-4649-2024-000008 | VIANAKO UDALA | Vianako R. Campano HLHIP | Gelak egokitzea IkasNova gelarako | 22.393,22 | %80 | 17.914,58 | 17.914,58 |
0011-4649-2024-000009 | GARRALDAKO UDALA | Garraldako Nª Sra. de Orreaga HLHIP | Gelak birmoldatzea IkasNova gelarako | 19.994,26 | %100 | 19.994,26 | 19.994,26 |
0011-4649-2024-000010 | MURCHANTEKO UDALA | Murchanteko Mardones y Magaña HLHIP | IkasNova gela gaitzea | 53.203,34 | %65 | 20.000,00 | 20.000,00 |
0011-4649-2024-000011 | CABANILLASKO UDALA | Cabanillasko J. Jerusalén HLHIP | Guneak birmoldatzea IkasNova gelarako | 39.925,79 | %65 | 20.000,00 | 20.000,00 |
0011-4649-2024-000012 | ESTERIBARKO UDALA | Zubiriko Gloria Larrainzar Eugi HLHIP | Birmoldatze-lanak IkasNova gelarako | 53.892,26 | %65 | 20.000,00 | 20.000,00 |
Iragarkiaren kodea: F2411362