2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UXUE
Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Uxueko Udalak, 2024ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Uxueko Udalaren 2024ko plantilla organikoan.
Onetsitako plantilla udal Idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Uxuen, 2024ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.
Iragarkiaren kodea: L2411869