168. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honen bidez, jakinarazten da Alfredo Agós Ginések, Torres del Rioko alkateak, ebazpen bat eman duela alkatetzaren berezko eginkizunak lehen alkateorde Borja Gil Ruizen esku uzteko, 2024ko abuztuaren 18tik 25era, biak barne, kanpoan egoteagatik.

Argitara ematen da, bete beharrez Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatua; nolanahi ere, aipatu ebazpena ematen den egunetik aurrera izanen da indarrean.

Torres del Rion, 2024ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.

Iragarkiaren kodea: L2411630