168. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena

Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko martxoaren 13an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuengatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Erabakia argitaratu zen 2024ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9an, eta jendaurreko aldian inork ez zuenez erreklamaziorik aurkeztu, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen da, uztailaren 2ko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Etxalarren, 2024ko ekainaren 28an.–Mankomunitateko burua, Patxi Castillo Graciarena.

HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK BILDU ETA TRATATZEKO ZERBITZUENGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

I. KAPITULUA.–OINARRIAK

1. artikulua. Nafarroako Toki Erakundeei aplika dakiekeen arautegi fiskalak emandako ahalmenen babesean eta horiekin bat etorriz ezarri da ordenantza fiskal hau.

II. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENAREN IZAERA

2. artikulua. Ordenantza honen xedea tasak ezartzea da, hiri-hondakinak bildu, tratatu, aprobetxatu edo desegiteko zerbitzua emateagatik eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerengatik.

Aurrekoa deusetan galarazi gabe, Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateak Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoari eskuordetu dio udal jatorriko hiri hondakinak tratatu, garraiatu, balioztatu eta beharrezkoa bada ezabatzeko udal eskumena, eta, beraz, Partzuergoak ekitaldi bakoitzerako onesten dituen tasak aplikatuko dira haren lurralde eremuan.

Beraz, ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuen eta jardueren tasei dagokiena da.

III. KAPITULUA.–APLIKAZIO EREMUA

3. artikulua. Ordenantza hau Mankomunitate hau osatzen duten udalen mugape guztietan aplikatuko da.

IV. KAPITULUA.–ZERGAPEKO EGINTZA

4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izan edo/eta erabiltzeak dakar zergapeko egintza. Zerbitzu-jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta dagozkien tasak sortzen dituzte:

–Hiri-hondakinak bildu, garraiatu eta gero aprobetxatu edo desegiteko nahitaezko zerbitzua eskura izan edo/eta erabiltzea, hondakinei buruzko Legeari eta Mankomunitatearen kudeatzeko ordenantzari jarraituz. Kasuak hauek dira:

a) Etxebizitzak.

c) Merkataritza, zerbitzu eta bulegoak.

d) Ostatuak.

e) Jatetxeak.

f) Landetxeak.

g) Hostalak.

h) Merkataritzako saltokiak.

i) Lantegiak.

j) Hiri hondakin solidoak biltzeko edukiontzia eskura izatea.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da zehatza, eta beraz, espresuki aipatu gabeko bertze jarduera berdintsuak sartzen dira, gisa berekoak badira.

V. KAPITULUA.–SUBJEKTU PASIBOA

5. artikulua. 1. Ordenantza hauetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zordunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak, herentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bertzelako erakundeak, baldin eta edozein titulu dela bide, etxebizitzak, egoitzak, saltokiak eta dendak okupatzen, erabiltzen edo ustiatzen badituzte edo bertan bizi badira, haien alde zerbitzua ezarriz gero.

2/1995 Foru Legearen 104.2-a) artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira udal bakoitzeko Katastro Erregistroan edo eraikin horien Hirilur Aberastasunaren Erregistro Fiskalean jabe gisa agertzen direnak.

2. Zabortegiratze zuzenei dagokienez pertsona edo erakunde eskatzaileak eta hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.

Pertsona fisiko edo juridikoak ustiategi edo jarduera ekonomikoetan aritzearen ondoriozko zorra, horien titulartasunean edo jardunean edozein kontzepturengatik ondorengo gertatzen direnei exijitzen ahalko zaie.

Ordaintzeko borondatezko epea akituta, eroslea eta saltzailea zorren erantzule solidarioak izanen dira.

Ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi duenak, gaurko titularrak aldez aurreko adostasuna emanda, Mankomunitateari eskatzeko eskubidea izanen du jarduera edo ustiategiaren kasuan kasuko ekitalditik heldu diren tributu-zorren ziurtagiri zehaztua.

VI. KAPITULUA.–ZERGA OINARRIA

6. artikulua. 1. 4. artikuluan ezarririko zergapeko egintzaetarako, hauxe izanen da tarifa aplikatuko zaion zerga oinarria, indize zuzentzailea barne:

–4.a eta 4.e artikuluaren zergapeko egintzetarako: jendea bizi den edo bizi litekeen katastroko unitatea. Bizitzeko egokia konsideratzen da katastroko unitate oro, salbu eta, udalak hondamendi egoera egiaztatzen badu, edo argirik edo urik ez badu.

Etxebizitza batean Jarduera Ekonomikoaren Gaineko Zergari lotutako jarduera egiten bada, tarifarik altuena aplikatuko zaio.

–4.b artikuluaren zergapeko egintzatarako: jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta duen edo, zerga honen pean ez dagoenean, arian dagoen jarduera bat ezarri edo burutzeko unitatea. Ezartzeko unitatea dagoela ulertuko da katastroko unitatea dagoenean.

–4.c artikuluaren zergapeko egintzarako: Establezimenduaren azalera.

–4.d artikuluaren zergapeko egintzarako: Establezimenduaren mahai kopurua.

–4.f artikuluaren zergapeko egintzarako: Logelen kopurua.

–4.g artikuluaren zergapeko egintzarako: Establezimendu unitatea: 1, jangelarekin. 2, ostatu edota janariekin. 3, Opariak soilik.

–4.h artikuluaren zergapeko egintzarako: Langile kopurua.

–4.i artikuluaren zergapeko egintzarako: Edukiontzi kopurua.

2. Establezimendu bera jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafe batean baino gehiagotan altan bada ulertuko da aplikagarria izanen dela tarifarik altuena.

VII. KAPITULUA.–TARIFAK

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte izanik.

VIII. KAPITULUA.–TRIBUTU-KUOTA

8. artikulua. Zerga oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatuta ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotari une bakoitzean legeek finkaturiko zeharkako zergak aplikatuko zaizkio, haietan ezarritako eran eta balditzetan.

IX. KAPITULUA.–SALBUESPENAK

10. artikulua. 1. Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak dira salbuespen eta hobari bakarrak.

X. KAPITULUA.–HOBARIAK

11. artikulua. 1. Ateratzen den tarifan ehuneko 15eko hobaria izanen da baldin eta etxebizitza edo lokaletik edukiontzira 200 eta 500 metro arteko distantzia badago. Hobari honetarako eskubidea izateko, ezinbertzekoa izanen da subjektu pasiboak eskaera egitea.

2. Ateratzen den tarifan ehuneko 30eko hobaria izanen da baldin eta etxebizitza edo lokaletik edukiontzira 500 metro baino gehiago badaude. Hobari honetarako eskubidea izateko, ezinbertzekoa izanen da subjektu pasiboak eskaera egitea.

3. Salbuespenak eta/edo hobariak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan eskatu behar zaizkio Mankomunitateari, eta epe hori luzaezina izanen da.

Prestazioa zenbat denboraz ematen den, halakoa izanen da salbuespenaren indarraldia, tasaren sortzapen aldiak kontutan harturik, eta, betiere, ez da urtebetekoa baino luzeagoa izanen.

Hobariak urte natural bateko indarraldia izanen du.

XI. KAPITULUA.–SORRARAZPENA

12. artikulua. 4. artikuluan ezarritako tasak seihileko natural bakoitzaren lehen egunean sortuko dira, eta kuotak murriztezin eta hainbanaezinak izanen dira.

XII. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENA

13. artikulua. Ordenantza honen 4. artikuluan araututako tasak seihilekoan behin ordainaraziko dira.

XIII. KAPITULUA.–DIRU-BILKETA

14. artikulua. 1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 86. artikuluan zehaztuarekin bat, 4.1. artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira.

2. 4.1 artikuluan ezarritako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, 13. artikuluaren arabera ordainarazi eta gero, ordaindu behar diren seihileko naturalaren lehen hilabetearen lehen egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira.

Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratzen diren egunetik aitzina hasiko da kontatzen hilabeteko borondatezko aldia.

3. Borondatezko zerbitzuetarako ezarritako tasak, jarduera edo zerbitzuaren eskaera egiten den momentuan ordainduko dira.

15. artikulua. 14. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 84. artikuluan ezarri bezala ordaindu beharko dira.

Mankomunitateak zorraren atzerapena edo zatikako ordainketa onar dezake 2/1995 Foru Legearen 90. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

16. artikulua. Tributu-zorrak honela ordain daitezke:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboek, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz.

b) Ordainketak helbideratu ez dituzten subjektu pasiboek Mankomunitateak kobrantzarako bereziki ezartzen dituen banku edo aurrezki bulegoetan.

XIV. KAPITULUA.–ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen arau hausteei eta zehapenei buruz xedatuak aplikatuko dira.

Xedapen gehigarri bakarra.–Ordenantza honetatik sortutako tasak Bortzirietako Mankomunitateak likidatu, kudeatu, ikuskatu eta bilduko ditu zuzenean.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe geratzen dira, baldin eta, maila bera edo ttikiagoa izanik, ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

Azken xedapen bakarra.–Ordenantza hau argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

I. ERANSKINA - TARIFAK

Sei hilabetetik beherako "denboraldiaz" egiten diren jarduerek seihileko kuota bakar bat sortuko dute jarduerari dagokion tarifan.

ERABILTZAILEEN ETA TASEN MAILAK 2024

TARIFA
(euroak)

ETXEBIZITZAK

Zentsatutako etxebizitza guztiak, bertan norbait era iraunkorrean bizi ala ez

93,62

Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden baserriak

79,58

Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden baserriak

65,54

MERKATARITZA ETA ZERBITZUAK

1. Elikagaien eta etxetresna elektrikoen sektorekoak ez direnak: mertzeriak, drogeriak, burdindegiak, okindegiak, ile-apaindegiak, lan bulegoak, eraikin publikoak

95,14

2. Elikagai dendak (harategiak, arraindegiak, janari-dendak), etxetresna elektrikoen dendak eta farmaziak

186,74

3. Autozerbitzuak

284,82

OSTATUAK

1. Noizbehinka irekitzen diren ostatu eta biltegiak eta jarraian irekita egoten diren bertze batzuk ere, 30 m²ko edo gutxiagoko azalera dutenak

189,80

2. 30 m² baino azalera handiagoko ostatuak eta janari denda daukaten ostatuak

379,94

3. Pub eta diskotekak

474,62

JATETXEAK

1. Modu iraunkorrean irekiak dauden Elkarte gastronomikoak, eta bortz mahai edo gutxiago dituzten jatetxeak

474,62

2. Bortz mahai baino gehiago dituzten jatetxeak

854,66

LANDETXEAK

1. 6 toki edo gutxiagokoak

95,14

Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden landetxeak

80,88

Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden landetxeak

66,60

2. 6 toki baino gehiagokoak

190,38

Zaborrontzira 200 metrotik 500 metrora dauden landetxeak

161,82

Zaborrontzira 500 metrotik gora dauden landetxeak

133,28

HOSTALAK

1. Hamar logela edo gutxiagokoak

664,26

2. Hamar logela baino gehiagokoak

949,20

MERKATARITZAKO SALTOKIAK

Opariak bakarrik saltzeko

474,02

Janari-dendak edo ostatudunak

949,20

Jatetxedunak

1.423,92

LANTEGIAK

4 langile bitarte

95,14

5-10 langile bitarte

189,80

11-30 langile bitarte

474,62

31-60 langile bitarte

949,20

61-150 langile bitarte

1.423,92

151-300 langile bitarte

2.698,02

300 langile baino gehiagorekin

3.976,70

ZERBITZU BEREZIAK

Norberaren erabilerarako edukiontzia

922,44

Iragarkiaren kodea: L2411790