1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
BAIMENA EMATEA, Ziordiko Arambeltz ustiategian dagoen kareharria tratatzeko instalazioa martxan jartzeko.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiko zuzendariaren uztailaren 16ko 100/2024 Ebazpenaren bidez, baimena eman da kareharria tratatzeko instalazio bat martxan jartzeko. Hona hemen instalazioaren ezaugarriak:
Meatzaritzako baliabidea: kareharria.
Tokia: 2. poligonoko 576. lurzatia, Ziordiko udal-mugartean.
Entitate sustatzailea: Lázaro Echeverría SA.
Eta hori guztia aditzera ematen da bat etorriz abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorraren 138. artikuluan xedatutakoarekin.
Iruñean, 2024ko uztailaren 18an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2411161