168. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURU ARTEDERRETAKO KONTZEJUA

Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Muru Artederretako Kontzejuko buruak ebazpen bat eman zuen 2024ko uztailaren 24an. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatetzaren Ebazpena, 2024ko uztailaren 23koa, Josu Vergara Arenasena, Muru Artederretako Kontzejuko buruarena. Honen bidez, alkatetza eskuordetzen du oporrengatik.

Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoa (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, ebazten dut:

Lehenengoa.–Kontzejuko Burutzari dagozkion eginkizunak Kontzejuko idazkari M.ª Muskilda Elorduy Aznárezen esku uztea, 2024ko uztailaren 24tik abuztuaren 11ra bitartean, biak barne, eta Ana Isabel Goñi Martínen esku, 2024ko abuztuaren 12tik abuztuaren 18ra bitartean.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari haren berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran; hori guztia, behar diren ondorioetarako.

Muru Artederretan, 2024ko uztailaren 23an.–Kontzejuko burua, Josu Vergara Arenas.

Iragarkiaren kodea: L2411724