168. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

102/2024 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baita eraikuntzako administrazio-baimena energia elektrikoa ekoizteko 36,70 MWp-ko Castejón I izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako, Corellako eta Castejongo udal-mugarteetan.

1.–Eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaera.

2023ko ekainaren 7an, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 130. artikulua aplikatuz (haren bidez, energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dira), Rigel 860 Energías SLk Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eskatu zion eraikuntzako administrazio-baimena emateko 36,70 MWp-ko Castejón I eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Corellako eta Castejongo udal-mugartean.

Castejón I eguzki-instalazio fotovoltaikoaren egikaritze-proiektuak honako ekipo nagusi hauek jasotzen ditu:

  • 58.675 modulu, unitateko 625 Wp-ko potentziakoak, guztira puntako 36,70 MWp-ko potentzia izateko.
  • 180 inbertsore fotovoltaiko, 215 kW-eko potentziakoak.
  • 18 transformazio-zentro.

Instalazioan sortutako energia elektrikoa, alterno bihurtu eta erdi-tentsiora igo ondotik, zenbait zirkuitutan bilduko da, eta instalaziotik hurbil dagoen sekzionamendu-zentro batera eramanen da.

Ebakuazio-azpiegitura gisa, 30 kV-eko lurpeko linea elektriko bat aurreikusten da, instalazioan egonen den sekzionamendu-zentrotik SET-Promotores Castejón 400/30 kV-eko azpiestazio elektrikoraino joanen dena, eta eraikitzeko administrazio-baimena duena (28/2024 Ebazpena, martxoaren 19koa, Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana; 2024ko apirilaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 70. zk.).

2.–Aurrekariak.

2020ko abenduaren 4an, Rigel 860 Energías SLk aurretiazko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena eskatu zituen Corellako eta Castejongo udal-mugarteetan energia elektrikoa ekoizteko 49,95 MWp-ko "Castejón I eguzki-instalazio fotovoltaikoa" izeneko instalazioa ezartzeko, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluak eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen dutena aplikatuz.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 40E/2023 Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egin zen eguzki instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio-azpiegituren proiekturako (2023ko otsailaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 35. zk.).

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 24ko 161E/2023 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena eman zen proiekturako.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 61/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko maiatzaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 101 zk.) Rigel 860 Energías SLri aurretiazko administrazio-baimena eman zitzaion energia elektrikoa ekoizteko 49,95 MWp-ko "Castejón I" izeneko instalaziorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Corellako eta Castejongo udal-mugarteetan.

3.–Ingurumenaren arloko eta lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunei egindako kontsulten izapidea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 131. artikuluarekin bat etorriz, 2023ko ekainaren 7an, egun horretan bertan aurkeztutako dokumentazioaren kopia bidali zitzaien ingurumenaren eta lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunei, egiazta zezaten proiektuak betetzen duela ingurumen-inpaktuaren adierazpenean eta aurretiazko administrazio-baimena dela-eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko emandako baimenean eskatutakoa.

Ingurumen Eraginaren Atala:

2023ko ekainaren 23ko txosten batean, Ingurumen Eraginaren Atalak hau adierazi zuen:

"Proiektu horietan egindako aldaketek ez dute baimendutako proiektuek sortutakoez bestelako ingurumen-ondorio garrantzitsurik sortuko, eta, beraz, aldeko txostena ematen du, bere eskumenen esparruan. Hala ere, Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenean ezarritako baldintzak betetzeari dagokionez, honako hau gogorarazten da:

1. Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 40E/2023 Ebazpenaren 4. puntua aplikatuta (ebazpen horren bidez, aztergai den eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen), lehenbailehen eta, nolanahi ere, obrak hasi aurretik, txosten bat aurkeztu beharko da, bertan dauden landaredi naturalaren eta Europar Batasunaren intereseko habitaten azterketa eta kartografia xehatua jasotzen dituena.

2. Ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren 12. puntua aplikatuta, hesiaren behealdeak lurzorutik 15-20 cm-ra goratuta egon beharko du.

3. Aipatutako adierazpenaren 13. puntua aplikatuta, honela hesituko da lehentasunez: landare naturalez egindako pantailak eratuz, edo plakak jarriz, metalikoak hobe, 15x30 edo 20x20 cm-koak, zuriak, 2 m-ko tarteak utziz eta bi ilaratan jarrita, itxituraren altuera desberdinetan, modu alternoan ezarrita.

Halaber, ahal den eperik laburrenean, eta nolanahi ere, ustiapena baimentzeko eskaera baino bi hilabete lehenago, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean obrak egiteko moduari buruz aipatzen den dokumentazio guztia aurkeztu behar da, besteak beste integrazio-neurriak, konpentsazio-neurrien ezarpena, ingurumen-zaintza, ingurumena leheneratzea eta abar azalduta. Ingurumen Eraginaren Atalaren aldeko txostena jaso beharko da ustiapen-baimena lortu aurretik, eta han egiaztatuko dira alderdi horiek eta txosten honetan jasotakoak.

Azkenik, gogorarazten da Castejón I eguzki-instalazio fotovoltaikoan sortutako energia 30 kV-eko lurpeko linea elektriko baten bidez ebakuatuko dela, instalazioko sekzionamendu-zentrotik (CS FV Castejón I) SET-Promotores Castejón 400/132/30 kV-eko azpiestazio elektrikoraino, LSMT 30kV CS FV Castejón I - SET Promotores Castejón proiektuaren arabera (2023ko maiatzekoa). Hortik aurrera, REEren jabetzako SET-Castejón 400kV azpiestazioraino ebakuatuko litzateke, 400 kV-eko aireko linea elektriko baten bidez."

Lurraldearen Antolamenduaren Atala:

2023ko ekainaren 26ko txosten batean, Lurraldearen Antolamenduaren Atalak adierazi zuen ezen 2 proiektuei erantzun ondotik (FV CASTEJÓN I - 36,70 MWp INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA eta LSMT 30kV CS FV CASTEJÓN I - SET PROMOTORES CASTEJÓN 400/132/30 kV):

"Castejón I parke fotovoltaikoak apirilaren 24ko 161E/2023 EBAZPENAREN bidez lortu zuen lurzoru urbanizaezinean jarduera baimengarriak egiteko baimena (161E/2023 Ebazpena, apirilaren 24koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana; haren bidez, Corellan egitekoa den eta RIGEL 860 ENERGÍAS SLk sustatzen duen Castejón I eguzki-instalazio fotovoltaikoa baimendu zen).

Aipatutako bi proiektuek jasotzen dituzten datuen arabera, jo behar da AACri aurkeztutako proposamena ez duela babesten 161E/2023 EBAZPENAK (161E/2023 Ebazpena, apirilaren 24koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Corellan egitekoa den eta RIGEL 860 ENERGÍAS SLk sustatzen duen 0003-OT12-2023-000132 2 Castejón I eguzki-instalazio fotovoltaikoa), honako arrazoi hauengatik:

–Baimen hori parkeko ebakuazio-lineak lurzoru urbanizaezinean egiteko baimena lortzearen baldintzapean gelditu zen; hau da, ebakuazio-lineak ez du baimenik lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko.

–Zenbait eremutan aldatu da instalazio fotovoltaikoa. Lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena behar da aldaketa horiek egiteko.

Azkenik, txosten honen xede diren proiektuetan aurreikusitako jarduketek Kantauriko eta Mediterraneoko abiadura handiko korridorearen (Zaragoza-Castejón tartea) aurreikuspenei eragiten dietenez edo eragiten ahal dietenez, gogorarazten da korridore horren informazio-azterlana jendaurrean jarria dela 2023ko martxoaren 31tik. Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen 7.2 artikuluarekin bat, izapidetzen ari den azterlan informatiboren bat baldin bada oraindik onetsi gabea baina jendaurrean jarria, hala nola aipatutako proiektuaren kasuan, trenbideei lotutako etorkizuneko jarduketarekin bateragarriak diren eraikuntzaren inguruko administrazio-jarduketek aldez aurreko txosten loteslea behar dute, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak emana."

4.–Beste erakunde ukitu batzuei kontsultak egiteko izapidea.

Halaber, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 131. artikuluarekin bat etorriz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien erakunde hauei, eta taulan adierazitako txostenak jaso dira:

Zenbakia

Erakundea

1

ENAGAS TRANSPORTE SAU

2023-07-04

2

i-DE Redes Eléctricas Inteligentes

2023-06-30

3

Trenbide Plangintzarako Zuzendariordetza Nagusia

2023-07-12

4

Red Eléctrica de España

2023-07-11

5

Herri-lanen Zuzendaritza Nagusia

2023-06-12

Zainketa Zerbitzua

6

Ondare Historikoaren Zerbitzua

2023-06-27

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien
eta Arkeologiaren Atala

7

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

2024-04-09

Castejóngo Udala

-

Corellako Udala

-

Lodosako Kanala Ureztatzaileen Komunitatea

-

2023ko abuztuaren 8an, taulan jasotako 1etik 6ra bitarteko txostenak igorri ziren, eta sustatzaileak 2023ko abuztuaren 31n erantzun zien, ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen den eran.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak epez kanpo eman zuen txostena, eta ez zuen eragozpenik aurkeztu. 2024ko uztailaren 3an igorri zitzaion txostena sustatzaileari.

5.–Lurzoru urbanizaezineko baimena.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 219E/2024 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena eman zen.

6.–Eraikuntzarako administrazio-baimenaren proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatu du Rigel 860 Energías SLk eskatutako eraikitzeko administrazio-baimena ematea.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eraikitzeko administrazio-baimena ematea Rigel 860 Energías SLri energia elektrikoa ekoizteko 36,70 MWp-ko Castejón I izeneko instalaziorako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Corellako eta Castejongo udal-mugarteetan.

2. Onestea Castejón I izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikoa gauzatzeko proiektua (Javier Sanz Osorio ingeniariak sinatu du) eta haren ebakuazio-azpiegituren (LSMT 30kV CS FV Castejón I - SET Promotores Castejón lurpeko linea) egikaritze-proiektua (Ramón Fernández de Bordons industria-ingeniariak sinatu du), eta ematea hogeita hamasei hilabeteko epea obrak egiteko.

3. Aurkeztutako dokumentazioari jarraikiz gauzatu beharko dira instalazioak, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatutakoarekin: Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Behe-tentsiorako Erregelamendu elektroteknikoa onesten duen abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak ustiatzeko baimena eskatu beharko du. Eskaerarekin batera, orobat aurkeztu beharko da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 132. artikuluan adierazitako dokumentazioa.

5. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluaziorako Atalari, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari, Zainketa Zerbitzuari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuari.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea erakunde hauei: Rigel 860 Energías SL; Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF); Sustrai Erakuntza Fundazioa; Nafarroako Ekologistak Martxan elkartea; Ongaitz-Ekologistak Martxan elkartea; Ongaitz-Zangozerriko Ekologistak Martxan elkartea; Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan elkartea; Gurelur-Ingurune Naturala Babesteko Nafarroako Funtsa elkartea; Red Eléctrica de España SAUko Sarera Lotzeko Departamentua; ENAGAS Transporte SAU; i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU; Red Eléctrica de España SAU eta Lodosako Kanala Ureztatzaileen Komunitatea. Eta, halaber, ohartaraztea ezen ebazpen honen aurka, zeinak ez baitu administrazio-bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, betiere espediente-zenbakia adierazita.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Castejongo eta Corellako Udalei eta Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren Trenbide Sarearen Plangintzarako eta Ebaluaziorako Zuzendariordetza Nagusiari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko uztailaren 24an.–Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

1. txostena.–ENAGAS TRANSPORTE SAU.

2023ko ekainaren 27ko txosten batean, ENAGAS TRANSPORTE SAUk baldintza batzuk ezarri zituen LSMT 30 KV FV CASTEJÓN I - SET PROMOTORES CASTEJÓN 400/132/30 kV lurpeko linea gauzatzeko. Besteak beste, eskatu zuen linearen trazadura aldatzeko hiru gurutzaketetako batean, gurutzaketa-angeluaren irizpideak betetze aldera.

Erantzuna:

2023ko abuztuaren 31ko idazki baten bidez, sustatzaileak adierazi du ados dagoela ENAGAS TRANSPORTE SAUk emandako txostenarekin, eta hura onartzen duela. Adierazi du, halaber, ezarritako zehaztapen teknikoak betez eginen duela gurutzaketa hori.

2. txostena.–i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

2023ko ekainaren 29ko txosten batean, baimena eman zen "Castejón I eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio-azpiegiturak" dokumentuan zehaztutako lanak egiteko, eta gogorarazi zen errespetatu egin beharko dela tentsioa duten elementuetara hurbiltzeko muga-distantzia.

Erantzuna:

2023ko abuztuaren 31ko idazki baten bidez, sustatzaileak adierazi du ados dagoela i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk emandako txostenarekin.

3. eta 3bis txostenak.–Trenbide Plangintzako Zuzendariordetza Nagusia.

Uztailaren 6an lehenbiziko txostena aurkeztu, erantzunak trukatu eta erakunde sustatzaileak "LSMT 30 kV CS FV Castejón I-SET Promotores Castejón 400/132/30 kV proiektuaren separata. Erakunde ukitua: Trenbide Plangintza" dokumentuaren hirugarren bertsioa (2023ko iraileko 1.0 berrikuspena) aurkeztu ondotik, Trenbide Plangintzaren Zuzendariordetza Nagusiak bigarren txosten tekniko bat egin zuen, 2023ko irailaren 25ean, eta honako hau ondorioztatu zuen:

–Eguzki-parke fotovoltaikoko lurpeko ebakuazio-lineak behin gurutzatuko luke "Abiadura handiko ipar-ekialdeko trenbide-korridoreari buruzko informazio-azterlana. Castejón-Iruñerria tartea" trazadura (azterlana Sustapen Ministerioko Azpiegitura eta Plangintzako Estatu Idazkaritzak emandako 2004ko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez onetsi zen behin betiko; abuztuaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 191. zk.)

–Lurpeko ebakuazio-lineak behin gurutzatuko luke "Abiadura handiko Kantauri-Mediterraneo korridoreari buruzko informazio-azterlana. Zaragoza-Castejón tartea" azterlanaren 3. tartean proposatutako 3-S-1 alternatibaren trazadura (azterlana jendaurrean jarri da, 2023ko martxoaren 31n; Estatuko Aldizkari Ofiziala, 77. zk.)

–Lurpeko ebakuazio-lineak behin gurutzatuko luke "Abiadura handiko Castejón-Iruña linearen trenbide-konexioari buruzko informazio-azterlana. Castejónen ingurunea" azterlanaren 0 alternatibaren trazadura (azterlana jendaurrean jarri da, 2023ko uztailaren 4an; Estatuko Aldizkari Ofiziala, 158. zk.)

Aipatutako gurutzaguneen zeharkako sekzioetan ikusten da aipatutako hiru informazio-azterlanetan aurreikusitako tren-azpiegituren eta eguzki-parkearen ebakuazio-linearen arteko gutxieneko tartea aski izanen litzatekeela bi azpiegituren arteko interferentzia saihesteko. Horrenbestez, printzipioz, badirudi egungo trenbide-plangintzarekin bateragarriak direla igorritako separatan jasotako jarduketak. Nolanahi ere, separataren edukia gehitu beharko zaio eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio-azpiegituren proiektuaren dokumentazio teknikoari.

Hala ere, oraindik izapidetzen ari direnez abiadura handiko linearen Zaragoza-Castejón tarteari eta Castejón-Iruñeko abiadura handiko linearen Castejónen inguruneko konexioari buruzko informazio-azterlanak, haietan jasotako trenbide-trazadurek oraindik aldaketak izaten ahal dituzte ondorengo faseetan (informazio-azterlanak behin betiko onestea, eta obrak egitea). Ondorioz, gaur egun ez da ziurtatzen ahal etorkizunean eguzki-instalazioaren ebakuazio-lineak eraginik izanen ez duenik Castejongo udal-mugartean aurreikusitako trenbide-azpiegituretan. Hori dela eta, kontuan hartu beharko da ezen ebakuazio-linearekin lotutako edozein jarduketak ukipenik eragiten badie etorkizunean ingurune horretan aurreikusitako tren azpiegiturei, azpiegitura horiek eraiki edo ustiatu bitartean, eguzki-instalazio fotovoltaikoaren sustatzailearen kontura izanen direla sortutako kaltea konpontzeko egin behar diren birkokatze- edo konpontze-obren ondoriozko gastuak, eta ez diotela inola ere kostu gehigarririk ekarriko Estatuko Administrazio Orokorrari.

Castejón I eguzki-instalazio fotovoltaikoaren energia ebakuatzeko linearen trazadura SET Promotores Castejón azpiestazio berrian amaitzen denez, eta hura ez denez txosten honen xede, kontuan hartu beharko da ezen, azpiestazio horren kokapena aldatu behar bada, Castejónen ingurunean aurreikusitako trenbide-trazadurei ukipenik ez eragiteko edo beste edozein arrazoirengatik, Castejón I eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ebakuazio-linea egoera horretara egokitu beharko dela aurreikusitako trenbide-trazaduretan ukipenik eragin gabe.

4. txostena.–Red Eléctrica de España SA.

2023ko uztailaren 7ko txosten batean, Red Eléctrica de España SAk adierazi zuen ez zuela eragozpenik jartzen Castejón I eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio-azpiegiturak egikaritzeko, eta hura egikaritzean jarraiki beharreko zenbait jarraibide jaso zituen.

Erantzuna:

2023ko abuztuaren 31ko idazki baten bidez, sustatzaileak adierazi zuen ados zegoela Red Eléctrica de España SAk emandako txostenarekin.

5. txostena.–Herri-lanen Zuzendaritza Nagusia: Zainketa Zerbitzua.

2023ko ekainaren 12ko txosten batean, Zainketa Zerbitzuak adierazi zuen proiektatutako jarduketak eragina duela Nafarroako errepide-sarean, "tinkatze" bidezko zulaketa gidatuaren bidez lurpeko gurutzaketak egitekoak baitira, zoruari eragin gabe, honako errepide hauetan:

–AP-15 autobidea (Nafarroako autobidea), 7+863 kilometro-puntuan.

–N-113 interes orokorreko errepidea, Iruña-Madril, 82+341 kilometro-puntuan.

–N-232 interes orokorreko errepidea, Alfaro-Tutera-Zaragoza, 82+995 kilometro-puntuan.

Horretaz gain, ezarri zuen ezen, errepideen zoruari ukipenik egiten ez dioten proiektatutako tinkatze-sistemaren bidezko lurpeko gurutzaketak egiteko, zerbitzu horren baimena lortu beharko duela sustatzaileak aldez aurretik.

Erantzuna:

2023ko abuztuaren 31ko idazki baten bidez, sustatzaileak adierazi du ados dagoela Zainketa Zerbitzuak emandako txostenarekin.

6. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzua (Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala).

2023ko ekainaren 27ko txosten batean, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak adierazi zuen hamahiru aztarnategi arkeologiko daudela Castejón I eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ingurunean, eta horietako sei ukitzen ahalko dituztela proiektuaren obrek:

–Ontinar I, III, IV eta V.

–La Dehesilla.

–"De Italia in Hispanias. Ab Asturica Tarracone" galtzada erromatarra.

Horretaz gain, obrak egiten diren bitartean aztarnategiei ukipenik ez eragiteko eta zaintzeko egin beharreko ekintzen eta lanen berri eman zuen.

Erantzuna:

2023ko abuztuaren 31ko idazki baten bidez, sustatzaileak adierazi du ados dagoela Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak emandako txostenarekin.

Iragarkiaren kodea: F2411353