168. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Akats zuzenketa, 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespenean

Martzillako Udalak, 2024ko uztailaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen zuzentzea Martzillako Udalaren 2024ko plantilla organikoan aurkitutako akatsak. Plantilla hori 2024ko uztailaren 16an onetsi zen behin betiko, eta argitaratu zen 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Honela zuzenduko da, jarraikiz Martzillako Udalaren aholkulari teknikoaren 2024ko uztailaren 24ko txostenari:

–Administrari laguntzaileen 01-04 eta 01-05 plazei dagokienez, sailkatu behar dira C mailan, bai plantilla organikoko izenen zerrendan, bai lanpostuen zerrendan.

–Lanpostuaren izenari dagokionez, 01-04 eta 01-05 plazei dagokie "Administrari-ofiziala, Administrazio Orokorra" izena, eta ez "Administrari laguntzailea, Administrazio Orokorra".

–Idazkariaren 01-01 plazari aitortutako zerbitzuei dagokienez, udal honek dauzkan datuen arabera, 2016-10-08 da data egokia.

–Bestalde, araubide juridikoari dagokionez, agertzen da lan-kontratudunak direla "Administrari-ofiziala, Administrazio Orokorra" izeneko 01-05 plaza, "Kultura eta kiroleko koordinatzailea" izeneko 02-01 plaza eta "Obrak eta Zerbitzuak (Zerbitzu anitzetako peoia)" izeneko 05-05 plaza. Ordea, lan-kontratudun finkoa da haien araubide juridikoa.

–"Obrak eta Zerbitzuak" izeneko 05-05 plazari dagokionez, sarbidea izan zen salbuespeneko merezimendu-lehiaketaren bidez, ez oposizio-lehiaketaren bidez.

–"Obrak eta Zerbitzuak" izeneko 05-03 plazari dagokionez, sarbidea izan zen oposizio-lehiaketaren bidez, ez salbuespeneko merezimendu-lehiaketaren bidez.

–Zerbitzuak aitortzeari dagokionez, ez dira azaldu José María Reinares Saijas langilearena (plaza: 05-04) eta Martín José Larumbe Oreja langilearena (plaza: 05-05). Antzinatasun aitortu horiek agertu behar dira: 2018ko otsailaren 14a, eta 2020ko otsailaren 15a, hurrenez hurren, udal honek dauzkan datuen arabera.

–Bada akats bat, zerbitzuak aitortzeari dagokionez, 1 zenbakidun agentearen kasuan. 2022ko urtarrilaren 11tik aitortu behar zaizkio zerbitzuak.

–Ez da azaltzen Rafael Garrido Todeloren (kodea: 05-01) gradua, eta, Udalak dauzkan datuen arabera, 4. gradua da, eta zerbitzuak aitortu behar zaizkio 2003ko maiatzaren 5etik.

–"Erdi mailako teknikaria: Diruzaintza - Ekonomia Alorra - Kontabilitatea" izeneko plazari dagokionez, plaza hutsa Ana Inchausti Zapateríari dagokio, eta Ascensión Silvestre Mansok postua utzi zuen 2024ko apirilaren 30ean. Ana Inchaustiri 2023ko otsailaren 8tik aitortu behar zaizkio zerbitzuak. Horrenbestez, izenen zerrendan aldatu behar dira izena, gradua eta zerbitzuen aitorpena, eta Ana Inchausti Zapateríari dagozkionak jarri behar dira.

–Azkenik, 04-02 postuari dagokionez, José María Garrido Sánchezek bete du orain arte, eta 2024ko apirilaren 22an erretiratu egin zen. Hortaz, plaza hutsik utzi zuen, eta ez du inork betetzen gaur egun.

Martzillan, 2024ko uztailaren 31n.–Alkatea, Esther Villanueva Úcar.

Iragarkiaren kodea: L2411629