2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Lizentziak etetea, udal planeamenduaren aldaketaren ondorioz
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.1 artikuluaren arabera, "hirigintzako planei hasierako onespena emateko eskumena duen administrazioak, horren aurretik, erabaki ahalko du eremu edo erabilera jakin batzuetarako lurren lurzatikoetarako, eraikitzeko eta eraisteko lizentziak ematea etetea, haien eraketa edo erreforma behar bezain argi aztertzeko helburuarekin.
Erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da eta, gutxienez, Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan."
Aurrekoa kontuan harturik, argitara ematen da Bertizaranako Udalak, 2024ko uztailaren 31n egindako osoko bilkura berezian, hartu duen erabakia. Hona hemen haren testu osoa:
2.–Bertizaranako Udal Planeamenduaren aldaketaren ondorioz, lizentzien emakidaren aukerako etendura onartzea.
2024ko ekainaren 7an egindako ohiko osoko bilkuran ezarri zen Bertizaranako 1. poligonoko 286. lursailean kamioientzako zerbitzugune bat jartzeko lizentzia eskatu zela.
Bertizaranako Udal Plan Orokorraren arabera, kamioientzako zerbitzugunea kokatu nahi den lurzatia udalerriko lurzoru urbanizaezinean dago, zehazki, ustiapen naturalerako gorde beharreko lurzoruaren kategorian eta azpikategorian: larreak, belardiak eta laboreak. Gainera, Udal Plan Orokorraren dokumentazio grafikoaren plano batean (3–Aurreko itunean sinatutako egituraren elementu egituratzaile adierazkorrak) zona hori "jarduera ekonomikoen aukera-eremu" gisa aipatzen da.
Aurrekoa ikusita, beharrezkotzat jo zen Bertizaranako Udal Plan Orokorraren hirigintzako araudiaren aldaketa bat aztertzea eta lurzoru urbanizaezinean jarduera ekonomikoak ezartzeari dagokionez hainbat kategoriatan ezarritako babes araubidea arautzea, haren balioak, izaera eta xedea bermatzeko, babesteko eta zaintzeko, lurzoru horren berariazko baldintzak eta ezaugarriak kontuan hartuta.
Lizentziak eteteko aukera aztertu zen, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikuluaren arabera (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duena). Horrek esan nahi zuen etendura argitaratu aurretik eskaturiko lizentzia-eskatzaileek eskubidea izango zutela proiektuen kostu ofizialaren kalte-ordaina jasotzeko eta, hala behar izanez gero, udal-tasak itzultzeko. Aho batez erabaki zen, lizentziak eteteak izan zitzakeen ondorio ekonomikoak ikusita, erabakia atzeratu egingo zela, eteteari buruzko gaiak argitu arte.
Beraz, planeamenduaren aldaketaren tramitazioa hasita, haren hasierako onespena osoko bilkuran erabaki beharko da, gehienez ere urtebeteko epean.
Horiek horrela, aho batez erabaki da:
1. Lizentzien ematea etetea Bertizaranako Udal Planeamenduaren aldaketaren ondorioz, zeina izapidetzen ari baita Bertizaranako 1. poligonoko 286. lurzatiari dagokionez; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.1 artikuluaren arabera. Legegintzako Foru Dekretu horrek Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen du.
2. Diruzaintzako gerakinaren gaineko kreditu-atxikipena egitea, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.6 artikuluaren arabera eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 28. eta 30. artikuluen arabera. Atxikipena akordioa hartzen den egunean Udalaren esku dagoen dokumentazioaren arabera egiten da.
3. Erabaki honen berri ematea onesten den eguna baino lehen lizentzia eskaerak aurkeztu dituztenei, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.5 artikuluaren arabera. Ondorio horietarako, kontzejuek ziurtagiria igorriko diote Udalari, zeinetan jasoko dira etete-ondorioak eragiten dituzten udal-egintzak baino lehenago aurkeztu zaizkion lizentzia-eskaerak.
4. Erabaki honen berri ematea Nafarroako Gobernuari.
Hauxe jakinarazten dut, zure ezaguera eta ondorioetarako, ohartaraziz aipatutako akordioaren aurka jar dezakezula ondoko helegite hauetariko bat:
–Berraztertzeko helegitea, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabete bateko epean, jakinarazpenaren hartze egunaren biharamunetik kontatuta.
–Administrazioarekiko auzi-helegitea, Nafarroako Goi Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunaren biharamunetik kontatuta.
–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean, hilabete bateko epean, jakinarazpenaren hartze gunetik kontatzen hasita.
Bertizaranan, 2024ko uztailaren 31ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2411785