168. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2024ko abuztuaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2024ko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Andosillan, 2024ko abuztuaren 2an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2411794