2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2024ko udal aurrekontua, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 10ean.
DIRU-SARRERAK:
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 230.980,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 230.980,00 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 181.179,45 euro.
II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 38.700,55 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 9.100,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 230.980,00 euro.
Aguilar Kodesen, 2024ko uztailaren 31n.–Mankomunitateko burua, Ernesto Apiñaniz Remírez.
Iragarkiaren kodea: L2411627