168. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE-DEIA, 244/2024 prozedura arruntean, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 155E/2024 Foru Aginduaren aurka jarritakoa. Agindu horren bidez, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 80/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak metatu ziren, eta errekurtso horietan jasotako etete-eskaerak ezetsi ziren. Izan ere, 80/2024 Ebazpenaren bidez, baliozkotzen da eskolaldi modalitatearen aldaketa, 2024-2025 ikasturtetik aurrera eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitu edo malgura pasatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizio bidez, 2024ko uztailaren 4an Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorri zen Sonia Páez Martín andreak jarritako 244/2024 prozedura arrunta, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 155E/2024 Foru Aginduaren aurka jarritakoa. Agindu horren bidez, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 80/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak metatu ziren, eta errekurtso horietan jasotako etete-eskaerak ezetsi ziren. Izan ere, 80/2024 Ebazpenaren bidez, baliozkotzen da eskolaldi modalitatearen aldaketa, 2024-2025 ikasturtetik aurrera eskolaldi zatitutik eskolaldi jarraitu edo malgura pasatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2024ko uztailaren 26an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2411458